Australia
2023/03/10 - 15:50
''Andregaien hegazkina'' deitutakoan Australiara joan ziren emakumeak omendu dituzte Gernikan
Orain 60 urte, 1960an, Frankismo garai betean, espainiar Estatuko ehunka emakume Australiara bidali zituzten "Marta" izeneko operazioaren baitan. Batzuk euskaldunak ziren eta etorkizun hobe baten bila abiatu ziren arren, bidali zituztenean ez zekiten ezkutuko helburua zuela bidaiak.
2023/03/10 - 14:31
700 emakume baino gehiago Australiara eraman zituen 'Marta Plana'-k 60 urte bete ditu
Gernika-Lumoko Udalak omenaldia egin die, Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan, 'Marta Operazioa' izeneko hitzarmenaren bidez emigratu zuten emakumeei.
2023/01/11 - 10:21
George Pell kardinal australiarra hil da, adingabeen abusuagatik zigortua eta ondoren absolbitua
2019an, Australiako auzitegi batek sei urteko espetxe-zigorra ezarri zion Pelli, bost sexu-abusu delitu egotzita. Hala ere, azken apelazioan, 2020ko apirilean, eta erlijiosoak hamahiru hilabete espetxean eman ondoren, Australiako instantzia judizial gorenak absolbitu egin zuen.
2022/12/03 - 15:54
G7k eta Australiak bat egin dute Europar Batasunak ezarritako upeleko 60 dolarreko mugarekin
Kremliñen diru etorriak murrizteko eta Errusiak bere gerra finantziatzeko arazoak izan ditzan bere petrolioaren prezioari topea jartzea erabaki dute Europar Batasunak, G7k eta Australiak,60 dolar upeleko. Merkatu askearen printzipioak modu arriskutsuan aldatzea leporatu die Moskuk.
2022/11/16 - 20:05
G20ko herrialde gehienek Ukrainako gerra gaitzetsi dute goi bilerari amaiera emanez
Goi bilerak Errusiaren isolamendu diplomatikoa areagotu du, baina, aldi berean, blokeen arteko tentsioa murriztu du.
2022/11/15 - 10:21
Australia urak hartu du beste behin
Oraingo honetan Forbes hiria da ur azpian geratu dena, Hegoaldeko Gales Berria eskualdean. Lachlan ibaia hazi eta hazi ari da eta presa batek gainezka egin du.
2022/11/09 - 11:37
Warholen artelan batera itsasi dira bi ekintzaile Australian
Ingurumen arloko bi aktibista Andy Warhol artista estatubatuarraren "Campbell's Soup I" artelan ospetsura itsasi dira Camberrako Galeria Nazionalean. Australiako Gobernuari erregai fosilei diru-laguntzak ematen uzteko eskatzen diote.
2022/11/08 - 13:57
Non ikusi ahal da gaurko ilargi eklipse osoa edo odol ilargia?
Ilargiak kolore gorria hartuko du, eta ez da 2025era arte errepikatuko. Dena dela, ez da Euskal Herrian ikusteko aukerarik izango.
2022/10/09 - 16:06
Picassoren margolan batean eskua itsatsi dute bi ekintzailek, krisi klimatikoaz ohartarazteko
"Kaos klimatikoa = gerra + gosetea" irakurgai zen pankarta zabaldu dute ekintzaileek. Atxilotu dituzte, eta margolanak ez du kalterik izan.
2022/09/09 - 11:42
Nazioarteak doluminak helarazi ditu Elizabeth II.aren heriotzaren aurrean eta haren garrantzia azpimarratu du
Munduko txoko guztietatik heldu dira dolumin mezuak. Askok eta askok XX. mendeko pertsonaia nagusienetariko baten aro historikoa goraipatu dute.
2022/08/09 - 17:39
Olivia Newton-John zenak ibilbide luzea egin du zineman eta musikaren munduan
Duela 30 urte diagnostikatu zioten aurreneko aldiz bularreko minbizia, mastektomia bat jasan zuen eta duela 5 urte bizkarrean metastasia zuela iragarri zuen. Etengabe jardun du minbiziaren aurkako tratamenduak eta ikerketa laguntzen.
2022/06/10 - 11:57
Poliestirenoa jan eta plastikoa birziklatzen lagun dezakeen har bat aurkitu dute
Queenslandeko Unibertsitateko (Australia) ikertzaileek aurkitu dute poliestirenoa jaten duen zizare espeziea. Ikertzaile hauen ustez, plastikoa eskala handian birziklatzeko gakoa izan liteke aurkikuntza hau.
2022/06/05 - 13:52
Australiak monarkia britainiarra birplanteatuko du bere Konstituzioan
Elizabeth II.a monarka britainiarra Commonwealtheko 14 herrialdeetako estatuburua ere bada, baina hori alda liteke etorkizun hurbilean.
2022/05/20 - 19:11
Europako Batzordea tximino-baztangaren bilakaera "arreta handiz" jarraitzen ari da
Nahiz eta Europan ezohiko birusa eta transmisio gaitasun "moderatua" izan, dagoeneko zenbait agerraldi atzeman dituzte Espainia, Portugal eta Erresuma Batuan.
2022/04/30 - 13:47
"Zero covid" estrategiadun herrialdeetako biztanleen buru osasuna hobea izan da, "The Lancet"en arabera
Egileek uste dute neurri goiztiarrak eta espezifikoak ezartzeak, nazioarteko bidaiak murrizteak eta kontaktuak arakatzeak, adibidez, heriotzak murriztu ditzakeela, birusaren hedapena geldiarazteko neurri sozial murriztaileagoak ezarri gabe.
2022/02/28 - 11:40
Gutxienez 8 hildako eta 16.000 ebakuatu Australian, uholdeen ondorioz
Brisbanen, Australiako hirugarren hiririk jendetsuenean, milaka etxebizitza kaltetu dira uholdeen ondorioz. Hondamendi natural horren ondorioz, Queenslanden mila bat eskola eta errepide itxi dituzte, eta garraio publikoa bertan behera utzi dute.
2022/02/21 - 10:29
Australiak mugak zabaldu dizkie txertoa jaso duten atzerritar guztiei
Nazioarteko turismoa berriro Australiara itzuli da 2020ko martxoan pandemia hasi zenean mugak itxi zituenetik. Txertoa jarri gabe eta medikuaren salbuespenik ez duten atzerritarrek baimen berezi bat eskatu beharko dute Australiara sartzeko eta berrogeialdia egin beharko dute.
2022/01/20 - 13:55
Laguntza humanitarioa heldu da Tongara, sumendiak eztanda egin eta bost egunera
Australiako eta Zelanda Berriko hegazkinak lurreratu dira premia biziko hornigaiekin. Edateko urak "erabateko lehentasuna" du; bihar bertan iritsiko da itsasontzi bat 250.000 litrorekin.
2022/01/18 - 19:53
Tonga "aurrekaririk gabeko hondamendi" batean murgildurik dago tsunamiaren ostean
Hunga Tonga Hunga Ha'apai sumendiaren erupzioak 15 metroko olatuak eragin zituen. Gutxienez hiru pertsona hil dira. Edateko uraren eskasia arazo larrienetako bat da.
2022/01/17 - 22:05
Tongako sumendiko uhartea ia erabat desagertu da
Desagertu egin da Hunga Tonga sumendia zuen uhartea. Erupzioa larunbatean hasi zen, eta 65 kilometrora dagoen hiriburuko uharteak inkomunikatuta jarraitzen du. Australiak eta Zeelanda Berriak hegazkinak bidali dituzte kalteak aztertzeko.