mobilizazioa

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Belgikako hiru sindikatu handienek protesta dute gaur De Weverren Gobernuaren murrizketen aurka

Herritarren mobilizazio handia eskatu dute sindikatuek. Mutuek, gobernuz kanpoko erakundeek eta erakunde ekologista, kultural eta feministek hartuko dute parte, energiaren, alokairuaren eta oinarrizko beste gastu batzuen garestitzea salatzeko.

Bart de Wever

Bart de Wever Belgikako lehen ministroa.

Belgikako sindikatuek Bruselako kaleetara eramango dute gaur Bart de Wever lehen ministroaren Gobernuaren murrizketen aurkako protesta. Izan ere, 2029ra arte 10.000 milioi euroko "doikuntza" negoziatzen ari da bere gobernukideekin.

Protesta Bruselan egingo dute, herrialdeko hiru sindikatu nagusiek deituta.

Manifestazio horretara begira, herritarren mobilizazio handia eskatu dute sindikatuek. Mutuek, gobernuz kanpoko erakundeek eta erakunde ekologista, kultural eta feministek hartuko dute parte, energiaren, alokairuaren eta oinarrizko beste gastu batzuen garestitzea salatzeko.

Urriaren 9ko manifestazio nazionalean 30.000-50.000 pertsonak hartu uzten parte, eta gaurko deialdirako kopuru hori gainditzea espero dute. 

Belgikako aire espazioa itxita egongo da gaur gauera arte, kontrolatzaileen greba dela eta, aire kontrolaz arduratzen den Skeyes enpresaren arabera, eta Brusela-Zaventem eta Charleroiko aireportuek hegaldi guztiak bertan behera utzi dituzte.

Bestalde, Bruselan, Stib garraio publikoko sareko metroaren lau lineetatik bik baino ez dute zerbitzua emango, eta tranbia eta autobus gehienetan geldialdiak egitea aurreikusi dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X