Auzitegi Nazionala
2021/05/10 - 18:53
“Irregulartasunengatik” 13/13 sumarioko prozesua baliogabetu behar dela dio defentsak
Hamar pertsona atxilotu zituzten, tartean hiru abokatu, ustez ETAko presoak kontrolatzeaz arduratzen zen talde bat osatzea leporatuta.
2021/05/03 - 18:22
13/13 sumarioaren makro-epaiketa uztailaren 12an hasiko da Auzitegi Nazionalean
Fiskaltzak 7 eta 19 urte arteko kartzela-zigorrak eskatzen ditu zortzi auzipetuentzat. Euren atxiloketarekin ezker abertzalearen estrategia aldaketa zapuztu nahi izan zutela salatu dute zortziek.
2021/04/23 - 14:13
Prozedura judizialik gabeko iheslarien buelta erraztea eskatu du Foro Sozialak
Foroaren iritziz, Sarrionandiaren eta Azkarateren itzulerak "mahai gainean jarri du 41 pertsonak oraindik bizi duten errealitate zaila", eta auzia "konponbidearen agendan" sartzea eskatu du.
2021/04/20 - 23:32
Pujol familia epaituko duela berretsi du Auzitegi Nazionalak
Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiari, Marta Ferrusola emazteari eta haien zazpi seme-alabei erakunde kriminala osatzea, dirua zuritzea eta iruzurra egitea leporatzen diete, besteak beste.
2021/03/24 - 21:00
Rajoyk eta Aznarrek ere ukatu egin dute PPk 'b kutxa' zuela
Espainiako Gobernuko presidente eta PPren buruzagi ohiek esan dute ez dutela gainsoldatarik jaso, eta ez zutela Barcenasen paperen berri komunikabideetan agertu ziren arte.
2021/03/23 - 22:37
PPko hiru idazkari nagusi ohik ukatu egin dute 'b kutxa' zegoenik
Hala eta guztiz ere, Del Burgo Nafarroako presidente ohiak onartu "Barcenasen paperetan" agertzen diren bi ordainketatan bitartekari lana egin zuela.
2021/03/22 - 21:24
Sei urteko zigorra Gorka Palaciosi ETAren armak eta lehergailuak gordetzea leporatuta
Durangoko etxebizitza batean zeuden ezkutatuta, eta 1997ko uztailean lehergailuetako batek eztanda egin zuen oharkabean.
2021/03/22 - 12:30
Rajoyk eta Aznarrek deklaratuko dute aste honetan PPren B kutxari buruzko epaiketan
Hala ere, bideokonferentzia bidez deklaratuko dute. Luis Barcenas PPko diruzain ohiak epaiketan adierazitakoaren arabera, PPko hainbat buruzagik gainsoldatak jaso zituzten.
2021/03/17 - 20:43
61 urteko zigorra Marisol Iparragirreri, Bilbon eta Getxon izandako bi atentatugatik
1995eko urtarrilean, ETAk polizia bat hil eta beste bat larri zauritu zituen Bilbon. 1994ko irailean, berriz, lehergailu bat zartarazi zuen Getxoko banketxe batean, kalte materialak eraginez.
2021/03/16 - 20:27
Artxibatu egin dute Iruñean urriaren 12an egindako ekitaldiagatik irekitako auzia
Auzipetuek adierazi dute erregearen eta Cristobal Colonen irudiak eraistea "erregimenaren" kontrako "ekitaldi kulturala eta protesta" izan zela.
2021/02/22 - 19:32
Uriaren hilketagatik auzipetutako ETAko bi kideek ukatu egin dute parte hartu izana
Hala ere, Ugaitz Errazkinek aitortu egin du informazioa helarazten ziela ETAko kideei.
2021/02/21 - 21:39
Euskal artistak Pablo Hasel espetxeratu izanaren inguruan mintzatu dira
Aurreko astean, kultura arloko 200dik gora artistak babesa adierazi zioten raperoari, horien artean Fermin Muguruza abeslari eta zinemagileak, eta Aitor Merino aktoreak.
2021/02/19 - 11:51
16 pertsona atxilotuta Bartzelonan eta Valentzian, bart, Haselen aldeko protestetan
Hirugarren egunez jarraian, istiluak izan ziren hainbat lekutan. Barakaldon, Iruñan eta Gasteizen ere mobilizazioak egin zituzten, rap abeslariaren atxiloketa salatzeko, baina ez zen istilurik izan.
2021/02/16 - 12:11
Pablo Hasel Lleidako kartzelan sartu dute, Esquadra Mossoek atxilotu ostean
Bederatzi hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak bere abestiengatik eta txioengatik, eta astelehenetik Lleidako Unibertsitatean gotortuta egon da.
2021/02/16 - 01:09
Pablo Haselek itxialdia hasi du Lleidako Unibertsitatean, kartzelan sartzea ekiditeko
Ostiralean amaitu zen Auzitegi Nazionalak kartzelan sartzeko eman zion epea. Bederatzi hilabeteko espetxe-zigorra ezarri diote bere abestietan terrorismoa goratzea eta monarkia iraintzea egotzita.
2021/02/09 - 12:13
Erregearen aurka protesta egiteagatik 12 gazte deklaratzen hasi dira Iruñean
Deklaratzera deituta dauden 12 gazteei koroaren aurkako delitua egotzi diete, besteak beste, Kolon eta Felipe VI.aren estatua simulatuak eraisteagatik.
2021/02/08 - 11:51
Barcenasen defentsak Mariano Rajoyrekin aurrez aurrekoa proposatu du
Horrez gain, hainbat kazetarik lekuko gisa deklaratzea eskatu du Alvaro Lapuerta PPren diruzaina izandakoari egindako grabazioa frogatze aldera.
2021/02/05 - 14:43
Troitiño espetxetik atera da, baldintzapeko askatasunean
Espainiako Espetxe Zaintzako Epaitegiak urtarrilaren 27an erabaki zuen preso donostiarra baldintzapean aske uztea, duen gaixotasun larriagatik.
2021/02/04 - 00:56
'Bateragune' auziko epaiketa ez errepikatzeko helegitea jarri dute Konstituzionalean
Arnaldo Otegi eta gainerako auzipetuen defentsak azpimarratu du zigorrak osorik bete zituztela eta pertsona bat ezin daitekeela gertakari beragatik bi aldiz epaitu.
2021/02/03 - 14:05
Ellacuria eta beste lau jesuita hiltzeagatik jarritako zigorra berretsi du Gorenak
Auzitegi Nazionalak 133 urteko espetxe zigorra ezarri zion Inocencio Montano El Salvadorko ministrorde eta koronel izandakoari, 1989an El Salvadorren bost jesuita hiltzeagatik.