Djokovicek Australiako Irekia jokatu ahalko du, epaileak aske uzteko agindua eman baitu
Australiako auzitegi batek Novak Djokovic tenislari serbiarra aske uzteko agindua eman du astelehen honetan. Ostegunetik atxilotuta zegoen Melbourneko zentro batean, bisa baliogabetu baitzioten, ez zuelako covid-19aren aurkako txertoa jarrita.
Anthony Kelly epaileak 30 minutuko epea eman dio Australiako Gobernuari tenis-jokalaria aske utz dezan, pasaportea itzul diezaion eta ordaindu beharrekoak ordain diezazkion. Ondorioz, Australiako Irekia jokatzeko aukera du orain Djokovicek.
Australiako Irekia irabaziz gero, hamargarren aldiz eskuratuko luke txapelketa hori.
Gaurko honetan, beraz, Australiako Gobernuak onartu egin du epaileak emandako agindua, baina Christopher Tran abokatuak esan du Alex Hawke Immigrazio ministroa bere botereaz baliatzea aztertzen ari dela, Djokovic deportatu ahal izateko.
Scott Morrisonen Gobernuak pauso hori ematea "kezkagarria" izango litzatekeela eta ondorioak izan ditzakeela adierazi du Kelly epaileak.
Atzerapenarekin hasi da gaurko saioa, arazo teknikoengatik. Bertan, tenis-jokalariaren abokatuek argudiatu dute Djokovickek beharrezkotzat jo zituen pauso guztiak eman zituela Australiara sartzeko.
Australiako Gobernuak covid-19aren txertoaren dosi guztiak jarrita edukitzea exijitzen die bidaiariei herrialdean sartu ahal izateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Singapurrek 47.000 euro emango ditu seme-alaba bakoitzeko, jaiotza-tasa sustatzeko asmoz
Familiei zuzendutako neurriek, halaber, hobekuntzak dakarte etxebizitzan, haurtzaindegietan eta hazteko baimenetan. Laguntza-pakete hori 2026an jaio diren edo 1 eta 17 urte bitartean betetzen dituzten Singapurreko haur herritar guztiei zabalduko zaie.
Tornado batek gutxienez 40 zauritu eta 300 etxe kaltetu ditu Frantziako hegoaldean
40 pertsona baino gehiago zauritu dira eta horietako 15 ospitaleratu behar izan dituzte. Tornado horrek ere bi pertsona desagertuta utzi ditu Pomas herrian, Aude departamenduan, Frantziako hegoaldean.
Trumpek % 50era igoko ditu Kanadako automobilen eta beste produktu batzuen gaineko muga-zergak
Trumpen arabera, erabaki horren arrazoia da Kanadak AEBko nekazarien produktuei ezartzen dizkien tarifak. Ildo horretatik, Kanadako lehen ministroak nabarmendu du bere herrialdea "funtsezko hornitzailea" dela AEBentzat, batez ere energia, mineral jakin batzuen eta hornidura-kateetarako ezinbesteko produktuen arloan.
AEBk zigorrekin mehatxatu ditu Iranekin lotura ekonomikoak dituzten herrialdeak
AEBko Altxorraren idazkariak ohartarazi duenez, "inor ez dago salbuetsita" zeharkako zigorren jomuga izatetik Teheranekin negoziatzen badu.
EBk onartu egin du Ukrainari 6.100 milioi ematea, misilak eta aire-defentsarako sistemak erosteko
Boluntarioen Koalizioak Ukrainako aireko defentsak premiaz indartzeko konpromisoa hartu du. Bilera egin dute astelehen honetan.
Ebolak dagoeneko 2.642 hildako eta 5.514 kasu baieztatu eragin ditu Kongoko Errepublika Demokratikoan
Bestalde, 808 paziente isolatuta edo ospitaleratuta daude, eta 1.200 lagun sendatu egin dira. Ebola Kongoko sei probintziatan zabaltzen ari da, eta hilkortasun-tasa % 47,9koa da.
Iranek ohartarazi du ez dela petrolio "tanta bat bera ere" aterako Persiar golkotik, AEBk "gerra ekonomikoari" eusten badio
Scott Bessent AEBko Altxorraren idazkariak, bestalde, astelehen honetan hasiko den "gerra ekonomikoa" guduaren azken fasea dela ziurtatu du.
5,9 graduko lurrikara batek Tokio astindu du
Richter eskalan 5,9 graduko indarra izan duen lurrikara batek Japoniako ekialdea astindu du igande goizaldean, bereziki Tokio eskualdea. 30 pertsona zauritu dira eta tren-zerbitzu batzuetan etenaldiak egin dituzte. Japoniako Meteorologia Agentziak (JMA) baztertu egin du tsunami arriskua.
Auzitegi federal batek baliogabetu egin du Trumpek 75 herrialderi bisak emateko jarritako debekua
Neurria urtarrilean sartu zen indarrean, AEBetako Gobernuaren arabera, etorkin horiek "Estatuarentzat karga bat bihurtzeko arriskua" zegoelako.
Errusiaren eta Ukrainaren arteko erasoek jarraitzen dute, gatazka hasi zenetik lau urte eta erdi igaro direnean
Hogei pertsona baino gehiago hil dira azken orduetan bi herrialdeetan droneak eta jaurtigaiak erabiliz egindako erasoetan.