Astronomia
2019/01/29 - 16:20
Bi eguzki eklipse gehiago izango dira 2019an
Hurrengo eguzki eklipseak uztailaren 2an eta abenduaren 26an izango dira ikusgai. Uztailekoa partziala izango da; abendukoa, aldiz, anularra.
2019/01/21 - 15:26
Ilargia lurretik hurbileneko puntuan izan da: 357.344 kilometrora
Urteko lehen super ilargia izan da bart. Gainera, ilargi eklipsea ere izan da. 2021. urtera arte ez da berriro gertatuko fenomeno hau.
2019/01/21 - 10:04
Ilargi eklipse osoa
Hodeiek ez digute eklipsea ikusten utzi Euskal Herrian, baina munduko beste txoko batzuetan ikusteko aukera izan dute.
2019/01/21 - 09:29
Hodeiek ez dute ilargi eklipse osoa ikusten utzi Euskal Herrian
Asia mendebaldean, Amerikan, Afrikan eta Europan izan da ikusgai ilargi eklipse osoa, zerua oskarbi egon den lekuetan betiere.
2019/01/17 - 17:20
‘Otso odoleko superilargia’, beldurrezko film izena duen eklipsea
Urtarrilaren 21ean ikusgai izango da ‘otso odoleko superilargia’ izeneko ilargi eklipse osoa.
2019/01/17 - 13:56
Aranzadik teleskopioak jarriko ditu Donostiako udaletxean, ilargi eklipsea ikusteko
Gipuzkoako hiriburuan 'otso odoleko superilargia' ikusi ahal izango da urtarrilaren 21ean, 04:34etik 07:51era.
2019/01/01 - 20:59
New Horizons espazio-ontziak gizakiak orain arte igaro gabeko muga gainditu du
NASAk astearte honetan jakinarazi duenez, New Horizons espazio-ontziak "Ultima Thule" bezala ezaguna den muga hautsi du eguzkitik 6.430 milioi kilometrotara iritsiz.
2018/12/12 - 13:59
Geminidak ikusgai izango dira egunotan
Izar iheskorrak abenduaren 4tik 17ra bitartean ikusi ahal izango dira. Dena den, izar-jasa ikusteko unerik onena ostegunetik ostiralerako goizaldea izango da.
2018/12/11 - 21:42
'Iceye' satelitearen lehen argazkiak Aralar eta Aizkorriko mendienak dira
Aralar parke naturala eta Aizkorri mendilerroa ikusten dira. Duela astebete orbitara bidali zuten “Iceye” sateliteak atera du.
2018/11/30 - 14:15
NASAk bederatzi enpresa kontratatu ditu Ilargira itzultzeko eta bertan gelditzeko
Ilargiaren ikerketa zientifikoa eta esplorazioa berrabiatzeko eta Martera ailegatzeko lehen pausua izango da.
2018/11/27 - 09:31
NASAren InSight modulua Martera iritsi da
InSighten helburua planeta gorriaren konposizioa aztertzea da. Modulua maiatzaren 5ean atera zen Kaliforniatik, eta 485 milioi kilometroko bidaia egin du Martera heltzeko.
2018/11/27 - 00:17
InSight espazio-ontzia Martera iritsi da
Lur hartu eta minutu gutxira bidali du Marten egindako lehen argazkia. Planeta gorriaren barrualdea aztertzea izango da espazio-ontziaren misioa.
2018/11/26 - 14:11
InSight espazio-ontzia, Marten lurreratzeko prest
Aurreikusitakoaren arabera, astelehen arratsaldean lur hartuko du planeta gorrian, "beldurrezko zazpi minutuak" gainditzen baditu.
2018/11/20 - 09:47
NASAk bizi zantzuak bilatuko ditu Marten, antzina laku bat izan zen tokian
Estatu Batuetako Espazio Agentziak 2020an ontzi bat bidaliko du Jezero izena duen krater batera (45 kilometroko diametroa du), bertako haitzen eta lurraren laginak hartzeko.
2018/11/16 - 14:50
Igande goizaldea izango da Leoniden izar-euria ikusteko momentu aproposena
Izan iheskorrak ikusteko unerik onena igande goizaldean izango da, larunbat gauerdian hasita, baina ilgora izango denez, baldintzak ez dira egokienak.
2018/10/23 - 01:10
Martek bizia hartzeko oxigeno nahikoa izan dezakeela uste du ikerketa batek
Marteko azaletik gertu mikrobio aerobikoek arnas egin ahal izateko oxigeno (O2) nahikoa egon daitekeela ondorioztatu du ikerketak.
2018/10/10 - 15:34
'Garezur' asteroidea Lurrera hurbilduko da Halloweenen
Espazioko harri hori "garezur baten antza handia" duen hildako kometa bat da; hala ere, ez da mehatxua Lurrerako.
2018/10/09 - 15:03
Ines Gartziak Planetarium liburua aurkeztu digu gaur Dida Hamarretakoan
Ines Gartzia Dida Hamarretakora etorri da Planetarium liburua aurkeztera. Chris Wormell eta Raman Prinjak idatzia, espaziora eramaten gaitu irakurketa honek.
2018/10/09 - 15:03
Ines Gartziak Planetarium liburua aurkeztu digu gaur Dida Hamarretakoan
Ines Gartzia Dida Hamarretakora etorri da Planetarium liburua aurkeztera. Chris Wormell eta Raman Prinjak idatzia, espaziora eramaten gaitu irakurketa honek.
2018/08/28 - 18:15
Abioi baten tamaina bikoitza duen asteroide bat, Lurretik oso gertu
Asteroidea 32.000 km/h baino gehiagora dago espazioan zehar bidaiatzen. NASAk azaldu duenez, haren zabalera 70 eta 160 metro artekoa da.