Estatuko Aurrekontu Orokorrak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Esteban: 'Gobernuak lanari serio ekin dio EAJrekin akordioak lortzeko'

Aitor Estebanek esan duenez, Aurrekontuak aurrera ateratzeko data "erabakigarriak" gerturatzen ari diren heinean, Espainiako Gobernua "tentuz" jokatzen hasi da.
Aitor Esteban.
Aitor Esteban. Argazkia: EFE

Aitor Esteban EAJko Diputatuen Kongresuko bozeramailearen iritzian, Espainiako Gobernuak lanari serio ekin dio azken egunotan, EAJrekin dituen akordioak betetze aldera. Izan ere, horri esker Estatuko Aurrekontu Orokorrak aurrera ateratzea lor lezakete.

Onda Vasca irrati katean egin dioten elkarrizketan, Estebanek adierazi du data "erabakigarriak" gerturatzen ari diren heinean, Espainiako Gobernua "tentuz" jokatzen hasi dela. "Gustatuko litzaiguke akordio batera iritsi ahal izatea, eta, ondorioz, Aurrekontuak onartzea, baina horretarako ez da nahikoa dagoeneko hitzartuta dauden itunak gauzatzearekin", gaineratu du.

Bestalde, EAJren eskariak "kontuan hartu beharko lituzketela" uste du. "Bestela, zer interes dugu guk gaur egungo Gobernua ez aldatzean?. Guztiak du bukaera", nabarmendu du.

Otsailaren 8rako (osoko zuzenketak aurkeztuko dituzten eguna) PSOEren Gobernuak Jaurlaritzari transferentzien egutegia aurkezteko itxaropena erakutsi du EAJko bozeramaileak. "Ezin da hain zaila izan. Behin egutegia esku artean dugula, pixkanaka egingo dugu aurrera, baina beharrezkoa da pauso hori berehala ematea", ziurtatu du.

Estebanen aburuz, EAJren babesa beste alderdi batzuena bezain garrantzitsua da.

Kataluniako alderdiak

Edozelan ere, Estebanek ez du batere argi zer gertatuko den Kataluniako alderdiekin. "Mezu kontraesankorrak eman dituzte, beraz, ezin dut jakin zer gertatuko den", azaldu du.

Elkarrizketak

Kataluniarren babesa lortzeko, Pedro Sanchez "nahikoa" egiten ari den ere galdetu diote. Horrekin lotuta esan du jakin badakiela haien arteko elkarrizketak egon badaudela, nahiz eta ez duen horien "edukia" ezagutzen. Dena dela, Aurrekontu proiektuan "existitzen omen da kataluniarrekiko "keinuren" bat.

Hauteskunde aurreratuak

Estebanek ez du argi hauteskundeak aurreratuko dituzten ala ez. "Ez naiz Rappel, eta kontuan hartu behar ditugu azken urtean izandako gorabeherak. Ez dakit zer pasatuko den hauteskundeak deitzen dituztenean, alabaina, ez dut uste horretarako une egokiena denik", azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X