Atentatuak
2020/01/03 - 13:25
AEBk Soleimani Irango jenerala hil du, Bagdadeko aireportuan egindako eraso batean
AEBren enbaxadan izandako manifestazioen ostean, egoerak okerrera egin du bi herrialdeen artean. Segurtasun indarrek gas negar-eragileak erabili zituzten herritarrak sakabanatzeko.
2019/12/31 - 10:45
Elizetan armak sartzea baimentzen duten Texasko legeak goraipatu ditu Trumpek
Texasko White Settlement herriko eliza batean igandean izandako tiroketaren harira egin ditu adierazpen horiek AEBko presidenteak.
2019/12/28 - 12:15
Bonba-kamioi batek 94 pertsona hil ditu Somaliako hiriburuan
100 zauritutik gora daude. Mohamed Abdullahi 'Farmajo' Somaliako presidenteak Al Shabaab erakundeari leporatu dio erasoa.
2019/12/26 - 23:58
38.000 pertsona baino gehiago hil dira AEBn suzko armen erabileragatik aurten
327,1 milioi biztanle dituen herrialde horretan, 200 eta 350 milioi su-arma artean daude herritarren eskuetan. Urtarriletik geroztik, 350 tiroketatik gora jazo dira.
2019/12/11 - 12:52
Bost hildako Muqdishon, Al Shabbab taldeak hotel baten aurka egindako erasoan
Al Shabaab talde jihadistak Somaliako presidentearen jauregitik gertu dagoen hotel garrantzitsu bati egin dio eraso Muqdishon eta bost lagun hil eta hamaika zauritu dira.
2019/12/11 - 11:06
Bost lagun hil dira Al Shababek Muqdishoko hotel batean egindako erasoan
Hildakoak hiru zibil eta bi militar dira, eta hamaika lagun zauritu dira.
2019/12/06 - 19:13
Hiru hildako eta hamaika zauritu, Floridan izandako tiroketa baten ondorioz
Egilea ia ordubete geroago hil dute ezbeharra gertatu den Pensacolako Itsas Geltokian (Florida).
2019/12/03 - 09:30
Nahasmena Saharan
Yihadistak egon badaude eta mehatxua dira denentzat, baina Tindufeko sahararren kanpalekuek duten benetako arriskuaz nahasmena oso handia da.
2019/12/01 - 15:27
Boris Johnsonek terrorismo delituen arduradunentzako zigor gogorragoak babestu ditu
Boris Johnsonek, Erresuma Batuko lehen ministroak, terroristentzako espetxe-zigor gogorragoak babestu ditu, ostiralean Londreseko zubian izandako atentatuari erantzunez.
2019/11/30 - 19:45
Londresko erasoaren egilea iaz irten zen kartzelatik, terrorismoagatik zigorra beteta
Estatu Islamikoak ostiraleko erasoa bere gain hartu du. Erresuma Batuko agintariek iragarri dute terrorismoagatik zigortutako presoak aske uzteko baldintzak berrikusiko dituztela.
2019/11/30 - 01:21
Hiru lagun zauritu dituzte labankadaz Hagan
Erasoa dendaz betetako kale batean jazo da. Polizia erasoaren egilearen bila dabil.
2019/11/29 - 23:29
Atentatu mehatxuaren abisuak ez ditu Saharara joan diren euskal kooperanteak uxatu
Atentatu mehatxuaren alarma arrazoirik gabekoa dela iritzita, ia ehun pertsonak hegazkina hartu dute Loiun, ongi hornituta, Tinduf helmuga dutela.
2019/11/29 - 21:55
Labanaz egindako eraso terrorista batek hiru hildako utzi ditu Londresen
Londresko zubiaren muturretako batean izan da erasoa eta beste hainbat lagun ere zaurituta daude. Poliziak tiroz hil du erasotzailea. Gizonak gezurrezko lehergailu bat zeraman gorputzera itsatsita.
2019/11/29 - 16:50
Eraso terrorista batek hiru hildako utzi ditu Londresen
Ustezko erasotzailea tirokatu eta hil dutela baieztatu du Erresuma Batuko Poliziak. Erasoak bi hildako eta "zenbait" zauritu utzi ditu.
2019/11/29 - 15:54
Elorrioko eta Debako 64 gaztek Saharara egitekoa zuten bidaia atzeratu dute
Mendebaldeko Saharan "berehalako" atentatua egoteko alertagatik erabaki dute hori. Lau legebiltzarkidek eta beste laurogei bat pertsonak, aldiz, euren bidaiei eutsiko diete.
2019/11/28 - 16:20
Mendebaldeko Saharan atentatuak izateko arriskuaz ohartarazi du Espainiako Gobernuak
Carmen Calvo Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteordearen esanetan "benetako mehatxua" da. Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoak, berriz, "justifikaziorik gabekotzat" jo du alerta.
2019/11/18 - 18:39
Terrorismoaren biktimek hartu dute hitza Memoriaren Eguneko omenaldi ekitaldian
Gasteizen izan da ekitaldia eta bertan, 4 biktimaren testigantzak entzun ahal izan dira. Hitz egin duten 3 ETAren biktima izan dira; bestea, terrorismo jihadistarena.
2019/11/07 - 13:09
Atxilotutako CDRak Kataluniako Parlamentuan giltzapetu nahi ziren, Torrarekin batera
Atxilotuetako bat enpresariekin, industrialekin, partikularrekin eta tokiko merkatariekin harremanetan jarri zen, lehergaiak ekoizteko lehengaiak lortzeko asmoz, Guardia Zibilaren arabera.
2019/10/29 - 12:39
ADOS Aholku Batzordeak Baionako meskitaren aurkako erasoa gaitzetsi du
Euskadiko komunitate islamikoekin lankidetzan aritzeko Eusko Jaurlaritzak euskal komunitate islamikoarekin batera bizikidetza sustatzeko duen Jarduera Programatik sortu zen erakunde hori.
2019/10/28 - 21:20
84 urteko militar ohi batek tiroketa egin du Baionako meskitan
Erasotzailea 80 urteko militar ohi bat da eta ultraeskuinaren hautagaia izandakoa. Arratsaldeko hirurak aldera meskitaren ateari su ematen saiatu da lehenik.