Auzitegi Konstituzionala
2023/03/23 - 21:47
Konstituzionalak Voxen helegitea atzera bota eta LOMLOE babestu du
Auzitegiak beste txosten bat egitea erabaki du, gehiengoaren irizpidearen arabera, Voxen helegitea bere osotasunean atzera botatzeko, eta, beraz, doktrina hori bera PPren errekurtsoari aplikatuko zaio.
2023/03/22 - 16:10
Konstituzionalak erabat babestu du Eutanasiaren Legea
Auzitegiak horrela ebatzi du Voxek jarritako errekurtsoaren aurrean, eta, beraz, orain doktrina hori PPren errekurtsoari ere aplikatuko zaio, geroagokoa baita.
2023/03/14 - 13:27
Jaurlaritzak Konstituzionalera joko du, Estatuak Europako funtsak kudeatzeko tresna bat "inposatu" duela eta
Auzitegian konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa jartzeari oniritzia eman diote gaur gobernu-bileran. Argudiatu dutenez, Espainiako Gobernuaren erabakiak "euskal autogobernua urratzen du, Jaurlaritzaren betearazpen lanetan sartuta".
2023/02/14 - 15:08
Gorenaren ebazpena deuseztatzea eska dezakete Junqueras, Romeva, Turull eta Sanchezek
Auzitegi Konstituzionalean babes-errekurtsoa aurkeztu ahal izateko ezinbesteko urratsa litzateke. Epaitegietako iturrien arabera, oso kasu gutxitan deuseztatu du Gorenak berak kaleratuko epai irmo bat.
2023/02/09 - 15:25
Auzitegi Konstituzionalak atzera bota du PPk Abortuaren Legearen aurka aurkeztutako helegitea
Erabakia PSOEren Gobernuak onartu eta 12 urtera hartu dute. Horrela, Auzitegi Konstituzionalak Zapateroren abortuaren legea babestu du.
2023/02/09 - 10:03
Auzitegi Konstituzionalak, itxuraz, gaur hartuko du abortuaren legeari buruzko erabakia
2010eko Haurdunaldiaren Borondatezko Etenaren eta Sexu eta Ugalketa Osasunaren Lege Organikoaren arabera, abortua librea da haurdunaldiaren 14. astera arte, eta 14. astetik 22. astera, amaren bizia edo osasuna arriskuan badaude edo fetuak anomaliaren bat badu.
2023/02/07 - 10:16
Abortuaren gaineko eztabaida hasiko du Konstituzionalak, abstentzioak eta errekusazioak tarteko
Konstituzionala berritu zutenetik bertan egingo duten lehen saio garrantzitsua asteazkenean hasiko da, aurreikusi dutenez; izan ere, gaurkoan abstentzioei eta errekusazioei heldu nahi diete.
2023/01/11 - 15:51
Candido Conde-Pumpido Auzitegi Konstituzionaleko presidente izendatu dute
Magistratu progresistak hamaika botoetatik sei lortu ditu asteazken honetan Auzitegi Konstituzionalean egin den osoko bilkuran.
2023/01/09 - 15:05
Konstituzionaleko lau magistratu berriek kargua hartu dute
Juan Carlos Campo, Laura Diez, Maria Luisa Segoviano eta Cesar Tolosa magistratuek astelehen honetan hartu dituzte karguak, Konstituzionalaren zati bat berritzeko ekitaldian. Era berean, Ricardo Enriquezek hartu ditu presidente lanak, behin behinean. Ekainaren 12tik zegoen berritzeke organo hori.
2023/01/09 - 12:42
Beste estatu eredu bat "aintzat hartuko duten profilak" eskatu ditu Ortuzarrek Auzitegi Konstituzionalerako
Bestalde, De Miguel auziari buruz, EAJren EBBko presidenteak "bizkortasuna" eskatu dio Justiziari, ez baitio "normala" irizten halako kasu bat 14 urtez zabalik egotea. "Auziak badu bere konplexutasuna, baina ez da 'Watergate'-a ere", esan du.
