Austria konfinamendura itzuli da covid-19aren laugarren olatua geldiarazteko
Austriak funtsezkoa ez den merkataritza, gastronomia, museoak, kultur ekitaldiak eta ikuskizunak itxi ditu berriro astelehen honetan, eta herrialde osoan konfinamendua ezartzen duen Europako lehen herrialdea bihurtu da, negu honetan covid-19aren laugarren olatua geldiarazteko.
Vienako kaleak hutsik zeuden gaur, asteburuan pandemiari aurre egiteko hartutako neurrien aurkako protesta ugari izan ostean.
Azken asteetan infekzio berrien markak hautsi ondoren, 100.000 biztanleko zazpi egunetan 1.102 kutsatze berri erregistratu ditu 8,9 milioi biztan dituen Alpeetako errepublikak.
Eskualde batzuetako ospitaleetako zainketa intentsiboetako unitateak covid-19a duten pazienteekin bete dira eta kolapsoaren ertzean daude; ondorioz, hainbat gaixotasunetako ebakuntza eta tratamendu ugari atzeratu behar izan dituzte.
Kontserbadoreek eta ekologistek osatutako Gobernuak ostiralean erabaki eta iragarri zuen konfinamendu berria, infekzio berrien errekorrak erregistratu ondoren eta immunizatu gabekoentzat soilik murrizketak ezarri eta bost egunera.
Aurreikuspenen arabera, neurriek 20 eguneko iraupena izango dute, abenduaren 12ra arte, baina dekretu bidez luzatu beharko dituzte hilaren amaieran.
Aurrekoetan bezala, Austriako konfinamendua neurrizkoa da beste herrialde batzuetako iraganeko konfinamenduekin alderatuz gero, arrazoi askorengatik uzten baitzaie pertsonei etxetik irteten. Horien artean, adibidez, trenez eskiatzera joatea.
FFP2 maskarak derrigorrezkoak dira leku publiko itxi guztietan, baita lanean ere; gainera, pertsonen artean gutxienez bi metroko distantzia fisikoa mantendu behar da. Agintariek eskatu dute ahal duenak etxetik lan egin dezala.
Kirol profesionaleko ekitaldiak, futbola adibidez, ikuslerik gabe egingo dira.
Konfinamendu berriarekin batera, Austriako Gobernuak iragarri zuen otsailetik aurrera covid-19aren aurkako txertoa derrigorrezkoa izango dela. Herritarren immunizazio-indize baxuaren aurrean hartutako neurri bat da, gaur egun % 66koa dena, ez baita nahikoa koronabirusaren delta aldaeraren hedapen azkarra geldiarazteko.
Alemaniako intzidentziak markak hautsi ditu
Intzidentzia metatuak beste gailur berri bat gehitu du Alemanian, koronabirusarekin 386,5 kutsatze berri izan baitira 100.000 biztanleko zazpi egunetan, eta txertaketa-tasa eskasa, % 68koa, derrigorrezkoa ote den eztabaidatzen hasi da. Hala, intzidentzia 372,7koa zen atzo, 303koa duela astebete eta 95,1ekoa duela hilabete.
Osasun agintariek 24 ordutan 30.643 infekzio berri eta 62 hildako jakinarazi zituzten, eta kasu aktiboen kopurua 637.200ra igo da, Robert Koch Institutuaren azken datuen arabera.
Zazpi eguneko ospitaleratzeen tasa metatua 5,34koa da gaur egun Alemanian, eta covid-19a duten pazienteen unitateen okupazioa % 15,3koa da helduentzako kritikoen unitateetan.
Alemaniako txertaketa-tasa Europako txikienetakoa da oraindik ere, herritarren % 70,5ek baino ez baitu txertoa jaso ( % 68k jarraibide osoarekin), eta horrek derrigorrezko txertaketaren eztabaida piztu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Schengen eremua bermatuta dagoela esan dio Aagesenek Italiari
Espainiako Gobernuko presidenteordeak azpimarratu du Ceutan sartutako migratzaileetako bat ere ez dela penintsulara iritsi.
Israelek baztertu egin du Trumpen Gazarako 15 puntuko plana
Netanyahuk esan du Hamas erabat armagabetu arte Israelgo Armadak ez duela Gazatik alde egingo, eta baztertu egin du Palestinako Estatua sortzea.
Ebola kontrolik gabe zabaltzen ari da Kongoko Errepublika Demokratikoan eta 1.850 hildako eragin ditu jada
Inoiz izandako agerraldirik larrienak 4.053 kasu baieztatu ditu dagoeneko, eta MOEk "premiazko" erantzuna eskatu du.
Abelardo de la Espriellak Kolonbiako Presidentetza hartu du
Eskuin muturreko presidente berriak Cali aukeratu du inbestidurarako, Bogota hautatu beharrean, eta talde armatu ilegalekin elkarrizketari amaiera ematea eta legez kanpoko laboreak fumigatuko dituela iragarri du.
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.