Asturias
2021/11/03 - 15:37
Pedro Nievak akusazio guztiak ezeztatu ditu Javier Ardinesen hilketaren epaiketan
Pedro Nievak behin eta berriro ezeztatu du Javier Ardines hil izana edo norbait kontratatu izana hiltzeko. Djillali Benatia eta Maamar Kelii ezagutzea ere ukatu egin du. Aurretik Jesus Muguruzak, ustezko kolaboratzaileak deklaratu du eta hilketarekin ez duela zerikusirik esan du.
2021/11/03 - 13:59
Javier Ardinesen hilketa ustez antolatu zuten bi gizonek parte hartu izana ukatu dute
Epaiketaren bigarren egunean, Pedro Nieva akusatuak adierazi du ez zuela hilketa agindu, ezta horregatik ordaindu ere. Jesus Muguruza ustezko bitartekariak ere ukatu egin du Llanesko IUko zinegotzi izandakoaren hilketarekin zerikusirik izatea.
2021/11/02 - 18:34
Javier Ardinesen hilketan parte hartu izana ukatu dute ustezko bi sikarioek
Gaur hasi da Javier Ardinesen hilketa argitzeko epaiketa, eta lehen saioan ustezko hiltzaileek deklaratu dute. Bihar deklaratuko dute kasu honetan auzipetutako bi bizkaitarrek: Pedro Nievari hilketa agintzea leporatzen diote, eta Jesus Muguruzari, horretarako sikarioak bilatzea.
2021/11/02 - 15:30
Ardines kasuaren epaiketan, lehenengo akusatuak, Djillali Benatiak, errugabea dela esan du
Benatiaren ondoren, Maamar Keliik, Jesus Muguruzak eta azkenik, Pedro Nievak deklaratuko dute. Hori baino lehen, lehenengo jardunaldi honetan, abokatuek euren argudioak jarri dituzte mahai gainean.
2021/11/02 - 13:21
Javier Ardines Llanesko zinegotziaren hilketaren epaiketa hasi da Oviedon
Javier Ardines Llanesko (Asturias) IUko zinegotzia 2018ko abuztuaren 16an hiltzeagatik akusatutako lau lagunen defentsek adiarazi dute ez dutela hilketarekin zerikusirik eta absoluzioa eskatu dute froga faltagatik.
2021/11/02 - 11:17
"Herri epaimahai batek ebatziko du auzia; nahiago dute errugabe bat kartzelan, errudun bat kalean baino"
Roman Garcia "La Nueva España" Asturiasko egunkariko kazetariak esan du epaiketak "ikusmin handia" sortu duela, batez ere, hildako IUko zinegotziaren familiak "aurrez aurre" izango dituelako akusatuak.
2021/10/29 - 16:01
Hasi da Ardines kasuaren epaiketa Oviedon
2018an Llanes herriko zinegotzi baten hilketari dagokion kasua da. Lau lagun daude auzipetuta, bi euskal herritarrak dira eta gaur osatuko da epaituko dituen herri epaimahaia.
2021/10/07 - 09:20
Etxebizitza Lege berriaren arabera, babestutako etxebizitzak ezingo zaizkio sektore pribatuari saldu
Oraindik tramitazio bidean dagoen araua Auzitegi Konstituzionalera eramango du PPk. Gainera, Pablo Casadok iragarri du legea ez dela aplikatuko PPk agintzen duen autonomia erkidegoetan. Eusko Jaurlaritzak 2015ean onartu zuen Etxebizitza Legea.
2021/09/24 - 19:34
Gijongo talde bortxaketagatik espetxeratutako bi gizonak, fidantzapean aske
Guztira, sexu-erasoagatik ikertuak lau dira. Iragan uztailean 22 eta 23 urteko bi emakume gaztek, horietako bat bergararra, salatu zuten bortxaketa.
2021/07/27 - 01:03
Kartzelatu egin dituzte Gijongo talde bortxaketagatik atxilotutako lau gizonetako bi
Beste biak aske utzi dituzte. 22 eta 23 urteko bi emakume dira biktimak; horietako bat Bergarakoa da.
2021/07/27 - 00:30
Espetxe zigorra ezarri diete Gijoneko talde bortxaketagatik atxilotutako lau gizonetako biri
Lau akusatuek, bi nesken bertsioa goitik behera ukatu eta bortxaketarik gabe adostutako harremanak izan zirela deklaratu dute. Aske geratu diren beste bi gizonak biktimengana ezingo dute gerturatu, ezta haiekin kontakturik izan ere.
2021/07/27 - 00:13
Ehunka pertsonak elkarretaratzea egin dute Bergaran, Gijonen izandako talde bortxaketa gaitzesteko
Gijongo 5. instrukzio epaitegiak behin-behineko espetxealdia, komunikatua eta fidantzarik gabekoa agindu du talde bortxaketa egotzita atxilotutako lau gizonetako birentzat.
2021/07/26 - 22:30
Elkarretaratze jendetsuak Bergaran eta Gijonen, asteburuko talde bortxaketa gaitzesteko
22 eta 23 urteko bi emakumeri talde bortxaketa egin diete Gijonen asteburu honetan, eta biktimen herrietan gaitzespen elkarretaratzeak egin dituzte.
2021/07/26 - 19:23
Gijongo sexu-erasoak "ehizaldi bat" izan zirela salatu dute
22 eta 23 urteko bi emakume dira biktimak; horietako bat Bergarakoa da. Poliziak lau gizon atxilotu zituen, eta Fiskaltzak horietako bi kartzelatzea eskatu du.
2021/07/25 - 23:02
Elkarretaratzea deitu dute Bergaran, Gijongo sexu-erasoa gaitzesteko
Astelehen honetan egingo dute protesta, San Martin Agirre plazan. Martxanterak talde feministak deitu du elkarretaratzea, eta Udalak ere mobilizazioetan parte hartzeko deia egin die herritarrei.
2021/07/24 - 21:37
Lau gizon atxilotu dituzte Gijonen, bi emakumeri, horietako bat euskal herritarra, sexu erasoa egiteagatik
Salaketa jarri dutenean argitu dutenez, lau gizonek sexu harremanak izatera behartu dituzte.
2021/07/23 - 23:30
Hauek dira autonomia erkidego bakoitzak ezarri dituen murrizketak
Pandemiaren bosgarren olatu betean, erkidego bakoitzak bere neurriak ezartzearen alde egin du. Honakoa da asteburu honetan bidaiatzea pentsatzen ari bazara jakin beharrekoa.
2021/07/16 - 16:28
Kataluniako Auzitegi Nagusiak goizaldeko 01:00etatik 6:00etara etxeratze agindua baimendu du
Asteburua ate-joka dela, Kataluniako Auzitegi Nagusiak baimendu du etxeratze-agindua. Gaur bertan sartuko da indarrean; goizaldeko 01:00tatik 06:00tara. 161 udalerriri eragingo dio neurriak, 6 milioi herritar ingururi.
2021/05/20 - 12:06
Gizon batek emakume bat hil du Asturiasen
Hilketa matxista Pola de Laviana udalerrian jazo da. Emakumeak 48 urte zituen.
2021/05/11 - 10:53
Hauek dira erkidego bakoitzean indarrean dauden neurriak
Maiatzaren 9an alarma-egoera bertan behera gelditu ostean autonomia erkidego gehienek etxeratzeko agindua eta itxiera perimetrala kendu dituzte.