2023/01/09 - 12:35
Beste estatu eredu bat ''aintzat hartuko duten profilak'' eskatu ditu Ortuzarrek Auzitegi Konstituzionalerako
EAJren EBBko presidenteak uste du Auzitegi Konstituzionalak "bira sakona" behar duela, "Euskadi edo Katalunia bezalako errealitate nazionalei segurtasuna" eskaintzeko. Hala, gatazkak aztertuko dituen "arbitraje-batzorde" bat sortzea babestu du.
2023/01/06 - 15:56
Krisi instituzionalean murgilduta abiatuko du Espainiak legealdiaren azken urtea
Astelehenean karguaren zina egingo dute Auzitegi Konstituzionaleko magistratu berriek baina botere judiziala berritzeko oraingoz ez dago biderik. PPk ez du berritu nahi, eragina ez galtzeko.
2022/12/29 - 15:56
Konstituzio Auzitegiak kide berriei babesa eman die eta gehiengo aurrerakoiari bidea ireki dio
Orain, lau magistratu berriek karguaren zina edo promesa egin beharko dute Felipe VI.a erregearen aurrean, ziurrenik larunbat goizean, eta urtarrilaren 9an hartuko dute kargua.
2022/12/27 - 21:13
Botere Judizialak Cesar Tolosa eta Maria Luisa Segoviano izendatu ditu Konstituzionaleko magistratu
Epaileen gobernu organoaren alde kontserbadoreak proposatu zituen bi hautagaiak. Lau magistratuk agintaldia iraungitzen ikusi eta 198 egunera iritsi da akordioa, eta, orain arte ikusi ez den egoera baten ondoren, zatitutako Konstituzionalak premiaz bertan behera utzi zuen Parlamentuko tramitazioa.
2022/12/27 - 18:08
BJKNk aho batez aukeratu ditu Konstituzionaleko bi magistratuak: Tolosa eta Segoviano
Epaileen gobernu organoaren alde kontserbadoreak proposatu zituen bi hautagaiak. Lau magistratuk agintaldia iraungitzen ikusi eta 198 egunera iritsi da akordioa, eta, orain arte ikusi ez den egoera baten ondoren, zatitutako Konstituzionalak premiaz bertan behera utzi zuen Parlamentuko tramitazioa.
2022/12/27 - 11:22
Iturgaiz: "Aparta izatetik negargarria izatera igaro da Osakidetzaren kudeaketa"
Itxaron zerrenden arazoari aurre egiteko zer egingo lukeen galdetuta, adierazi du "mantal zuria daramatenei" kasu gehiago egin behar zaiela. "Jaurlaritzak sumendi bat du zabalik Osakidetzarekin", esan du.
2022/12/22 - 11:44
Otegi: "Epaileek Estatu kolpe antzeko bat eman dute"
"Gertatu dena oso larria da. Batzuek sinestarazi nahi digute eztabaida juridiko baten aurrean gaudela, baina oker dabiltza. Gertatzen dena da ez direla frankismotik aldendu. Diktadura defendatzen zuten epaile asko demokrata bihurtu dira egun batetik bestera", esan du.
2022/12/22 - 11:26
Arnaldo Otegi, Konstituzionalaren erabakiaren inguruan: ''Guretzat Estatu golpe biguin bat da''
EH Bilduko koordinatzailearen ustez, "XXI. mendean Estatu golpeak judikaturaren bidez ematen dira". "Arazo da bere garaian ez zela Frankismoarekin hautsi eta judikatura pasa zela frankista izatetik demokrata izatera 24 ordutan", gaineratu du Otegik.
2022/12/22 - 08:47
Albiste izango dira: Konstituzionalaren betoa, Gabonetako loteria eta Sansoheta auziko epaia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/12/22 - 00:01
Senatuan Auzitegia berritzeko erreformaren tramitazioa bertan behera uztea berretsi du Konstituzionalak
11 magistratuen artean hiru ordu baino gehiago eztabaidatu ondoren, Berme Auzitegiak hasierako erabakia berretsi du hartu zuen boto berberekin: bloke kontserbadoreko 6ak, gutxiengo aurrerakoiaren 5en aurrean.