Austria
2022/12/11 - 13:24
"Tirolina" bat probatuko dute Euskadin, lehen aldiz, egurra basotik ateratzeko
Sistema horren bidez, lokatza ez litzateke hartuneetara iritsiko, eta ur garbia zainduko litzateke. Gainera, kableak 200 metrotik behin baso-pistak izatea ahalbidetzen du.
2022/09/17 - 14:49
Seidlek Donostian zergatik ez den izango azaldu du: "Ni egoteak filmaren estreinaldia ilunduko luke"
Sail Ofizialean lehiatzen den pelikularen zuzendariak eskerrak eman dizkio Jose Luis Rebordinosi "hasieratik babesteagatik, presio mediatikoa izan den arren". Komunikabide batek filmaketan adingabeko aktoreei abusuzko praktikak egitea egotzi dio.
2022/08/19 - 16:34
Haizeteek 12 hildako utzi dituzte Korsika, Austria eta Italian
Gaur, Frantziako barne ministroak Korsika bisitatu du eta iragarri du datorren astean hondamendi eremu izendatuko dutela uhartea.
2022/08/19 - 00:29
Denborale gogor batek Austria, Korsika eta Italia zeharkatu ditu, 12 pertsona hil, eta kalte ugari eraginda
Bosna pertsona hil dira Korsikan eta Austrian, eta bi, Italian. Dozenaka pertsona zauritu dira hiru herrialdeetan, eta kalteak handiak dira. Ekaitzak, euriak eta haize ufada bortiztek Europa erdialderako bidean jarraitzen dute.
2022/08/03 - 17:25
Europa osoko herrialdeak hasi dira energia kontsumoa gutxitzeko neurriak hartzen
Kaleetako argiztapena murriztea eta aire girotuari mugak jartzea dira, besteak beste, Greziak eta Alemaniak ezarri dituztenak. Berlingo eraikin esanguratsuenak itzali egin dira. Greziak 640 milioi euro bideratuko ditu eraikinetako leihoak berritu eta isolatzeko.
2022/04/11 - 19:37
Ukrainako gerrari amaiera berehala emateko eskatu dio Austriako gobernuburuak Putini
Karl Nehammer kantziler austriarra bideokonferentzia bidez bildu da Valdimir Putinekin, eta adierazi du elkarrizketa "zuzena, zintzoa eta oso gogorra" izan dutela.
2022/04/10 - 20:56
Nehammer, Austriako burua, Putinekin bilduko da astelehen honetan, Moskun
Atzo Volodimir Zelenskirekin bildu zen Kieven. Komunikabideetan adierazi duenez, bere kabuz erabaki ditu bisita horiek eta Europar Batasuneko agintariei jakinarazi die.
2022/02/04 - 11:41
Austriak derrigorrezko txertaketa ezarri du adin nagusikoentzat
Austriako Gobernuak nahitaezko txertaketa ezarri die 18 urtetik gorako herritar guztiei, eta martxoaren 15etik aurrera 600 eta 3.600 euro arteko isunak jarriko dizkie txertoa hartu ez dutenei.
2022/02/02 - 22:02
Energia nuklearrak Europa zatitzen du
Alde daudenen artean, Frantzia dago, nuklearraren defendatzaile eta ekoizle sutsua eta berarekin bat egiten dute Poloniak, Txekiak, Hungariak, Kroaziak, Finlandiak, Eslovakiak, Esloveniak eta Errumaniak. Ezezko borobila eman dutenak: Alemania, Espainia, Portugal, Luxenburgo, Danimarka eta Austria
2022/02/01 - 14:50
Covid-19aren aurkako txertaketa derrigorrezkoa da jada Austrian eta Italian
600 eta 3.600 euro bitarteko isunak jarriko zaizkie txertatzen ez diren austriarrei. Italian, berriz, isunak askoz txikiagoak izango dira, 100 eurokoak hain zuzen.
2022/01/16 - 20:48
Austrian derrigorrezkoa izango da txertatzea, 18 urtetik gorako pertsonentzat
Europar Batasuneko lehen herrialdea da horrelako neurri bat ezartzen. Derrigorrezko txertaketa otsailaren 1etik aurrera ezartzea aurreikusi du Austriako Gobernuak. Txertatu gabekoek 600 eta 3.600 euro arteko isunak ordaindu beharko dituzte martxoaren 15etik aurrera.
2022/01/07 - 15:30
Europako herrialdeek neurriak zorroztu dituzte covid-19ari aurre egiteko
Bi dosi hartuta edo gaitza pasata egon beharko da Alemanian, jatetxeetan, erosketa guneetan edo zinemetan sartzeko. Austrian, berriz, txertoa hartu ez dutenek konfinatuta egon behar dute. Portugalen, mugetako kontrolei eustea erabaki dute.
2022/01/02 - 18:39
Greenpeacek uste du "benetako mehatxua" dela Bruselaren inbertsio berdeen egitasmoa
Austriak eta Alemaniak jada errefusatu dute proposamena, eta zirriborroak aurrera eginez gero salaketa aurkezteko aukera aipatu dute.
2021/11/22 - 21:59
Austriako konfinamenduko lehen eguna Irati Larreina gasteiztarrarekin igaro dugu
Irati Larreina gasteiztarrak kontatu digunez, Austriako konfinamenduak ez dira zorrotzak. Irati telelanean hasi da gaur, eta kalera, supermerkatura baino ez da atera.
2021/11/22 - 15:22
Itxialdian egon arren, mugimendu dezente dago Vienako kaleetan
Eskolak irekita daude, baita lantoki asko ere, nahiz eta telelanean aritzea gomendatzen den. Denetan, baita irekita dauden farmazia eta janari dendetan ere, derrigorrezkoak dira FFP2 maskarak.
2021/11/22 - 11:48
Austria konfinamendura itzuli da covid-19aren laugarren olatua geldiarazteko
Funtsezkoa ez den merkataritza, gastronomia, museoak, kultur ekitaldiak eta ikuskizunak itxi ditu astelehen honetan, azken asteetan infekzio berrien markak hautsi eta 100.000 biztanleko zazpi egunetan 1.102 kutsatze berri atzeman ondoren.
2021/11/22 - 10:28
Lehen konfinamendu eguna dute gaur Austrian
Behar duten pertsonak etxetik atera daitezke lanera joateko, erosketak egiteko, senideei arreta emateko edo paseatzeko, baina oinarrizkoak ez diren dendak itxita daude, baita jatetxeak eta tabernak ere. Gainera, ikastetxeak irekita daude.
2021/11/20 - 16:15
Austrian bizi den bermeotar honen arabera, Gobernuak gehiegi malgutu zituen neurriak
Amaia Urtiaga kantuko irakasleak 13 urte darama han bizitzen. Uste du zerbait egin behar zela egoerari buelta emateko, ospitaleetako egoera kritikoa delako. Azken itxialdia izatea espero du.
2021/11/20 - 16:00
Austriarrak, itxialdirako prestatzen
Supermerkatuak bakarrik egongo dira irekita astelehenetik aurrera, hiru asteko itxialdia dela eta. Egunero 16.000 kasu atzematen ari dira, eta % 65a bakarrik txertatu da. Gobernuak behartu egingo du txertoa hartzera, horregatik, protestak izan dira.
2021/11/19 - 21:08
Austrian dauden euskal herritarrentzat sorpresa izan da astelehenetik aurrera konfinatu beharra
Austriako egoeraz, bertan bizi diren hainbat euskaldunekin hitz egin dugu. Sorpresaz hartu dute albistea, baina pandemiaren datu txarrak ikusita, zerbait egin beharra zegoela aitortu digute.