Azkena Rock 2025
2022/06/16 - 22:00
Hasi da Azkena Rock Festival 2022: begiratu hemen kontzertuak eta ordutegiak
Patti Smith edo The Offspring dira asteburu honetan agertokira igoko diren artistetako batzuk. Gainera, Kim Lenzek eta Alexis Evansek doako emanaldiak egingo dituzte Andre Maria Zuriaren plazan.
2022/06/16 - 21:22
Azkena Rock Festival jaialdia bueltan da Gasteizen
Azken ediziotik hiru urte igaro direnean, Azkena Rock Festival jaialdia bueltan da Gasteizen. Hiru egunez rock kontzertu handiez beteko da Arabako hiriburua.
2022/06/16 - 16:51
Dena prest Gasteizen arratsaldean Azkena Rock Festival hasteko
Ordu batzuk baino ez dira falta Azken Rock jaialdia hasteko eta dagoeneko zaleak hasi dira Mendizabalara gerturatzen. 55 talde inguru arituko dira egunotan Azken Rock Festivaleko agertokietan.
2022/06/16 - 11:53
"Azkenan telefono gutxi eta beso jaso asko ikusten dira zuzenekoez gozatzen"
Gasteizera bueltan da Azkena Rock Festival jaialdia, koronabirusa tarteko, bi urteko isilaldiaren ondoren. Antolatzaileak irrikan daude 18:00etan ateak irekitzeko.
2022/06/14 - 16:53
Ostegun arratsaldean irekiko ditu ateak Azkena Rock jaialdiak
Jaialdiaren 20. urteurrena ospatzeko eta bi urteko hutsunea betetzeko, jaialdiak egun bat gehiago izango du. The Offspring Kaliforniako punk rock taldeak joko du Azkenako lehen egunean.
2022/05/27 - 13:57
Azkena Rock Festivalek prest ditu ordutegiak eta agertokien banaketa
Surfbort, Teenage Werewolves, Micky y Los Colosos del Ritmo eta Lord Diabolik gehitu zaizkio kartelari. Kim Lenz eta Alexis Evans artistek doako emanaldiak egingo dituzte Andre Maria Zuriaren plazan.
2022/02/21 - 20:11
Zea Mays bueltan da
Azaroan, Aiora Renteria abeslariak aldi baterako eszenatokiak utzi zituen, minbizi bati aurre egiteko. Orain bueltan dira, eta kontzertua eskainiko dute apirilaren 9an, Bilbon. Halaber, martxoaren 3an single berria argitaratuko dute.
2021/07/06 - 14:19
Azkena Rock jaialdiak bertsio murriztua eskainiko du udazkenean Iradier Arenan
Covidaren aurkako neurrietara egokitutako hamar kontzertu emango dituzte hamar egunez El Drogasek, M Clanek, Los Enemigosek, Ezpalakek, Liherrek, Carolina Durantek, Biznagak…
2019/06/23 - 15:43
Azkena Rock festibalaren 19. edizioak 36.000 pertsona bildu ditu
Ostiralean, Mendizabalako barrutiak 17.000 jarraitzaile hartu zituen eta 19.000 larunbatean, antolakuntzak zehaztu duenez. "Rock jaialdi handia" bezala sendotu dela uste dute antolatzaileek.
2019/06/23 - 11:08
Wilco talde estatubatuarra, Azkena Rock jaialdiaren azken txanpan
Rock doinuek Mendizabala hartu dute azken hiru egunotan. Jaialdia itxi duenetako bat da Wilco. Hona hemen larunbat gau honetan eskainitako kontzertuaren une bat.
2019/06/22 - 13:23
The B-52s taldearen agurra, Azken Rock jaialdiaren oholtza gainean
Azken lau hamarkadetan 20 milioi disko saldu ostean, AEBko taldeak agur esango dio musikari Europan zehar egindako birarekin. Bart zuzenean aritu dira Arabako hiriburuan.
2019/06/20 - 12:34
Azkena Rock salatu du Facuak, jaialdira janaria eta edaria sartzea galarazteagatik
"Jaialdiaren jarduera nagusia ez da ostalaritza, musika baizik. Beraz, gehiegizkoa da jaialdira janaria eta edaria sartzea debekatzea", kontsumitzaileen elkarteak arrazoitu duenez.
2019/06/20 - 11:59
Stray Catsek irekiko du Azkena Rockeko rock eskaintza zabala
Brian Setzer buru duten rockabillyak Gasteizko jaialdiaren lehen kartelburuak dira, baina bi egunetan askoz gehiago egongo da: Wilco, The Cult, The B-52s, Tesla, Blackberry Smoke…
2018/12/21 - 13:46
The B-52s eta Phil Anselmo, Panteraren kantuak jotzen, Azkena Rock jaialdian
The B-52s kartelburu izango da, Wilcorekin eta Stray Catsekin batera, eta Deadland Ritual, Corrosion of Conformity, Glassjaw eta Meat Puppets ere izango dira Gasteizen.
2018/10/31 - 12:33
Stray Cats, Tesla eta Blackberry Smoke, Azkena Rock jaialdira
Rockabilly taldea Gasteizen ekainaren 20 eta 21ean egingo duten jaialdiko kartelburua izango da.
2018/06/24 - 20:39
Azkena Rock jaialdiaren antolatzaileak, pozik 2018 edizioaren emaitzarekin
Datorren urtean Wilco talde amerikarraz gozatzeko aukera izango da, antolatzaileek iragarri dutenez.
2018/06/22 - 22:46
Van Morrisonek eman dio hasiera Gasteizko Azkena Rock Jaialdiari
Azkena Rock Festibalaren lehen egun honetan bera da izan nagusia. Gaur eta bihar, aukera paregabea musika bikainaz gozatzeko.
2018/06/19 - 21:33
Gasteizko zabor zerbitzuko langileek greba hasiko dute gaur gauean
FCC enpresak adostutako ordainketak ez dituela bete salatzen du plantillak. Greba astebeterako dago deituta, eta Azkena Rock jaialdiarekin bat egin dezake, besteak beste.
2017/06/25 - 13:49
Azkena Rock jaialdira itzuli da Chris Isaak
2010eko edizioan izan zen lehen aldiz. Bart izandako kontzertuan bere azken diskaren abestiak aurkeztu ditu: 'First Comes The Night'.
2017/06/24 - 13:43
John Fogerty beteranoak Azkena Rock jaialdia abiatu du
Gainera, Europan zehar egingo duen musika-biraren lehenengo kontzertua izan da ostiral gau honetakoa. Jendetza bildu da 72 urteko musikari kaliforniarraren emanaldia ikusteko.