Adimen artifiziala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kontrola galdu aurretik AA arautzeko beharraz ohartarazi dute NBE gobernuek eta adimen artifizialaren nagusiek

Kontseiluan txandakako presidentzia zuen Frantziako Gobernuak deituta, bilkura egin zuten atzo, udan gertatutako zenbait zibersegurtasun arazok eragindako alarma tarteko. Bere hitzaldian, OpenAIko zuzendari exekutibo Sam Altmanek nazioarteko lankidetzaren premiaz ohartarazi zituen Kontseiluko kideak.

INTELIGENCIA ARTIFICIAL

Adimen artifizialaren industriako liderrak —OpenAI eta Anthropic, eta nazioarteko ordezkari nagusiak— arautze global eta koordinatu bat ezartzeko beharra azpimarratu dute NBEren Segurtasun Kontseiluan, "teknologiaren aurrerapen azkarrak gizakion kontrolpetik ihes egin orduko".

Kontseiluan txandakako presidentzia zuen Frantziako Gobernuak deituta, bilkura egin zuten atzo, udan gertatutako zenbait zibersegurtasun arazok eragindako alarma tarteko.

Eztabaidan zehar, 2001 A Space Odyssey (Stanley Kubrick) filmeko HAL 9000 superordenagailua ekarri zuten gogora, bere sortzaileen aginduei jaramonik egiten ez zien makina bat bihurtu zelako.  

Arauak sortzeko premia nabarmendu du Altmanek 

Bere hitzaldian, OpenAIko zuzendari exekutibo Sam Altmanek nazioarteko lankidetzaren premiaz ohartarazi zituen Kontseiluko kideak, "nazio zein mundu mailako arauak dituzten konpainiak bideratu ahal izateko".

Ildo beretik, Anthropiceko kontseilari delegatu Dario Amodeik esan zuen "muga ereduei lotutako arriskuak munduan gaur egun dauden segurtasun arazo larrienak" eragiten dituztela. Horregatik, marko lotesle eta hitzartu bat aldarrikatu zuen.

Ondorioak zorrotz neurtzea 

Bestalde, Frantziako Kontseiluko presidentetzak adierazi zuen nazioarteak zorrotz neurtu behar dituela iraultza horrek giza duintasunean dituen ondorioak.

Horren harian, hiru arrisku eremu handi aipatu zituzten: espekulaziotik eta inbertsio burbuiletatik eratorritako finantza arriskua; aditu independenteek ohartarazitako gizarte eta lan inpaktua —desberdintasun arrakala sakontzeko modukoa,— eta ingurumen kostua, baliabide hidrikoen eta energetikoen kontsumo gero eta handiagoak eragindakoa.

Txinak kode irekiagoa eskatu du 

Era berean, Txina kode irekiaren alde agertu zen, "herrialde guztiei dei egin baitzien elkartrukeak eta lankidetza indartzeko, kode irekia eta ekosistema irekiak sustatzeko, eta munduko aurrerapen zientifiko eta teknologikoaren alde elkarrekin aritzeko".

Buruzagi horien guztien hitzak ez datoz bat AEBko presidente Donald Trumpek Batzar Nagusian emandako berbaldiarekin. Izan ere, Trumpek gogor kritikatu zuen teknologia arautu nahi duen "eskema globalista" oro, eta iragarri zuen AEBkok adimen artifiziala terminoa "superinteligentzia" hitzarekin ordezkatuko duela.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X