Berango, Erandio eta Sestao udalerri gorri dira orain; Elorrio, berriz, laranja
Aldaketak izan dira gaur, asteazkena, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, COVID-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina aztertzen duen koloreetako semaforoan. Hain zuzen ere, Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak. Gaurko buletinaren arabera, Berango, Erandio eta Sestao eremu gorrian sartu dira, eta Elorrio laranjara igaro.
Atzotik eremu gorrian dago Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE), 14 egunetako metatutako tasa 500dik gora baitago 100.000 biztanleko.
Zehazki, semaforo horrek kolore berde, laranja, hori edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira:

Gipuzkoan, 29 udalerri daude gorriz: Andoain, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zumaia eta Zumarraga.
Hondarribiak, Aretxabaletak, Mutrikuk eta Zarautzek laranjaz koloreztatuta jarraitzen dute.
Bestalde, Orio da horiz margotutako bakarra.
Bizkaian, hamabi herri zeuden atzo eremu gorrian (Abadiño, Abanto, Durango, Ermua, Galdakao, Lekeitio, Muskiz, Ondarroa, Ortuella, Santurtzi eta Zornotza). Gaur Berango, Erandio eta Sestao ere ageri da zerrenda horretan.
Laranjaz margotuta daude, berriz, honako herriak: Arrigorriaga, Barakaldo, Bilbo, Derio, Elorrio, Etxebarri, Getxo, Mungia, Leioa, Portugalete, Sestao, Sopela, Trapaga eta Zalla.
Horiz honako hauek agertu dira: Balmaseda, Basauri, Bermeo, Gernika-Lumo, Gorliz eta Gueñes.
Aldaketak izan Araban azken 24 orduetan: Agurainek gorriari eutsi dio. Gasteizek laranjan jarraitzen du. Bestalde, Amurrio eta Laudio horiz koloreztatuta ageri dira oraindik ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Negu Gorriak GKEa, albiste faltsuen eta eskuin-muturraren gorrotoaren jomugan
Hondakin organikotik biometanoa sortzeko planta inauguratu dute Bizkaian
Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik