Australia
2021/09/19 - 17:53
Itsaspekoen krisia ulertzeko gakoak
AEBk, Erresuma Batuak eta Australiak osatu duten aliantzaren ondorioz, Frantziak 56.000 milioiko kontratua galdu du. 12 itsaspeko ekoitzi behar zituen Australiarentzat, baina Estatu Batuak tartean sartu eta kontratua galdu du. Oso haserre daude frantziarrak.
2021/08/28 - 15:38
Ebakuazioak, herrialdez herrialde
Abuztuaren 14tik 117.000 pertsona inguru atera dituzte Afganistandik hegazkin bidez. Nazio Batuen Erakundeak uste du beste 500.000 irtengo direla lurreko mugak ireki bezain pronto.
2021/08/19 - 18:43
Zeelanda Berrian konfinamendua ezarri dute hiru egunez, herritar batek covid-19an positibo eman ondoren
Ia sei hilabetean lehen aldiz, Auckland hiriko biztanle baten positiboa baieztatu ondoren ezarri dute neurri murriztaile hori. Izan ere, positibo eman duen pertsona hori, asteburuan Coromandel penintsulara joan zen, kutsatuta.
2021/08/06 - 13:48
Melbourneko herritarrak konfinamendu berriaren kontra manifestatu dira
Ostegunetik aurrera, Melbournek konfinamendua izango du, berriro ere, covid kasuen gorakada dela eta. Erabaki horren aurka, manifestazio baketsuak izan dira Australiako hirian.
2021/03/22 - 10:01
18.000 lagun ebakuatu dituzte Australian, hamarkadetan izandako uholde larrienengatik
Agintariek 38 herri, tartean Sydneyko hainbat auzo, hondamendi naturaleko gune izendatu dituzte, errepideak eta etxeak urez bete dituzten euri-jasen ondorioz.
2021/03/04 - 22:37
AstraZenecak Australiara txertoak bidaltzea galarazi zuen Italiak
Europako Batzordeak baimena eman du enpresa-farmazeutikoen esportazioak blokeatzeko, bidalketa horrek Europar Batasuneko herrialdeen txertaketa kanpaina moteltzea eragingo duela egiaztatuz gero.
2021/02/25 - 10:16
35 kilo artile zituen ardi basati bat erreskatatu dute Australian
Ardia Australiako baso batean aurkitu eta animalien santutegi batera eraman zuten. Han 35 kilo artile kendu zizkioten.
2021/02/16 - 21:43
Neurri zorrotzekin birusaren transmisio katea moztea lortu du Australiak
Australian ez dira oraindik txertaketarekin hasi, baina birusa kontrolpean dute eta eredu bihurtu dira. Neurri zorrotzekin birusaren transmisio katea moztea lortu du.
2021/01/27 - 08:48
Koronabirus kasuek 100 milioiren langa gainditu dute munduan
Koronabirusaren gaitza gehien pairatzen ari den herrialdea Ameriketako Estatu Batuak dira, Indiaren, Brasilen, Errusiaren, Erresuma Batuaren eta Frantziaren aurretik.
2020/12/02 - 10:37
Igor Yebra dantzaria Montevideoko Ohorezko Hiritar izendatu dute
2018ko otsailean heldu zen bertara, Julio Bocca argentinarra Sodre Ballet Nazionalean ordeztera, eta abendura arte egongo da bertan lanean.
2020/11/11 - 12:55
Australiako poliziak ustez sexu-abusuen biktima izan diren 46 adingabe erreskatatu ditu
Australiako poliziak 46 adingabe erreskatatu ditu eta 14 susmagarri atxilotu ditu. Biktimak 16 hilabete eta 15 urte artekoak dira.
2020/09/28 - 14:03
Tasmanian hildako baleen gorpuak itsaso zabalera eramaten hasi da Australia
Itsasontzi talde bat pilotu baleen gorpuak atoian eramaten ari da itsaso zabalera, eta han uzten dituzten gorpuak
2020/09/22 - 11:39
275 balea hondoa jota aurkitu dituzte Australia hegoaldeko urruneko eremu batean
Adituen ustez, itsasontzi handien sonarrek erakarrita edo gaixotasun baten ondoriz noraezean dabilen taldeburu batek gidatuta geratu dira hondoa jota baleak.
2020/07/07 - 20:45
Sei asteko konfinamendua ezarri dute Melbournen, kasuen gorakada dela eta
Neurria asteartetik asteazkenerako gauerdian sartuko da indarrean, Victoria estatuan 191 kutsatu berri baieztatu ostean.
2020/07/07 - 18:17
Sei asteko itxialdia egingo dute Melbournen eta Victoria estatuko mugak itxiko dituzte
Bihartik aurrera Melbournen (Australia) 4,9 milioi biztanle itxialdian egongo dira, neurria sei astez luzatuko da. Gainera Victoria estatuko ia 7 milioi biztanle ezingo dira euren estatutik atera.
2020/06/12 - 12:20
Arrazismoarekin lotzen dituzten pertsonaien estatuen aurkako erasoak zabaldu dira
AEBn Cristobal Colonen eta buruzagi konfederatuen estatuak behera bota dituzte, eta Zeelanda Berrian kapitain britainiar baten monumentuak ere protestarien erasoa jaso du.
2020/06/09 - 12:40
406.000 hildakotik gora eta 7,1 milioi kasu baino gehiago utzi ditu pandemiak munduan
AEBk martxoaren 26tik, egun batean izandako kutsatze kopururik txikiena erregistratu du, guztira bi milioi kutsatu inguru daude.
2020/06/08 - 11:33
Koronabirusaren pandemiak 400.000 hildako baino gehiago utzi ditu mundu osoan
Koronabirusaren balantze orokorrean, 7.015.128 kasu eta 402.285 hildako zenbatu dira 188 herrialde eta lurraldetan.
2020/06/02 - 13:38
Gazte aborigen baten atxiloketa bortitzak tentsioa areagotu du Australian
Sydneyn nerabe aborigen bat lurrera boteaz atxilotu du poliziak. Gertaera honek ezinegona areagotu du Australian, herrialdeko indigenei emandako tratuagatik.
2020/05/27 - 13:41
350.000 heriotza eta 5,59 milioi kasu zenbatu dira munduan
Estatu Batuetan 98.000 hildako baino gehiago zenbatu dituzte, eta martxoaren amaieratik egunero erregistratu diren kutsatze kopururik txikienak izan dira.