Auzitegi Konstituzionala
2024/03/21 - 17:22
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Amnistia Legearen kontrako txosten gogor bat onartu du
Txostenaren arabera, legea Konstituzioaren kontrakoa da, botere banaketa eta berdintasun printzipioa urratzen dituelako. Aldeko bederatzi boto (kontserbadoreak), eta kontrako bost (aurrerakoiak) jaso ditu. Vicente Guilarte presidenteak eta Enrique Lucas bokalak zuri bozkatu dute.
2024/03/16 - 18:05
Pasaian eraildako komando autonomoetako kideen senideek justizia eskatu dute, sarraskitik 40 urte betetzean
40 urte epaitegietan borrokatzen eman ondoren, "Pasaiako badian gertatu zena" ofizialki onartu ez izana deitoratu dute, eta salatu dutenez, epaitegiek "hilketa zantzuak daudela onartu arren, ez dute kasua argitzeko borondaterik izan".
2024/03/12 - 17:21
Konstituzionalak tramitera onartu du Eusko Jaurlaritzak Etxebizitza Legeari jarritako helegitea
Errekurtsoa Eusko Jaurlaritzako hiru sailburu sozialistak ados egon gabe aurkeztu zen. Zehazki, Iñaki Arriola Etxebizitza sailburu sozialistak adierazi zuen Estatuko Etxebizitza Legeak ez duela "derrigortzen", erkidegoei gai horretan neurriak hartzea "errazten" diela baizik.
2024/02/28 - 17:45
Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera kudeatzeko Euskadiren eta Nafarroaren eskumena berretsi du Konstituzionalak
Hala, aho batez ezetsi du PPk legearen aurka aurkeztutako konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa. Konstituzio Auzitegiaren Osoko Bilkurak urtarrilaren 31n berretsi zuen Euskadik eta Nafarroak eskumena dutela Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera kudeatzeko, Voxen beste errekurtso bat atzera botata.
2024/02/26 - 14:20
Iñaki Arriola: ''Sozialistok ez gaude ados errekurtsoarekin, Etxebizitza Legeak ez du derrigortzen''
Iñaki Arriola Etxebizitza sailburu eta PSE-EEko kideak berretsi du sozialistak ez daudela ados Eusko Jaurlaritzak Espainiako Etxebizitza Legearen aurka helegitea aurkeztu izanarekin. "Gure ustez, Etxebizitza Legeak ez du derrigortzen, bidea ematen du neurria hartzeko", gaineratu du.
2024/02/26 - 10:37
Estatuko Etxebizitza Legeari helegitea jarrita euskal autogobernua "defendatu" nahi duela esan du EAJk
Iñigo Iturrate Eusko Legebiltzarreko Mahaiko lehen idazkariaren arabera, helegiteak ez du arazorik sortuko jeltzaleen eta sozialisten arteko akordioan. Hala ere, zehaztu du Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu juridikoek proposatu dutela helegitea jartzea.
2024/02/25 - 15:22
Eusko Jaurlaritzak helegitea jarri dio Estatuko Etxebizitzaren Legeari, "eskumenak urratzeagatik"
Uztaileko gobernu bileran onartu zuen Jaurlaritzak helegitea aurkeztea. Sei hilabeteko epean, negoziazio aukera guztiak agortu ditu eta interpretazio akordio bat proposatu dio Estatuari, baina, horrek "akordiorako aukera oro baztertu" duela dio Jaurlaritzak, "helegitea jartzera behartuz".
2024/01/18 - 12:50
Otegi, Bateragune auziaz: ''Lawfare istorio baten aurrean gaude eta porrot baten aurrean ere bai''
Konstituzionalak Bateragune auziko epaiketa errepikatzeari uko egin ondotik, EH Bilduko buruak prentsaurrekoan adierazi du "ez zegoela arrazoi juridikorik, arrazoi politikoak baizik". Hala, 'lawfare' kasu baten aurrean gaudela azpimarratu du, eta "porrot" baten aurrean.
2024/01/18 - 12:42
Otegik dio Estatuak "porrot" egin duela "ETAren indarkeria desagertzea eragozteko" saiakeran
EH Bilduko koordinatzaile nagusiak agerraldia egin du Rafa Diez, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaletarekin batera, eta Bateragune auzia ezker abertzalea "neutralizatzeko lawfarearen" parte izan dela salatu du.
