Aurrekontu Orokorrak
2018/04/02 - 16:09
PP eta Ciudadanos, beste alderdien babesaren bila aurrekontuak onartzeko
Ezinean ari dira babes gehiago bila, baina EAJk argi utzi zuen atzo, Aberri Egunean, eta baita gaur ere: '155. Artikulua indarrean dagoen bitartean, EAJk ez du inongo aurrekonturik eztabaidatuko'.
2018/03/29 - 15:19
Aurrekontuetarako babesa PSOEri eskatzeko esan dio EAJk Rajoyri
Atutxak ziurtatu duenez, oraindik ez dute jaso Espainiako Gobernuaren deirik, aurrekontuak negoziatzen hasteko.
2018/03/29 - 13:56
Aurrekontuetarako babes bila PSOErengana jotzeko esan dio EAJk PPri
2018ko aurrekontuak aurrera ateratzeko PPk PSOEri babesa eskatu diezaiokela esan du Itxaso Atutxak, hauek ere 155a babestu dute eta.
2018/03/27 - 17:14
Espainiako Gobernuak 2018ko aurrekontuen proiektua onartu du
Datorren asteartean helduko da Kongresura tramitazioaren bideari ekiteko, EAJren bebesik gabe.
2018/03/27 - 17:12
Espainiako Gobernuak 2018 ko aurrekontuen proiektua aurkeztu du
Espainiako Gobernuak 2018ko aurrekontuen proiektua aurkeztu du. Pentsio minimoen %3ko igoera proposatzen due eta kenkari fiskalak errenta baxuenentzat.
2018/03/26 - 22:41
EAJ: 'Ez dago aurrekontuen negoziaziorik eta, momentuz, ez da egongo'
EAJk bereari eusten dio. Hasieratik gogor kritikatu zuten Rajoyren gobernua Katalunian 155. artikulua ezartzeagatik eta gogor kritikatu dituzte politikari eta eragileen kartzelaratzeak.
2018/03/26 - 13:59
Rajoyren 2018ko aurrekontuak babesteko akordioa iragarri du Albert Riverak
Nolanahi ere, PP eta Ciudadanosen diputatuak ez dira aurrekontuak onartzeko nahikoak. EAJk dauka giltza orain, eta esan du 155.ak indarrean jarraituz gero ez dituela babestuko.
2018/03/26 - 13:24
Aurrekontuak babesteko akordioa lortu dute PPk eta Ciudadanosek
Ciudadanosek ezarritako 'oinarrizko baldintzak' onartu ditu PPk: gizarte politikan aldaketak, gazteentzako soldata osagarria eta Pilar Barreiro senatariaren agurra.
2018/03/25 - 14:08
155a indarrean dagoela ez dituela Estatuko aurrekontuak onartuko berretsi du EAJk
Asteartean aurrekontuen proiektua onartuko Ministroen Kontseiluak, baina ezin izango dute aurrera egin EAJko bost diputatuen onespenik gabe, eta hauek ez dituztela onartuko berretsi dute.
2018/03/18 - 20:17
Aurrekontu Orokorrak martxoaren 27an onartuko ditu Espainiako Gobernuak
PFEZren murrizketa, pentsiodunentzako kenketak eta alarguntza-pentsioak igotzea, besteak beste, jasoko dute aurrekontu publiko berriek.
2018/03/14 - 11:10
2018ko aurrekontuetan gutxieneko pentsioek igoera izango dutela iragarri du Rajoyk
'Egoera ekonomikoa hobetzen ari da', eta horrek aurtengo aurrekontuetan pentsioen inguruan 'ahalegin gehigarri bat egitea ahalbidetuko digu', Espainiako presidentearen arabera.
2018/01/20 - 13:10
EAJk ukatu egin du Estatuko aurrekontu orokorrak negoziatzen ari denik
Rafael Hernando PPren Kongresuko bozeramaileak atzo esan zuenez, bere Gobernuak "berriz ekin dio" aurrekontuen inguruko negoziaketari EAJrekin, baina Josune Gorospe legebiltzarkideak ukatu egin du.
2018/01/03 - 12:21
Estebanek '155.aren mehatxua' baino gehiago eskatu du, Aurrekontuetarako
EAJk Kongresuan duen bozeramailea 'Faktoria' saioan elkarrizketatu dute; haren iritziz, Espainiako Gobernuak, legea aplikatzeaz gain, "beste zerbait ere" eskaini beharko luke Katalunian.
2018/01/02 - 13:20
Kataluniako Gobernua eratu ostean aurrekontuak onartuko direla uste du De Guindosek
Ekonomia ministroaren iritziz, Kataluniako egoerak aurrekontuen negoziazioa "baldintzatu" du. Dena dela, Gobernu berria eratu ostean EAJ negoziatzeko "prest" agertuko dela uste du.
2018/01/02 - 13:19
EAJk ez ditu aurrekontuak negoziatuko Kataluniaren egoera politikoa normalizatu arte
Estatuko Aurrekontu Orokorrek EAJren laguntza izateko "Euskadiren interesak" defendatu behar dituztela esan du Itxaso Atutxak.
2018/01/02 - 13:15
Atutxa: 'Lasaitasun handiagoa behar da, Aurrekontuak negoziatzeko'
Bizkaiko EAJren liderrak hala erantzun dio Luis de Guindos Espainiako ministroari; azken horren iritziz, aukera dago jeltzaleekin Estatuko Aurrekontuei buruzko akordioa adosteko.
2017/04/27 - 19:01
Ortuzar: 'Gaur egun ez dago Aurrekontuen inguruko akordiorik PPrekin'
Datorren asterako argitu beharko da EAJk Estatuko aurrekontuak babesten dituen ala ez. Zailtasunak zailtasun, gaur bi alderdiek esan dute akordioa lortzeko borondatea eduki badutela.
2017/04/26 - 17:09
Sortuk eta Elkarrekin Podemosek inmorala ikusiko lukete EAJk babestea
Sortuk dio zuriezina izango litzatekeela eta Elkarrekin Podmeosek iragarri du oso gogorrak izango direla EAJrekin. Alfonso Alonsoren ustez, EAJk bereizi egingo ditu bi gaiak.
2017/04/02 - 16:16
EAJk ukatu egin du erabakita edukitzea Estatuko aurrekontuak babestea
Horrenbestez, Itxaso Atutxak ezeztatu egin ditu Mariano Rajoyk atzo esandakoak, hau da, dagoeneko 175,5 diputaturen babesa zuela.
2015/08/04 - 16:08
Euskadirentzat 400 milioi eurotik gora, 2016ko aurrekontuetan
Madrilen, 2016ko aurrekontuak aurkeztu ditu Cristobal Montoro Ogasun ministroak. Aurreratu bezala, 400 milioi eurotik gora bideratuko dira Euskadirentzat.