EAJk gaur aztertuko du Espainiako Aurrekontuak onartu ala ez
Gaur, astelehena, hasiko da Estatuko Aurrekontu Orokorren inguruko eztabaida Kongresuan, 155. artikulua indarrean eta Euzko Alderdi Jeltzalearen botoa oraindik airean dagoela. Jeltzaleek botoa erabakiko dute, Euzkadi Buru Batzarrean, EFE agentziaren arabera. Bozketa asteazkenean izango da Kongresuan.
Mariano Rajoyk, Espainiako Gobernuko presidenteak, Pedro Sanchez (PSOE) eta Albert Riverari (Ciudadanos) helarazi die Katalunian 155. artikuluaren aplikazioa mantentzeko asmoa, Quim Torrak izendatutako gobernuaren "bideragarritasuna" aztertzen duen bitartean. Horrek EAJren botoa baldintza lezake.
Gainera, UPNren zain dago PP. Nafarroako alderdiak Espainiako Gobernuari eskatzen dio idatzita uzteko Eusko Jaurlaritzarekin eta Nafarroako Gobernuarekin ez duela presoen hurbilketari buruz hitz egingo.
Ciudadanos, Coalicion Canaria, Foro Asturias eta Nueva Canarias alderdien aldeko botoa izango du Rajoyren Gobernuak.
15:00etan hasiko da eztabaida, talde parlamentarioekin, eta astearte eta asteazkenean jarraituko du, minsitroen hitzaldiekin.
Batzordean atzera botatako 6.000 zuzenketa bozkatu beharko dituzte diputatuek. Eztabaida 257 zuzenketa berrirekin bukatu zen. PPk Ciudadanos, EAJ, CC, UPN, Foro Asturias eta Nueva Canariasekin lortu zituen akordioak.
PSOEk, Unidos Podemosek, ERCk, Compromisek eta EH Bilduk ez zuten zuzenketarik sartzea lortu. Litekeena da PDeCatek PPrekin adostea mendekotasunaren BEZa % 4 jaistea.
Aurrekontuek 50 milioi euro gehiago izango dute indarkeria matxistaren kontra borrokatzeko. Zuzenketa hori PP, Ciudadanos, EAJ, CC, Nueva Canarias, Foro Asturias eta UPNren artean adostu zen, eta Unidos Podemosek, Compromisek eta PDeCatek babestuko dute, modu kitikoan.
Tramitazioan, aurtengo pentsioak % 1,6 igotzea adostu zen, baita Iraunkortasun Faktorea 2023ra arte atzeratzea ere. Gainera, sari eta loterien salbuetsitako zenbatekoa igotzea, 10.000 eurora arte aurten, 20.000ra arte 2019an eta 40.000ra arte 2020an.
Popularrek eta jeltzaleek 20 milioi eurotik gorako inbertsioak hitzartu zituzten trenbideetan eta portuetan, eta PPk eta Ciudadanosek, bestalde, 34 milioi euroko inbertsioak adostu zuten Valentzian, Bartzelonan, Madrilen, Galizian eta Gaztela eta Leonen egin beharreko azpiegituretan.
UPNrekin, PPk ia 50 milioi euroko inbertsioak lotu zituen Nafarroako azpiegituretan.
Foro Asturiasekin lortutako akordioaren ondoren, bestalde, 61 milioi euro bideratuko dira erkidego horretara, eta 20 milioi ikatz sektorera.
Nueva Canariasek % 75eko hobariak adostu zituzten PPrekin, penintsulako eta penintsulatik kanpo dauden lurraldeen arteko bidaietarako, eta 5 milioi euro bananen garraiorako. Coalicion Canariak, bestalde, PPrekin lotu du zamaketarien sektorean negoziatzen ari diren hitzarmena adosteko epea luzatzea.
EAJk aurrekontuak onartu behar ez dituela esan du Sortuk
Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak esan duenez, EAJk "orain arte eman duen hitza betez gero", Espainiako Aurrekontuak errefusatu egin beharko lituzke Katalunian 155ak indarrean jarraituz gero.