2024/01/17 - 14:53
Konstituzionalak Otegiren helegitea onartu eta Bateragune auziaren epaiketa errepikatzea baztertu du
Auzitegi Gorenak epaiketa errepikatzeko agindua eman zuen, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 6 eta 6 urte eta erdi arteko kartzela zigorrak baliogabetu ostean.
2024/01/09 - 18:04
Bateragune auziaren epaiketa errepikatzea baztertu du Auzitegi Konstituzionalak epaiaren zirriborroan
Aurreikuspenen arabera, datorren asteko osoko bilkuran aztertuko dute zirriborroa Konstituzionaleko magistratuek. Gehiengo aurrerakoiaren aldeko botoekin aurrera egingo duela uste da.
2023/11/17 - 16:15
Erretiratutako militar talde batek Pedro Sanchez kargutik kentzeko eskatu die Espainiako indar armatuei
Sinatzaileek Espainiako Konstituzioaren 8.1 artikulua aipatu dute armadari egindako eskaria justfikatzeko.
2023/11/07 - 13:37
Auzitegi Konstituzionalak aberastasun handien gaineko zerga babestu du
Konstituzionalak atzera bota du Madrilgo Erkidegoak fortuna handien gaineko zergaren aurka jarritako helegitea. Madrilgo Gobernuak aurtengo otsailean aurkeztu zuen helegite hori, Madrilgo Erkidegoaren aurkako "atentatua" zelakoan.
2023/10/17 - 22:02
Euskararen aldeko udal politika publikoak ukatzen dituen ebazpena
Toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzko 179/2019 Dekretuaren aurkako ebazpena da gaur EAEko Auzitegi Nagusiak kaleratutakoa. Halere, epaia ez da irmoa oraindik, eta Eusko Jaurlaritzak errekurtsoa aurkeztu dezake Auzitegi Gorenean.
2023/10/17 - 16:45
EAEko Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi ditu euskara lehenesten duen udal legearen hainbat artikulu
Horren aurrean, Euskalgintzaren Kontseiluak azpimarratu du euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldiari etena jartzeko ordua dela. "Dudarik gabe larritasun handikoa da epai hau", salatu du.
2023/10/09 - 13:05
Feijook iragarri du Konstituzionalera joko duela balizko amnistia lege baten aurka
Hori egin ezean, 'popularrak' "bidegabekeria baten konplize" izango liratekeela uste du PPko buruak. Hain justu, Sanchezen inbestidurarako bilera sortaren barruan, gaur dira biltzekoak PPko eta PSOEko buruzagiak.
2023/09/13 - 19:17
Eutanasiaren aurrean kontzientzia-eragozpena baliatzeko aukera osasun-langileetara mugatu du Konstituzionalak
Auzitegi Konstituzionalak atzera bota ditu PPk Eutanasia Legearen kontra jarritako helegiteak, martxoan Voxekoekin egin bezala. Ebazpenak dio Eutanasia Legea baliogabetzeko bi alderdiok emandako argudioak oso antzekoak direla.
2023/09/12 - 12:48
Konstituzionalak aho batez baztertu du PSOEk Madrilgo boto baliogabeak berrikusteko egindako eskaera
Bigarren Aretoak, 9:00etatik premiazko bilera egin ondoren, Laura Diez magistratu progresistaren ponentzia babestu du, sozialisten helegitea atzera botatzea proposatzen zuena.
2023/09/11 - 16:07
Boto baliogabeak berrikusteko PSOEk egindako eskaera ez onartzea eskatu du Konstituzionaleko Fiskaltzak
Bihar, asteartea, bilduko da Konstituzionala uztailaren 23ko Madrilgo botoak berrikustea baimenduko duen ala ez deliberatzeko. Gaur, bestalde, aho batez atzera bota du Laura Diez magistratua auzitik baztertzeko PPk egindako eskaera.
2023/09/01 - 14:49
Espainiako Etxebizitza Legearen aurka Konstituzionalean helegitea jartzea erabaki du Kataluniako Parlamentuak
ERC, Junts eta CUP alderdiek alde bozkatu dute; PSCk eta En Comu Podemek, aurka, eta gainerako alderdiak (Vox, Cs eta PP) abstenitu egin dira.