Auzitegi Nazionala
2020/07/01 - 20:35
Gizateriaren kontrako krimenengatik Urrutikoetxea estraditatzea baztertu du Frantziak
Horrez gain, Fiskaltzak Urrutikoetxea eskumuturreko telematikoarekin aske uzteko eskariarekin bat egin du, eta epaimahaiak datozen orduetan hartuko du erabakia.
2020/06/22 - 23:02
Kepa Arronategi presoa Arrasateko Aita Menni ospitalera eraman dute
Arronategik buruko gaixotasun bat dauka eta espetxe zaintzako epaileak maiatzean onartu zuen haren lekualdaketa.
2020/06/17 - 23:38
'Txapote' auzipetu dute 1998an Manuel Zamarreño PPko zinegotzia hiltzea egotzita
Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak hartu du erabakia, erabilitako lehergailuen inguruan Ertzaintzak egindako atestatua zabaltzea aztertu ostean.
2020/06/15 - 20:45
Asier Borrero absolbitu dute, Balmasedako PSEren egoitzaren aurkako erasoaren auzian
Epai-mahaiak ebatzi du ez dagoela frogarik ETAk 2007ko abenduaren 24an burutu zuen atentatuan Borrerok parte hartu zuela esateko.
2020/06/15 - 19:50
389 urteko zigorra Iurgi Garitagoitiari, hilketa saiakeraren 25 delitugatik
Auzitegi Nazionalak ETAko kidea zigortu du, 2009an Hernanin “ahalik eta ertzain gehien harrapatzeko asmoz” lehergailu bat eta bi bonba tranpa jarri zituztela eta.
2020/06/11 - 19:09
Lekukoak: "El Salvadorreko Armadan sarraskia ez ikertzeko itun bat egon zen"
Ignacio Ellacuria eta beste lau jesuitaren hilketagatik abiatutako epaiketaren hirugarren saioan sarraskiaren lekukoek deklaratu dute.
2020/06/11 - 11:55
Ellacuriaren hilketagatik auzipetuaren aurkako epaiketa, eitb.eus-en zuzenean
Inocente Montano Auzitegi Nazionalean epaitzen ari dira, uztailaren 16ra arte, duela 30 urte El Salvadorren bost jesuitaren hilketa "erabakitzea, diseinatzea eta exekutatzea" leporatuta.
2020/06/10 - 18:19
Ellacuriaren hilketarengatik auzipetutakoak erailketa agindu izana ukatu du
Madrilen epaitzen ari den auzitegian, salvadortar koronel ohiak adierazi du soldaduek hil zutela euskal jesuita, ez poliziek. Berak azken horien ardura zuelako ideian egin du azpimarra.
2020/06/08 - 22:12
30 urteren ostean, Ignazio Ellakuria jesuitaren hilketa epaitzen hasi dira
1989an erail zituzten Salvadorreko gerra zibilaren erdian, bertako unibertsitatean. Akusatuen aulkian, Inocente Montano eseri da, Salvadorreko koronel ohia eta defentsa ministroorde ohia.
2020/06/08 - 20:24
Montano izango da akusatu bakarra jesuiten sarraskiaren epaiketan
Salvadorreko Defentsa ministrorde eta koronel ohiarentzat 150 urteko kartzela-zigorra eskatzen dute, Ignacio Ellacuria eta beste lau jesuita hiltzeagatik.
2020/06/08 - 14:20
Fiskaltzak sedizio edo desobedientziara jaitsi du Traperoren aurkako eskaera
Matxinada delituagatik 11 urte eskatzen zituen, eta orain 10 urte izango lirateke sedizioagatik, baina desobedientziagatik zigortzea ere proposatu dio auzitegiari, eta ez luke espetxealdirik izango.
2020/03/03 - 17:43
Ukatu egin dute presoei egindako ongietorrien atzean antolakuntza bat dagoenik
Antton Lopez Ruiz ETAko preso ohiak eta ezker abertzaleko beste bost kidek Auzitegi Nazionalean deklaratu dute terrorismoa goratzea eta biktimak umiliatzea leporatuta.
2020/02/24 - 16:54
Presoen harrerengatik ikertutako seik "euren kabuz" jardun zutela esan dute
Epailaren aurrean adierazi dutenez, "dinamika" publiko baten testuinguruan hartu zuten parte, presoen gaiarekin sentsibilizatuta daudelako, eta inoren agindurik jaso gabe.
2020/02/21 - 00:09
Ezker abertzaleko 12 lagun deklaratzera deitu dituzte, presoen ongietorriengatik
2016 eta 2019 urteen bitartean libre geratu ziren presoen alde antolatutako ekitaldiak ikertzen ari dira Auzitegi Nazionalean. Hamabi horietako lau urtarrilean atxilotu zituzten.
2020/02/19 - 16:57
David Pla aske utzi du Auzitegi Nazionalak
Debekatuta izango du espainiar Estatutik irtetea, eta astero azaldu beharko da epaitegian.
2020/02/11 - 15:13
Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuak kartzelatik atera dira
11/13 auzian ezarriko zigorretik geratzen zitzaizkion lau hilabete eta erdiak bete dituzte biek. Zulueta goizean irten da espetxetik; Enparantza, berriz, eguerdi partean.
2020/02/11 - 13:46
Auzitegi Nazionalak kafea hartzea edo erretzea lanordu gisa ez zenbatzea babestu du
Abenduko sententzia batean, Auzitegi Nazionalak atzera bota du gatazka kolektibo baten aurrean CCOOk Galpen aurka aurkeztutako demanda.
2020/02/07 - 11:55
Atochako sarraskiaren egileetako bat, espetxean 10 urteko zigorra betetzeko
Brasilek entregatu ostean, Soto del Realeko espetxera bidali dute Carlos Garcia Julia. 3.855 eguneko zigorra du bete gabe, baldintzapeko askatasuna lortu eta Espainiatik ihes egin ondoren.
2020/01/28 - 17:53
Erreferendumean kargatzeko agindua Barne Ministerioak eman zuela dio De los Cobosek
Guardia Zibilaren koronelak lekuko gisa deklaratu du Esquadra Mossoen buruzagien aurka Auzitegi Nazionalean egiten ari diren epaiketan.
2020/01/27 - 19:06
Perez de los Cobosek "oztopoak jartzea" leporatu dio Traperori
Mossoen buru ohiaren hitzak gezurtatu ditu, eta Mossoek U-1erako pertsonal "nahikoa" zutela esan ziela nabarmendu du.