Aurrekontu Orokorrak
2019/06/16 - 22:00
Estebanek ohartarazi duenez, EAJk ez dio lana erraztuko Sanchezen Gobernuari
Gaur gaurkoz, 6 diputatu jeltzaleen babesa airean dago, EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez.
2019/06/14 - 13:53
Urkullu: 'Aurrekontu-akordioa lortzeko gure determinazioa irmoa da'
Iñigo Urkullu lehendakariak azpimarratu duenez, 2020ko aurrekontuak adosteko negoziazioetarako ateak irekita daude alderdi politiko guztientzat.
2019/02/15 - 15:20
Aurrekontu gabe ezin dela gobernatu argudiatu du Sanchezek hauteskundeak deitzeko
Apirilaren 28an izango dira hauteskunde orokorrak. Pedro Sanchezek esan du erabaki hori hartu duela Espainiak aurrera egin behar duelako.
2019/02/14 - 16:13
Urkullu: 'Aurrekontuak ukatu dituztenen esku egon dira hauteskundeak'
Eguneroko jardunean errealismoan oinarrituz erantzungo duela agindu du Lehendakariak. Egoera zaila aurreikusten du Iñigo Urkulluk, Pedro Sanchez hauteskunde orokorrak deitzera behartu ondoren.
2019/02/14 - 12:37
Hauteskundeak aurrekontuak ukatu dituztenen esku egon direla esan du Urkulluk
Lehendakariak ez du hauteskundeak deitzeko egun aproposenaren inguruko iritzia eman izan nahi.
2019/02/13 - 21:25
Alderdi katalanek diotenez, Aurrekontuen porrotaren erantzule Sanchez bera da
Zentsura mozioaren blokea apurtuta geratu da, beraz, eta sorpresarik ez da egon. PPk, Ciudadanosek eta alderdi katalanek atzera bota dituzte Aurrekontuak.
2019/02/13 - 15:23
Sanchezen legealdia amaitzear dagoela uste dute indar politikoek Euskadin
Andoni Ortuzarren ustez, maiatzeko 'super-igandea' demokraziarentzat kaltegarria izango litzateke.
2019/02/13 - 15:10
Estatuko aurrekontuek ez dute tramitea gainditu
Ez da ezustekorik egon. Diputatuen Kongresuak atzera bota du Pedro Sanchezen aurrekontu proiektua. ERCk eta PdeCATek osoko zuzenketen alde bozkatu dute.
2019/02/13 - 14:21
Kongresuak Aurrekontuak baztertu ditu, hauteskundeak aurreratzeari atea irekiz
Kongresuak atzera Sanchezen Gobernuari itzuli dizkio Aurrekontuak. Aurkeztutako sei osoko zuzenketak aurrera atera dira aldeko 191 botorekin, kontrako 158rekin eta abstentzio batekin.
2019/02/12 - 19:19
Monteroren hitzetan, Espainiako Gobernuak ez du 'xantaien' aurrean amore emango
Aurrekontu proiektuari “aukera bat ematea” planteatu du EAJk, “elkarrizketari aukera bat ematea” komeni delako.
2019/02/12 - 15:44
Konfrontazioan gusturago egotea leporatu die Monterok eskuinari eta independentistei
Estatuko aurrekontuei osoko zuzenketen eztabaida hasi dute hauteskundeak aurreratzeko abisua mahai gainean dagoela.
2019/02/12 - 09:28
Aurrekontuen kontrako sei osoko zuzenketa eztabaidatuko dituzte gaur Kongresuan
Osoko zuzenketa horien artean ERCk eta PDeCATek aurkezturikoak daude. Sanchezek bi horien botoak behar ditu Aurrekontuak onartzeko, eta hauteskundeak apirilaren 14ra aurreratzearekin mehatxu egin du.
2019/02/11 - 19:47
Torra, aurrekontuak negoziatzeko prest: 'Gure baldintzak ezagutzen dituzte'
Aurrekontuei babesa emateko 'gutxieneko baldintzak' zeintzuk diren gogorarazi dio Torrak Sanchezi: errelatore figura onartzea, erabakitzeko eskubideaz hitz egiten hastea eta errepresioa amaitzea.
2019/02/11 - 18:13
EH Bilduk ez ditu aurrekontuak babestuko, Sanchezek jarrera aldatzen ez badu
Eskuineko 'bloke erreazionarioari' aurre egiteko benetako alternatiba eraitzeko prest daudela esan du koalizioak, baina ez besterik gabe 'txeke zuria' emateko.
2019/02/10 - 12:16
Hauteskundeak aurreratzeak transferentzien prozesua zailduko lukeela esan du Elorzak
Hauteskunde orokorren balizko aurrerapenaren inguruan ez duela espekulatu nahi esan du, baina argi utzi du Espainiako Gobernuak aurrekontuak adostea lortzen ez badu, egoera asko korapilatuko dela.
2019/02/07 - 22:15
PDeCATek osoko zuzenketa aurkeztuko die Pedro Sanchezen Aurrekontuei
ERCk astelehenean aurkeztu zuen osoko zuzenketa. Talde independentisten ustez, Espainiako Gobernuak ez du borondaterik Kataluniako gatazkari irtenbide politikoa emateko.
2019/02/05 - 13:34
EAJk ez dio osoko zuzenketarik aurkeztuko Sanchezen aurrekontu proiektuari
Aitor Esteban diputatu jeltzaleak ziurtatu duenez, horrek ez du esan nahi jeltzaleek Aurrekontuen alde bozkatuko dutenik. ERCk, bere aldetik, osoko zuzenketa erregistratu du.
2019/02/05 - 13:06
ERCk osoko zuzenketa aurkeztu dio Espainiako gobernuaren aurrekontu proiektuari
Aurrekontuak garrantzitsuak direla baina demokrazia garrantzitsuagoa dela adierazi du Joan Tarda Esquerrako bozeramaileak.
2019/01/29 - 13:12
Aurrekontuak onartu ezean, hauteskundeak aurreratuko direla uste du Ogasun ministroak
Pedro Sanchezek bere garaian emandako hitza beteko duelakoan dago Maria Jesus Montero. Dena den, bere 'iritzia' dela azpimarratu du.
2019/01/21 - 10:48
Esteban: 'Gobernuak lanari serio ekin dio EAJrekin akordioak lortzeko'
Aitor Estebanek esan duenez, Aurrekontuak aurrera ateratzeko data "erabakigarriak" gerturatzen ari diren heinean, Espainiako Gobernua "tentuz" jokatzen hasi da.