Australia
2022/01/17 - 12:44
Roland Garrosen ere ezingo du jokatu Djokovicek
Frantziao Parlamentuak lege-proiektu berria behin betiko onartu eta ordu batzuetara iritsi da zuzenketa. Neurri berrien artean dago txertaketa-ziurtagiriaren derrigortasuna bizitza sozialeko hainbat jardueratan, kirol-ikuskizunetara joateko, besteak beste.
2022/01/16 - 20:25
Djokovicek alde egin du Australiatik, bisari buruzko auzia galdu ondoren
Auzitegi Federalak ez du ontzat eman bisa baliogabetzearen kontra Novak Djokovic tenislari serbiarrak jarritako helegitea, eta beraz, herrialdetik deportatu dute, Australiako Irekia jokatu gabe.
2022/01/16 - 15:54
Erabakiak interes publikoa babestea du helburu Australiako agintarien esanetan
Interes publikoa babestea da tenislaria kanporatzeko aitzakia Scot Morrison lehen ministro australiarraren esanetan. Serbiako presidenteak Djokovic-ek jasotako tratu txarra salatu du. Aurrera begira tenislari serbiarrak Roland Garrosen parte hartu dezake, Frantziak ez diolako txertoa eskatuko
2022/01/16 - 15:25
Novak Djokovic Australiatik kanporatu dute, bisari buruzko apelazioa galdu ondoren
Tenislari serbiarra Australiatik deportatu dute, epaileek Gobernuari arrazoia eman ostean. Ebatzi dute ez duela bisa izateko eskubiderik, txertatu gabe dagoelako. Ebazpena ezagutu ondoren, Djokovicek "dezepzioa" adierazi du, kaleratutako ohar batean.
2022/01/15 - 16:00
Novak Djokovic atxilotu du Australiako Gobernuak
Novak Djokovic tenis jokalaria berriz atxilotu dute ostiral gauean, eta epailearen behin betiko erabakiaren zain geratu da, azkenean kanporatuko duten edo Australiako Irekia jokatzeko aukera izango duen jakiteko. Australiako Gobernuak bigarrenez indargabetu dio bisa, osasun arrazoiak argudiatuta.
2022/01/15 - 12:11
Novak Djokovic atxilotu dute Australian, Gobernuak bisa bigarren aldiz baliogabetu ondoren
Australiako agintariek tenislari serbiarra atxilotu dute larunbat honetan, eta Melbourneko hotel batera eraman dute. Bertan egongo da atxikita, bihar epaileak haren deportazioaren inguruko erabakia hartu arte.
2022/01/14 - 10:14
Australiako Gobernuak bisa baliogabetu dio Novak Djokovic tenislariari eta ezingo du Australiako Irekia jokatu
Alex Hawke Australiako Immigrazio ministroak azaldu duenez, osasun eta ordena oneko arrazoiengatik hartu dute erabakia. Hala ere, ez dute Australiatik "berehala" deportatuko, justiziak bisa bigarren aldiz baliogabetzeko Gobernuaren erabakia berrikusi arte, behintzat.
2022/01/11 - 09:40
Australiara sartzeko betetako formularioan Djokovicek gezurra esan ote zuen ikertzen dabiltza
Bestalde, Ana Brnabic Serbiako lehen ministroak Novak Djokovic tenislariaren eskubideak errespeta ditzatela eskatu dio Australiako Gobernuari.
2022/01/10 - 13:44
Poliziak piper-gasa erabili du Novac Djokovicen jarraitzaileen aurka
Victoriako poliziak piper-gasa erabili du Novak Djokovic serbiarraren jarraitzaile batzuen aurka. Ustez tenislari serbiarra zihoan autoa inguratu dute jarraitzaileek eta tentsio uneak izan dira.
