Lazkaora eta Legazpira iritsi da COVID-19aren "alerta gorria"
Gipuzkoako 20 udalerri eta Bizkaiko bost gorriz sailkatu ditu gaur, osteguna, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, COVID-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina aztertzen duen koloreetako semaforoan. Hain zuzen ere, Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.
Zehazki, semaforo horrek kolore berde, laranja, hori edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira:

Gipuzkoan, Lazkao eta Legazpi batu zaizkie atzo gorriz margotu zituzten hamasei udalerriei: Andoain, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Deba, Eibar, Elgoibar, Hernani, Lezo, Oñati, Ordizia, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Zumaia eta Zumarraga.
Intzidentzia-tasa zertxobait txikiagoa izan da beste hainbat udalerritan, eta, horren erakusgarri, laranjaz koloreztatuta agertu dira hauek: Arrasate, Bergara, Donostia, Errenteria, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Mutriku, Oiartzun, Usurbil eta Villabona.
Bestalde, Aretxabaleta, Orio eta Zarautz horiz margotu dituzte.
Bizkaian, Abadiñok, Durangok, Elorriok, Ermuak eta Lekeitiok kolore gorriari eutsi diote.
Laranjaz margotu dituzte, berriz, Abanto, Arrigorriaga, Berango, Bilbo, Erandio, Galdakao, Gueñes, Muskiz, Ondarroa, Ortuella, Santurtzi, Sestao, Sopela eta Zornotza.
Testuinguru horretan, ez dago berdez nabarmendutak udalerririk, eta horiz honako hauek agertu dira: Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Derio, Etxebarri, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Leioa, Mungia, Portugalete, Trapagaran eta Zalla.
Azkenik, Araban, Agurainek eta Gasteizek ez dute lortu laranjatik horira igarotzea. Gainera, Amurrio eta Laudio horiz koloreztatu dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik