Aurrekontu Orokorrak
2021/12/22 - 01:09
EAJk, ERCk eta PPk Compromisen zuzenketa bat babestuta, Estatuko Aurrekontuak Kongresura itzuliko dira
2022rako Aurrekontuak astearte honetan behin betiko onartuko zirela espero zuen Espainiako Gobernuak, baina Compromisek hizkuntza gutxituen inguruan aurkeztutako zuzenketa bat babestu dute ezustean EAJk, ERCk eta PPk, eta egitasmoa Kongresura bueltatu beharko dute.
2021/12/21 - 15:41
Estatuko aurrekontu nagusiak aldaketa gabe onartu eta urtarrilaren 1ean indarrean egongo dira
Hainbat alderdi abertzale, independentista eta ezkertiarrekin egindako itunak ezegonkorra zirudien, baina oinarri sendoa izan da Pedro Sanchezentzat.
2021/12/15 - 13:57
Ikus-entzunezkoen Legean euskara, katalana eta galiziera bermatzea adostu dute Espainiako Gobernuak eta ERCk
Hiru hizkuntza koofizialetan ekoizteko diru-laguntzak jasotzeko aukera ahalbidetuko omen du Ikus-entzunezkoen Legeari buruzko itun berriak. Bestalde, ERCk iragarri du Estatuko Aurrekontu-proiektuari aurkeztutako zuzenketak erretiratu egingo dituela.
2021/12/03 - 10:29
Gertu egon daiteke AHTaren Gasteizko eta Bilboko sarreren inguruko akordioa Madrilen
EAJ eta PSOE bilerak egiten ari dira azken orduetan, bi hiriburuetara trena nola iritsiko den zehazteko. Espainiako Aurrekontu Orokorren negoziazioetan kokatzen dira bilera horiek.
2021/11/26 - 11:25
Mertxe Aizpurua: "Gustura gaude, akordio on bat lortu dugula uste dut"
Mertxe Aizpurua EH Bilduren Espainiako Kongresuko bozeramaileak adierazi duenez, "ezker independentista erabakigarria izan da" aurrekontu orokorrak aurrera ateratzeko eta Euskal Herrira datozen onaruak "poztekoak dira".
2021/11/25 - 17:55
Kongresuak Espainiako Aurrekontu Orokorren proiektua onartu du, aldeko 188 botorekin
PSOEren (120 boto), Unidas Podemosen (34), ERCren (13), EAJren (6), EH-Bilduren (5), PDeCATen (4), Mas Pais-Equoren (2), Compromisen, Nueva Canariasen, Teruel Existeren eta PRCren babesa jaso du Gobernuak. Senatura pasatu da orain tramitazioa.
2021/11/24 - 16:22
EAJk ez du negoziazioa itxitzat ematen eta AHTri buruzko zehaztapenak espero ditu
EAJk Kongresuan duen bozeramaileak adierazi duenez, Abiadura Handiko Trenari eta EAEko hiriburuetara iristeko prozesuari buruzko zuzenketak egitea espero dute.
2021/11/24 - 14:01
Aitor Estebanek Bolañosen deia jaso du prentsaurrekoa ematen ari zen unean
Aitor Esteban EAJko bozeramaileak Felix Bolaños Presidentetzako ministroaren deia jaso du, 2022rako Estatuko aurrekontuen negoziazioaren berri emateko prentsaurrekoaren erdian.
2021/11/23 - 15:57
ERCk aurrekontuak babestu ditu eta Espainiako Gobernuari kontuak aurrera ateratzeko gehiengoa ziurtatu dio
Hala baieztatu du Gabriel Rufian Kongresuko bozeramaileak prentsaurrekoan. ERCren babesarekin, Espainiako Gobernuak nahikoa boto ditu kontuak aurrera ateratzeko.
2021/11/22 - 13:15
EH Bilduk Espainiako Aurrekontu Orokorrak babestuko dituela iragarri du Arnaldo Otegik
EH Bilduk Espainiako Aurrekontu Orokorrak babestuko ditu, gaur Arnaldo Otegik iragarri duenez. Erabakia EH Bilduren mahai politikoak hartu du, negoziazioan izandako "aurrerapenak" kontuan hartuta.
