"Herri epaimahai batek ebatziko du auzia; nahiago dute errugabe bat kartzelan, errudun bat kalean baino"
Roman Garcia La Nueva España Asturiasko egunkariko kazetariak nabarmendu duenez, Javier Ardinesen hilketaren auzia herri epaimahai batek ebatziko du, eta horrek epaian eragina izango duela uste du; izan ere, Garciaren hitzetan, herri epaimahaiek "nahiago dute errugabe bat kartzelan, errudun bat kalean baino", eta beraz, "ez dirudi akusatuen errugabetasuna sinistuko dutenik".
Epaiketak "ikusmin handia" sortu duela azpimarratu du Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketan, batez ere Ardinesen familiari dagokionez. "Orain arte, eta normala ere bada, bigarren plano batean egon dira alarguna eta seme-alabak, baina gaur aurrez aurre izan beharko dituzte akusatuak", adierazi du.
Kazetariaren arabera, gaur Oviedon hasi behar dena "Asturiasko epaiketa mediatikoenetakoa da", eta hiru urtean "zurrumurruak nagusi" izan ostean, akusatuen deklarazioak entzun ahalko direla adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik