LORE ESKAINTZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bataclan aretoko atentatuko biktimak omendu dituzte Parisen, zazpigarren urteurrenean

20221113192947_bataclanomenaldia_
18:00 - 20:00
Bataclan aretoko atentatuko biktimak omendu dituzte Parisen, zazpigarren urteurrenean
2015eko azaroaren 13an erasotuak izan ziren hiru puntuetan loreak utzi dituzte: Saint Denis estadioan, tirokatuak izan ziren terrazetan eta, bereziki, Bataclan areto aurrean. Guztira, 130 hildako eta 400 zauritu izan ziren gau hartan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Suak erabat suntsitu du Japoniako Reikado tenplu budista historikoa

Kukai monje budistari eskainitako tenplua 806. urtean eraiki zen Misen mendian, Miyajima uhartean, eta ordutik piztuta egon da bertan "betiereko sugarra" deitua, 1.200 urtez etengabe piztuta egon den sugar sakratua. Su horrekin piztu zen Hiroshimako Bakearen Parkeko sugarra 1964an, munduko bonba nuklear guztiak desagertu arte piztuta egongo dena. Ez da inor zauritu, baina ondare-galera ordezkaezina da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X