2021/11/22 - 13:12
EH Bilduk Espainiako Aurrekontu Orokorrak babestuko ditu
"Ezkutu sozialeko" neurriak "lege bihurtuta iraunkor" egitea adostu du koalizio subiranistak. Halaber, amiantoaren biktimentzako funtsa sortuko dela nabarmendu nahi izan dute, baita ETB3 "Nafarroan osoan" ikustarazteko Espainiako Gobernuak erakutsitako konpromisoa ere.
2021/11/18 - 22:25
EAJk eta EH Bilduk 2022ko aurrekontuetan zuzenketak sartzen jarraitzen dute
Jeltzaleek 32 zuzenketa gehiago barneratu dituzte, besteak beste, 17,1 milioi euro trenbideetarako. Bestalde, EH Bilduk Sestaoko labe garaia birgaitzeko eta tren azpiegituretan inbertitzeko partidak sartu ditu.
2021/11/18 - 07:59
Amiantoaren biktimei kalte-ordainak emateko 25 milioiko funtsa adostu du EH Bilduk Espainiako Gobernuarekin
EH Bilduk ERCrekin batera aurkeztu eta PSOErekin eta Unidas Podemosekin adostutako erdibideko zuzenketa ostegun honetan onartuko da Aurrekontuen Batzordean. Aurrekontuen negoziazioan bi aldeek lortu duten lehen akordioa da, eta gehiago izatea espero du EH Bilduk.
2021/11/17 - 18:26
EAJren arabera, Aurrekontuen negoziazioa 'ondo bideratuta dago', baina oraindik AHTaren gaiak zehazteke daude
EAJren esanetan, negoziazioak bide onetik doaz. Hala ere, akordioa ixteko, jeltzaleek kompromiso argia eskatu dute abiadura handiko trenaren sarbidea Bilbon eta Gasteizen lur azpitik sartzeko.
2021/11/13 - 13:37
EAJren eta PSEren arabera, badago oraindik denbora oposizioarekin aurrekontuen inguruko akordioa egiteko
EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-EBk euren proposamenak errealistak direla defendatu dute. PP-CS koalizioak uste du Eusko Jaurlaritzak nahiago duela aipatutako bi horiekin egitea akordioa, baina, hala ere, negoziatzen jarraituko dute.
2021/11/12 - 14:13
EH Bilduk eta ERCk zuzenketa bateratuak aurkeztu dituzte eta "ekintzak" eskatu dizkiote Sanchezen gobernuari
Arnaldo Otegik azaldu duenez, koalizio subiranistak eta alderdi errepublikanoak ez dute kontuak "blokeatzeko inongo borondaterik, baina hori ez dago gure esku, bakarrik". Hala, "konpromiso zehatzak" galdegin dizkiote Espainiako Gobernuari.
2021/11/08 - 11:06
Iñigo Iturrate, EH Bilduk Madrilen eta EAEn duen jarreraren inguruan: "Kalean uso eta etxean otso"
EAJren legebiltzarkideak EH Bilduk Madrilen eta EAEn duen jarrera desberdina kritikatu du. Aurrekontuen negoziazioa eta covid-19aren pandemiaren kudeaketa jarri ditu adibidide gisa.
2021/11/07 - 10:49
Matute: "Negoziazioek aurrera jarraitzea ahalbidetu dugu, baina ez dago akordiorik baiezko botoa emateko"
EH Bilduko diputatuak argitu duenez, PSOE eta Unidas Podemoseko Gobernuaren Estatuko Aurrekontu Orokorrak babesteko akordioa "urrun" dago oraindik.
2021/11/05 - 21:27
EAJk 71 zuzenketa aurkeztu dizkie Estatuko aurrekontuei, eta EH Bilduk 30 inguru
Jeltzaleek 270 milioi euro mugitzeko helburua dute datorren urterako kontuetan. EH Bilduk amiantoaren biktimei kalte-ordaina emateko 25 milioi euroko funts bat sortzea planteatu du, besteak beste.
2021/11/04 - 15:44
Sanchezen Gobernuak aurrekontuen azterketa gainditu du
Espainiako Kongresuan atzo hasi zen aurrekontuen eztabaida eta gaur osoko zuzenketak bozkatu dituzte. Ez dira aurrera atera, Sanchezen gobernura eraman zutenen botoei esker.