"EAJk negoziazioarik izan ez zela esatera iritsi zen, eta dagoeneko badakigu egon egon zela", kritikatu du. "Babes hori ezin daiteke eman", adierazi du, Espainiako Gobernuko presidentearen azken erabakiaren ostean.
PP, Katalunian "irmotasuna" izatearen alde
Javier Marotoko PPko Politika Sozial eta Sektorialeko idazkariordeak "irmotasunez" erantzutearen alde egin du, Quim Torraren Gobernuak Katalunian eragindako egoeraren aurrean, baina "alderdi konstituzionalisten batasunetik".
Halaber, Marotokok EspainiakoAurrekontuen balizko onarpenari buruz hitz egin du; "nahiago nuke onarpena ahalbidetuko duen adostasuna zabalagoa izatea, eta PSOEri ere eragitea", esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Burlatako Udalak aho batez gaitzetsi du UPNko zinegotzi bati jaietan egindako erasoa
Pasa den larunbatean Carlos Oto UPNko zinegotziari eraso egin zioten alderdi erregionalistaren egoitzan, hainbat alderdikide eta beste hainbat pertsona bilduta zeudela.
"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio
Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.
Javier Lasagabaster hil da, Lurralde Politika eta Herri Lan sailburua 1980 eta 1984 artean
Lasagabaster Carlos Garaikoetxea buru zuen Jaurlaritzako kide izan zen lehen legegintzaldian, 1980 eta 1984 artean.
Burlatako jaietan zinegotzi bati egindako erasoa salatu du UPNk
Alderdiaren esanetan, Carlos Otok bularrean kolpea jaso zuen UPNren egoitzan. Nafarroako presidenteak eta hainbat alderdik erasoa gaitzetsi dute eta babesa agertu diote zinegotziari.
Baionako eta Sarako herriko etxeek euskarari egindako aitortzak atzera bota ditu, behin-behinean, Paueko Auzitegiak
Euskara lekuko hizkuntza modura aitortzen duen ebazpen onartu zuen Sarako herriko etxeak uztailaren 2an eta Baionakoak 23an. Prefetaren eskariari men eginez, Paueko Auzitegi administratiboak bertan behera utzi ditu bi ebazpenak. Bi udalek helegitea aurkeztuko dute astelehenean bertan.
Monica Garciak ukatu egin du Ceutan osasun-kolapsorik dagoenik, eta pilaketen arriskuaz ohartarazi du
Osasun ministroak azken 15 egunetan 5.800 migratzaile artatu dituztela azaldu du, eta arrisku sanitario eta epidemiologikoak prebenitzeko gune gehiago eskatu ditu.
PPk gobernatutako autonomia-erkidegoek uko egin diote Ceutako adingabe migratzaileen arreta hurrengo Sektore Konferentzian eztabaidatzeari
Abuztuaren 27ko Sektore Konferentzia izango da Ceutan atzerritarren sarrera masiboa izan zenetik egingo den lehena. Ceutarako 25 milioi euroko aparteko kredituaren transferentzia ere aztertuko dute, bakarrik dauden adingabe migratzaileen arretari lotuta.
Ceutako adingabeak familiekin elkartzea defendatzen du Euskadik, banatu beharrean
Haur, Nerabe eta Familien zuzendariak esan duenez, Euskadik "ez du onartuko inposatutako, inprobisatutako edo bermerik gabeko deribaziorik", eta gogorarazi du EAEk dagoeneko bere ahalmenaren gainetik hartzen dituela adingabeak.
Marlaskak segurtasun neurriak indartu ditu Ceutan, eta Marokorekiko lankidetza aldarrikatu du
Barne ministroak iragarri duenez, 45 polizia gehiago bidaliko dituzte Ceutara, herritarren segurtasuna indartzeko asmoz. Oraindik ez da erabat berreskuratu normaltasuna hirian, nahiz eta modu irregularrean sartu ziren migratzaile gehienak itzuli.
Sei atxilotu Gasteizen, Espainiako selekzioaren kamiseta zeraman gazte bati eraso egiten saiatzea egotzita
Futboleko Munduko Txapelketa baino egun batzuk lehenago gertatu omen zen. Atxiloketetako bat astelehenean izan zen, eta beste bostak asteartean.