Aurrekontu Orokorrak
2018/05/21 - 22:27
EAJk azken unean erabakiko du Estatuko Aurrekontuak babestu ala ez
EAJko agintariek hasieratik esan dute ez dutela Estatuko Aurrekonturik babestuko, Katalunian 155. artikulua indarrean dagoen bitartean.
2018/05/21 - 17:11
EBBren bilera Estatuko aurrekontuei babesa eman ala ez aztertzeko
Bozketa asteazkenean izango da Diputatuen Kongresuan. Ordurako erabaki beharko du EAJk zer egin, 155. artikuluak indarrean jarraitzen baitu. Rajok jeltzaleek erantzukizunez jokatuko dutela espero du.
2018/05/21 - 11:32
'Espero dut EAJk emandako hitzari eustea eta aurrekontuak ez babestea'
'Guk badakigu zer min eragin dugun eta hartu ditugu ardurak. Eskatzen dugu beste eragileek ere aitor dezaten sufrimendua eragin dutela', azpimarratu du Sortuko idazkari nagusiak
2018/05/20 - 16:57
EAJk gaur aztertuko du Espainiako Aurrekontuak onartu ala ez
Estatuko Aurrekontu Orokorren gaineko eztabaida hasiko da Kongresuan, oraindik 155a indarrean dagoela. EAJren botoa ez da ziurra.
2018/05/19 - 14:47
Egibarrek ez du ziurtzat jo EAJren babesa 2018ko Aurrekontu Orokorrei
EAJk eta PPk Euskadirako hainbat inbertsio hitzartu badituzte ere, buruzagi jeltzaleak esan du ezin dela EAJren babesa segurutzat eman (jatorriz, gaztelaniaz).
2018/05/18 - 16:14
Datorren astean eztabaidatuko dituzte Aurrekontuak berriz ere Kongresuan
Aurrekontu proiektuak aurrera egiteko, 176 boto behar ditu alde. Ezinbestekoak dira hortaz EAJ eta UPN eta momentuz, ez batak ez besteak ez dio baiezkoa ziurtatu.
2018/04/28 - 18:34
Aurrekontuak onartzeko botoa ez dagoela bermatuta esan du Egibarrek
Joseba Egibarrek Radio Euskadin esan duenez, EAJk ez du aurrekontuak onartzeko botoa hitzemanda; EH Bilduk, berriz, EAJ herritarrei gezurra esaten ari zaiela kritikatu du.
2018/04/28 - 14:54
Aurrekontuen aldeko botoa ez duela hitzemanda ziurtatu du EAJk
negado que se haya dado una 'negociación'. Joseba Egibarrek, Legebiltzarrean EAJk duen bozeramaileak, negoziaziorik ez dela egon baieztatu du Radio Euskadin.
2018/04/27 - 13:26
Aurrekontuen aurreakordioa 'pentsiodunentzat positiboa' dela uste du Urkulluk
EH Bildu, Gobernuarekin akordioa sinatuta 'marra gorriak' atzean itzi izana aurpegiratu dio EAJri, baina lehendakariarentzat, hitzarmenak Legebiltzarrak eskatutako igoera 'betetzen' du.
2018/04/26 - 13:45
Atzera bota ditu Kongresuak Aurrekontuen osoko zuzenketak, EAJren botoei esker
Jeltzaleek bat egin dute PP, Ciudadanos, Kanariar Koalizioa, Asturias Foroa eta UPNrekin, hortaz, tramitazioak aurrera jarraituko du.
2018/04/26 - 13:39
Aurrekontuei ezarritako osoko zuzenketak atzera bota dituzte
Aurrekontu proiektuaren tramitazioarekin jarraitzeko aldeko botoa eman dute PPk, Foro Asturiasek, UNPk, Ciudadanosek, Coalción Canariak, EAJketa Nueva Canariasek.
2018/04/25 - 11:23
2018ko Aurrekontu Orokorrak defendatzeko eguna du gaur Montorok Kongresuan
EAJren bost diputatuen laguntza jaso ezean, Gobernu espainiarrak ez du babes nahikoa izango talde parlamentarioek aurkeztutako zuzenketak biharko saioan baliogabetzeko.
2018/04/21 - 21:57
'Aurrekontu atzerakoiak' babestu izana leporatu dio Anduezak EAJri
Bestalde, sozialistek Donostiako Udalean egindako lana goratu du Gipuzkoako PSEko idazkari nagusiak, "Donostian aldaketa nabarmena izatea ahalbidetu baitute".
2018/04/20 - 02:27
EAJk ez dio osoko zuzenketarik aurkeztuko Espainiako Gobernuaren Aurrekontuari
Erabaki hori Alderdi Popularraren Gobernuari emandako "txeke zuria" ez dela eta 155. artikulua indargabetzea lortzeko "modurik egokiena" dela azpimarratu du EAJren zuzendaritzak.
2018/04/18 - 17:00
EAJ epeak agortzen ari da aurrekontuak babestu ala ez erabakitzeko
Ortuzarrek uste du kataluniarrek inbestidurarako zama judizialik ez duen hautagaia aurkeztuko dutela aurki eta bidea errazteko eskatu dio Espaniako Gobernuari. Horrek negoziazioa ahalbidetuko luke.
2018/04/14 - 19:12
PPk dio aurrekonturik gabe euskal enpresei ez zaiela argindarra merkatuko
Popularrek aurrekonturik gabe euskal enpresei ez zaiela argindarra merkatuko ohartarazi dute. EAJk txantaitzat jo du popularren abisua eta 155 indarrean dagoen bitartean ez dituztela kontuak onartuko
2018/04/12 - 20:21
Legebiltzarra Estatuko aurrekontuen kontra agertu da
Elkarrekin Podemos, EH Bildu eta PSEren botoekin atera da proposamena. Horrek Eusko Jaurlaritzako bi kideen arteko desadostasuna ekarri du.
2018/04/12 - 15:29
Legebiltzarrak Espainiako 2018ko Aurrekontuak ez negoziatzea onartu du
Pentsiodunei egiten dien kalteagatik hartu dute erabakia. EAJ eta PP kontra agertu dira.
2018/04/10 - 13:35
Ortuzar: 'Oraindik posible da Estatuko Aurrekontuak aurrera ateratzea'
EAJren EBBko presidenteak 155. artikuluaren aplikazioa bertan behera gelditzea eta Kataluniako Gobernua Parlamentuak aukeratutako ordezkari legitimoen esku egotea jarri ditu baldintza gisa.
2018/04/10 - 11:00
'Politikaren artea eta aurrekontuak'
Politikariei eskatzen zaizkien "mirarien" aurrean epe luzeko estrategien aldeko agertu da iritzi-emailea