Atentatuak
2023/01/26 - 09:02
Albiste izango dira: “Review: Aita Mari”ren estreinaldia, erasoa Algecirasen eta fase berria Ukrainako gerran
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/01/25 - 22:28
Elizgizon bat hil dute Algecirasko zenbait elizatan egindako eraso batean
Gainera, gutxienez beste lau pertsona zauritu dituzte, horietako bat larri. Auzitegi Nazionalak ikerketa abiatu du, terrorismoagatik. Erasotzailea atxilotu egin dute.
2022/12/02 - 14:07
Marlaska gutun-azalei buruz: ''Ikerketen emaitzak izango dira denbora gutxian''
Etxeko material piroteknikoarekin bidalitako sei gutun-azalei buruzko ikerketaren emaitza positiboak epe laburrean izatea espero du Barne ministroak, eta segurtasun akatsik ez dela egon argi utzi du.
2022/12/01 - 21:39
Lehergailuak zituzten sei gutun azal antzeman dituzte azken astean
Lehergailuak zituzten sei gutun azal bidali dituzte azken astean espainiar Estatutako sei helbideetara, lehenengoa Moncloara, alegia, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari.
2022/12/01 - 17:00
Lehergailuak zituzten sei gutun azal atzeman dituzte azken astean, azaroaren 24tik
Lehenengoa Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari bidali zioten, aurreko ostegunean. Azken orduetan, beste bost igorri dituzte.
2022/11/30 - 14:36
Bruselako 2016ko atentatuen epaiketa hasi da
2016ko martxoan, Bruselako aireportuaren eta metro geltokiaren aurkako atentatua egon zen; guztira, 32 pertsona hil, eta ehunka zauritu ziren.
2022/11/23 - 15:51
Gutxienez zazpi pertsona hil dituzte Virginiako supermerkatu batean izandako tiroketan
Erasotzailea hildakoen artean dago.
2022/11/20 - 14:55
Turkiak Siria bonbardatu du, igandeko atentatuagatik errepresalia gisa, eta gutxienez 45 hildako utzi ditu
Joan den igandean Istanbulgo erdigunean izandako leherketak 6 hildako eta 81 zauritu utzi zituen. Turkiako Gobernuak Kurdistango Langileen Alderdiari egotzi dio erasoa eta, zigor gisa, milizia kurduen esku dauden Siriako iparraldea eta ekialdea bonbardatzen ari da.
2022/11/14 - 12:47
Zortzi dira Istanbulgo atentatuan hildakoak
Horrez gain, 81 zauritu izan dira. Turkiako Poliziak 46 pertsona atxilotu ditu, tartean, bonba jarri omen zuen emakumea. Ankarak PKKri leporatu dio erasoa.
2022/11/14 - 09:55
Turkiak milizia kurduei egotzi die erasoa, baina FSD, YPG eta PKKk inplikazio oro ukatu dute
Turkiako Poliziaren arabera, atentatuaren erantzule nagusia Ahlam Albashir da, eta Herriaren Babeserako Unitateak (YPG) milizia kurduak entrenatu zuen Kobanin. "Fikziozko agertoki bat" eraikitzea leporatu diote kurduek Ankarari.
2022/11/14 - 09:50
Pertsona bat atxilotu dute Istanbuleko atentatuaren egilea izatea egotzita
Turkiako agintariek iragarri dutenez, Istanbuleko Istiklal etorbidean atentatu suizida egin zuen emakume susmagarria atxilotu dute. Gutxienez sei hildako eta 81 zauritu utzi ditu erasoak.
2022/11/14 - 08:20
Albiste izango dira: Garraiolarien greba, Irulegiko aurkikuntza eta Istanbuleko atentatua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/11/13 - 21:28
Sei hildako eta 81 zauritu Istanbul erdigunean, itxuraz atentatu batean
Dendaz eta jendez beteriko kale batean gertatu da, sei lagun hil dira eta 81 zauritu. Turkiako agintarien esanetan, zantzu guztien arabera litekeena da atentatua izatea.
2022/11/13 - 20:36
Bataclan aretoko atentatuko biktimak omendu dituzte Parisen, zazpigarren urteurrenean
2015eko azaroaren 13an erasotuak izan ziren hiru puntuetan loreak utzi dituzte: Saint Denis estadioan, tirokatuak izan ziren terrazetan eta, bereziki, Bataclan areto aurrean. Guztira, 130 hildako eta 400 zauritu izan ziren gau hartan.
2022/10/30 - 20:14
104 hildako eta 269 zauritu eragin ditu Al Shababek Muqdishoko erdialdean kamioi-bonbaz
Bi bonba-kamioik eztanda egin dute Somaliako hiriburuko gunerik jendetsuenetako batean. Ospitaleek gainezka egin dute, eta Munduko Osasun Erakundeak bere baliabideak eskaini ditu zaurituak artatzeko.
2022/10/12 - 16:19
Putinek Nord Stream 2a berraktibatzea eskaini dio Europari Baltikoko sabotajearen ostean
Errusiako presidenteak Estatu Batuak, Polonia eta Ukraina jo ditu "nazioarteko terrorismo ekintza" baten onuradun nagusitzat.
2022/09/30 - 13:53
Gutxienez 19 pertsona hil dira Kabulgo ikastetxe baten aurka bonbekin egindako erasoan
Erasoa Afganistango hiriburuaren mendebaldean gertatu da. Bertan bizi dira hiriko hazara eta xiita komunitate minoritarioen zati handi bat. Hildako gehienak ikasleak dira.
2022/09/11 - 16:33
21 urte dira Estatu Batuek inoiz jasandako eraso terroristarik latzenetik
Emaztea galdu zuen biktima batekin izan gara, Charles Wolfekin. Erasoa jasan zuen lehen dorrean zegoen bere emaztea egun hartan. Dioenez, duela 21 urte irekitako zauria ez da sekula itxiko.
2022/09/03 - 12:02
Cristina Fernandez de Kirchner Argentinako presidenteordearen erasotzaileak deklaratzeari uko egin dio
Ikerketaren arabera, erasotzaileak, ezohiko arma bat izateagatik aurrekari penalak dituen 35 urteko brasildar batek, bere kabuz egin zuen atentatu saiakera.
2022/09/02 - 19:42
Fernandez Kirchnerrek hilketa saiakerari buruzko ikerketan deklaratu du
Argentinako presidenteordeaz gain, pistola batekin egindako erasoa ikusi zuten polizia agenteek eta jarraitzaileek ere epailearen aurrean hitz egin dute. Auzia "hilketa saiakera larriagotu” bezala ikertzen ari dira.