Ustelkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pujol familia epaituko duela berretsi du Auzitegi Nazionalak

Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiari, Marta Ferrusola emazteari eta haien zazpi seme-alabei erakunde kriminala osatzea, dirua zuritzea eta iruzurra egitea leporatzen diete, besteak beste.
Jordi Pujol 2017ko irudi batean.
Jordi Pujol 2017ko irudi batean. Artxiboko argazkia: EFE

Espainiako Auzitegi Nazionalak berretsi egin du Jordi Pujol Generalitateko presidente ohia, Marta Ferrusola haren emaztea eta haien zazpi seme-alabak epaitu egingo dituela erakunde kriminala osatzea, dirua zuritzea, Ogasunari iruzurra egitea eta agiriak faltsutzea egotzita.

Zigor-arloko hirugarren salak Jose de la Mata instrukzio-epaileak Pujol sendia auzipetuz egindako autoa ontzat eman du, Carlos Sumarroca Coixeten aurkako auzia artxibatzea eta Merce Gironesi leporatutako bi delitu erretiratzea erabaki badu ere.

Gaur jakinarazitako ebazpenean, Auzitegi Nazionalak dio bere dela auzi hori argitzeko eskumena, eta azpimarratzen du Pujol familiako kideek hainbat kontu korronte ireki zituztela atzerrian, eta batez ere Andorran. Kontu horiek familiaren kontrolpean zeuden fundazioen izenean ireki zirela zehazten du.

Leporatzen zaizkien delituak denboran luzatu zirela dio epaileak. "Hasieran legez kanpoko taldea eratu zuten, baina gerora erakunde kriminal bilakatu ziren", aipatzen du autoan.

Areago, Jordi Pujolek Kataluniako Gobernuan zuen kargua auzipetuek beren mesedetan erabili zutela dio, eta "diruaren jatorrian ezkutatzeko" asmoz, atzerrian zeuzkaten kontu korronteak aldi berean ireki eta itxi zituztela aipatzen du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X