Apaizek egindako 4.500 bat pederastia kasu salatu dituzte Australian
Australiako eliza katolikoak egindako 4.500 bat pederastia kasu salatu dituzte. Antza denez, apaizek 1980 eta 2015 urteen artean egin zizkieten sexu-abusuak, biktimak adingabeak zirenean. Gizonek salaketa gehienak jarri dituzte (% 78).
“Umeei entzungor egin zieten, edo, okerrago oraindik, beraiek izan ziren zigortuak. Salaketak ez zituzten inoiz ikertu”, adierazi du Gail Furness gertakariak ikertzen dituen batzordearen abokatuak. Astelehen honetan, pederastia kasu horien aurrean eliza katolikoak izandako jarrera azaldu eta batzordeak bildutako datuen berri eman du.
Furnessek azaldu duenez, dagoeneko 4.444 salaketa bildu dituzte. Ehunka erlijiosoen aurkako salaketak daude, tartean; elizako 93 goi-kargudunen kontrakoak. Arrazoi horregatik, Australiako apaiz gehienek gertakariak ikertzen dituen batzordearen aurrean deklaratu beharko dute.
Mutilen kasuan, batez beste 11,6 urte zituzten abusuak pairatu zituztenean. Nesken kasuan, berriz, gazteagoak zirenean jasan zituzten abusuak (batez beste 10,5 urte zituzten). Dena dela, batez beste 33 urte itxaron zuten salaketa aurkeztera ausartu ziren arte. Guztira, 1.880 apaiz ikertuko dituzte, adingabeen aurkako abusuen egileak direlakoan.
Gertakariak ikertzen dituen batzordearen abokatuak eliza katolikoak izandako jarrera kritikatu du. Ildo horretatik, biktima guztien testigantzak “tamalez oso antzekoak” direla ziurtatu du. “Dokumentuak ez zituzten gorde edo desagerrarazi zituzten. Gaia sekretupean gorde zuten, eta estalketa nagusi izan zen”, gaineratu du.
Era berean, gertatutako ikertzeko orduan Vatikanoak jarritako traba guztiak kritikatu ditu Furnessek, eta abusuen inguruko informazioa lortzeko orduan zailtasun ugari aurkitu dituztela jakinarazi du.
“Elizak gertatutakoa deitoratzen du, eta nik iraganean izandako errakuntzak deitoratzen ditut, pertsona asko mindu zirelako (…). Ziur naiz azkenean eliza apalena izatea lortuko dugula, eta gai horrekiko jakitunagoak eta errukiberagoak izango gara aurrerantzean”, esan du prelatuak.
Zure interesekoa izan daiteke
Schengen eremua bermatuta dagoela esan dio Aagesenek Italiari
Espainiako Gobernuko presidenteordeak azpimarratu du Ceutan sartutako migratzaileetako bat ere ez dela penintsulara iritsi.
Israelek baztertu egin du Trumpen Gazarako 15 puntuko plana
Netanyahuk esan du Hamas erabat armagabetu arte Israelgo Armadak ez duela Gazatik alde egingo, eta baztertu egin du Palestinako Estatua sortzea.
Ebola kontrolik gabe zabaltzen ari da Kongoko Errepublika Demokratikoan eta 1.850 hildako eragin ditu jada
Inoiz izandako agerraldirik larrienak 4.053 kasu baieztatu ditu dagoeneko, eta MOEk "premiazko" erantzuna eskatu du.
Abelardo de la Espriellak Kolonbiako Presidentetza hartu du
Eskuin muturreko presidente berriak Cali aukeratu du inbestidurarako, Bogota hautatu beharrean, eta talde armatu ilegalekin elkarrizketari amaiera ematea eta legez kanpoko laboreak fumigatuko dituela iragarri du.
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.