2022/01/10 - 09:14
Djokovicek Australiako Irekia jokatu ahalko du, epaileak aske uzteko agindua eman baitu
30 minutuko epea eman dio Australiako Gobernuari tenis-jokalaria aske utz dezan, pasaportea itzul diezaion eta ordaindu beharrekoak ordain diezazkion.
2022/01/08 - 21:33
Hainbat migratzaile eta asilo eskatzaile, gatibu Australiako hoteletan
Adnan Choopani migratzaileak bederatzi urte daramatza alde batetik bestera, Australiaren erantzun baten zain. Bi uhartetan egon eta gero, ia hiru urte daramatza hotel honetan gatibu, oso egoera kaxkarrean.
2022/01/07 - 14:20
Djokovic Australiako Auzitegiaren zain, astelehenean aztertuko baitu bere kasua
Tenis jokalari serbiarra ez dute deportatuko auzitegiak bere egoera aztertu arte, eta Melbourneko hotel batean itxita jarraituko du, eraikinetik ezin aterata.
2021/12/31 - 15:15
Australiak ongietorria eman dio 2022ari
Iaz ez bezala aurten bai, ospakizun handiak izan dituzte bertan, nahiz eta, kutsatu kopuru eskerga izan. Agintariek, baina, kalera irten eta urte berriaren hasiera behar bezala ospatzeko eskatu dute, ezarrita dauden neurriak errespetatuz.
2021/12/16 - 09:58
Bost haur hil dira Australian, haizeak gaztelu puzgarri bat lurretik altxatu ondoren
Gutxienez bost haur hil dira eta lau egoera kritikoan daude, haize bolada batek Tasmania uharteko lehen hezkuntzako eskola batean gaztelu puzgarri bat lurretik altxatu eta hamar metroko altueratik erori ostean.
2021/11/28 - 15:41
Dagoeneko 9 herrialdetan atzeman dituzte omikronen kasuak
Herbehereak, Australia, Danimarka eta Israel dira aldaera berriaren kasuak baieztatu dituzte azken herrialdeak. Lehenengoan 13 pertsona dira gaixotutakoak.
2021/11/09 - 11:58
Glasgowko lehen zirriborroa 'oso ahula' da Greenpeaceren arabera, fosilak ezabatzeaz ez duelako hitz egiten
Idatziaren berri izan ostean, gobernuz kanpoko erakundeak erregai fosilak ekoizten dituzten herrialdeei aurre egiteko eskatu diete negoziatzaileei, hala nola Saudi Arabiari eta Australiari, eta azken akordioak erregai fosilak ezabatzeko konpromisoa hartzen duela ziurtatzeko.
2021/11/01 - 15:40
Nazioarteko turismoa suspertzen hasi da
Israel, Thailandia, Australia eta AEBak hasi dira pixkana bidaiariei euren mugak irekitzen. Herrialde hauek covid-19aren aurkako txertoa eskatzen diete bidaiariei herrialdean sartzeko.
2021/11/01 - 13:44
Australiak bere mugak berriro ireki ditu, 2020ko martxoan itxi zituenetik lehen aldiz
Los Angelesetik aireratu zen Quantas hegazkin konpainiako hegaldi bateko bidaiariak izan dira herrialdera iristen lehenak. Hemendik aurrera, covid-19aren aurkako txertoa hartu duten bidaiariak koarentena egin gabe sartu daitezke Australian.
2021/10/21 - 17:41
Arriskuak
Itxuraz gizakiok ez gara arriskuez jabetzen, edo nahiago dugu, agian gure burua babesteko, iragarpen ilunak ez direla beteko edo zuzenean gezurra direla pentsatzea.
2021/09/22 - 10:37
6 graduko lurrikara batek Australiako hego-ekialdea astindu du, 1997tik handiena
Mugimendu telurikoa Victoria, Hegoaldeko Gales Berria, Tasmania eta Hegoaldeko Australian nabaritu da. Dardarak ez du biktimarik eragin, ezta kalte handirik ere.