Australia
2017/06/29 - 12:40
Pell kardinalak dio 'errugabea' dela; ustezko pederastia egotzi diote
Australiar kardinalak, Vatikanoko Finantza ministroa bera, esan du prest dagoela epaitegian agertzeko. Haren herrialdean inputatu dute.
2017/06/29 - 09:37
Vatikanoko Finantza ministroa deklaratzera deituta, pederastiagatik
George Pelli adingabeei sexu-gehiegikeriak egitea leporatu diote, Ballarat hirian apaiza izan zen garaian, eta Melbourneko artzapezpikua izan zenean. Aita santuak "eszedentzia epe" bat onartu dio.
2017/06/06 - 22:36
Gazte australiar bat, identifikatu duten laugarren hildakoa
Kirsty Boden erizaina zen. 28 urte zituen. Hilabete batzuk zeramatzan Londresen bizitzen. Familiaren arabera, zubian zauritutako batzuei laguntzen ari zela erasotu zuten. Bost lagun desagertuta daude
2017/05/11 - 17:44
Olatu artifiziala sortzeko euskal teknologiak Australian arrakasta lortu du
Wawegarden enpresak prototipo berri bat estrainatu du. 1000 olatu sortzen ditu orduro, tamainu eta indar desberdinekoak. Zazpi eskaera egin dizkiete dagoeneko.
2017/03/28 - 11:36
'Debbie' zikloia Australiako Queensland estatua gogor astintzen ari da
Orduko 270 kilometro baino gehiagoko haizeekin eta euri zaparrada handiekin jo du lurra 4ko maila harrapatu duen ekaitzak.
2017/02/07 - 00:44
Apaizek egindako 4.500 bat pederastia kasu salatu dituzte Australian
Guztira, 1.880 apaiz ikertuko dituzte, adingabeen aurkako abusuen egileak direlakoan. Tartean, elizako 93 goi-kargudunen kontrako salaketak daude.
2017/02/06 - 21:15
Apaizen kontrako 4.500 pederastia kasu salatu dituzte Australian
Salaketa gehienak gizonezkoek jarri zituzten. Salaketak ehunka erlijiosoren aurka zuzendu dira, tartean elizako 93 goi kargudunen kontra ere bai.
2017/02/02 - 21:54
Trumpek krisi diplomatikoa ireki du Australiarekin oraingo honetan
Bertako lehen ministroarekin telefono-elkarrizketa beroa izan ondoren, AEBko presidenteak esan du bi herrialdeek errefuxiatuak jasotzeko sinatutako akordioa ez duela beteko.
2017/01/27 - 09:45
Hegazkin txiki bat ibaira erortzen den unea grabatu dute Australian
Istripuaren ondorioz bi lagun hil dira. Australiaren Eguna ospatzeko ikuskizun batean gertatu da ezbeharra, Perth hirian.
2017/01/18 - 16:34
Azafatak kendu dituzte Australian eta horrek eztabaida piztu du
Tour Down Under itzulian azafatak podiumetik kendu dituzte. Txirrindularitza munduan, batzuk objetu bezala tratatzen dituztela esan dute eta beste batzuk diote, publizitatea besterik ez dela.
2017/01/11 - 12:45
Gutxienez 20 pertsona harrapatuta Australiako atrakzio erraldoi batean
Australian atrakzio bateko sisteman akats bat egon da eta gutxienez hogei pertsona geratu dira bertan harrapatuta, batzuk 20 metroko altueran. Suhiltzaileek jendea atrakziotik atera dute minik gabe.
2016/07/26 - 20:02
Guantanamo dirudi, baina Australiako adingabe-zentro bat da
Telebista-kate batek erakutsi du Australiako zentro batean torturak egiten dizkietela adingabeei.
2016/07/13 - 12:39
'Pokemon Go' bideo-jokoa arrakasta handia izaten ari da
Milioika erabiltzaile ezkutatutako pertsonaia birtualak bilatzen ari dira telefono mugikorrekin. Nintendo konpainiaren akzioek gora egin dute nabarmen.
2016/06/12 - 12:07
Erromes australiar bat zauritu da Ibañetan, amildegi batetik erorita
62 urteko erromesa Nafarroako Ospitale Gunera eraman dute, eta pronostiko erreserbatua du.
2016/05/17 - 14:33
CAFek Canberrako tranbiarako trenak egingo ditu
Euskal enpresak Australiako hiribururako 14 tren egingo ditu eta mantentze lanak ere bere gain hartuko ditu.
2016/05/02 - 11:44
Bitcoin berak sortu zuela baieztatu du Craig Wright australiarrak
Urte askotako espekulazioari amaiera emateko, BBC katean eman duen elkarrizketa batean onartu du teknologia alorreko enpresariak bera izan zela kripto-txanpon birtualaren sortzailea.
2016/03/08 - 12:56
Australiak eta Malasiak MH370 hegaldiko biktimak omendu dituzte
Orain bi urte desagertu zen 239 bidaiari zeramatzan hegazkina, ustez, Indiar ozeanoan. Bi urteotan hegazkinaren desagerpenaren inguruan ezer gutxi argitu da.
2015/11/06 - 10:40
Ekaitz ikusgarria, Sydneyn
Ekaitz ikusgarri batek Australiako Sydney hiriko zerua estali du eta euri ugari bota du. Hala ere, ekaitzak ez du kalte material handirik eragin.
2015/02/01 - 18:03
Egiptok Peter Greste kazetari australiarra deportatu du
Anaia Musulmanei laguntzea egotzita zigortu zuten, irregulartasunak salatu zituzten epaiketa batean. Bestalde, Mohamed Fahmi kazetaria Kanadara deportatuko dute datozen egunetan.
2014/12/20 - 09:48
Hilketa egotzi diote Australian hilda aurkitutako umeen amari
Guztira zortzi haur aurkitu zituzten hilda (horietatik zazpi anai-arrebak eta bestea lehengusua). 18 hilabete eta 14 urte arteko adina zuten.