Hasi da Azkena Rock Festival 2022: begiratu hemen kontzertuak eta ordutegiak
Hiru urteren ostean, Azkena Rock Festival jaialdiak hogeigarren urteurrena ospatuko du Gasteizen ostegun honetatik aurrera. Ekainaren 16an, 17an eta 18an zehar luzatuko da, Mendizabalan. Han izango dira Patti Smith, The Offspring, The Afghan Whigs, Social Distortion, Emmylou Harris, Suzi Quatro, Fu Manchu, Drive-By Truckers, Jerry Cantrell, The Toy Dolls, Michael Monroe, Soziedad Alkoholika, Morgan, Surfbort...
Agertoki handia hartuko duten proposamenez gain, Trashville karpan ere izango dira kontzertuak. Han izango dira Teenage Werewolves, Micky y Los Colosos del Ritmo eta Lord Diabolik.
Gainera, musikaz haraindi, Mendizabalan hainbat osagarri prestatu dituzte antolatzaileek, ohar batean azaldu dutenez, hala nola "Wall of Death" motorzale akrobaten ikuskizuna eta autotxokeak.
Andre Maria Zuriaren plazako kontzertuak
Ostiralean 13:30ean, Alexis Evans Frantziako soul musikariak joko du Gasteizko erdigunean, doako emanaldi batean. Larunbatean, berriz, rockabillya entzungo da Kim Lenzen eskutik.
Araba ARF Tour
Bestalde, atariko moduan, Araba ARF Tour programa sortu du Azkena Rock Festivalek, doako lau kontzertu, Guardian eta Riabellosan.
Ekainaren 4an, larunbatean, Guardiako Plaza Berrian, Sotomonte entzuteko aukera izango da, Jokin Salaverria getxoztarraren bakarkako proiektua, baita Entropía gasteiztar taldea ere.
Ekainaren 11n, Ribabellosako plazan arituko dira Outgravity gasteiztarrak eta John Dealer & The Coconuts.
Ordutegiak
AZKENA ROCK FESTIVAL
Mendizabala, Vitoria-Gasteiz
2022ko ekainak 16, 17 eta 18
Ekainak 16, osteguna
18:00 Ateen irekiera
GOD
18:15 DIRTY HONEY
20:05 HISS GOLDEN MESSENGER
22:25 MORGAN
00:55 THE OFFSPRING
RESPECT
19:10 MORGAN WADE
21:10 THE TOY DOLLS
23:40 FU MANCHU
TRASHVILLE
21:00 LORD DIABOLIK
23:00 MICKY Y LOS COLOSOS DEL RITMO
01:00 TEENAGE WEREWOLVES
02:45 ENEIDA FEVER!
Ekainak 17, ostirala
Andre Maria Zuria
13:30 ALEXIS EVANS
17:00 Ateen irekiera
GOD
17:30 THE FAITHLESS
19:15 JERRY CANTRELL
21:50 AFGHAN WHIGS
00:40 SOCIAL DISTORTION
RESPECT
18:20 SURFBORT
20:30 DRIVE-BY TRUCKERS
23:15 SOZIEDAD ALKOHOLIKA
02:05 LIFE OF AGONY
LOVE
18:00 NUKORE
19:15 ADIA VICTORIA
20:45 MAD SIN
22:15 DELIRIUM TREMENS
01:50 ILEGALES
TRASHVILLE
Trashville A Go-Go!
19:00 LOVESICK DUO
21:15 NEGRA CUCARACHA TERRORFOLK
23:00 LA PERRA BLANCO
01:15 KILINGONZ
03:15 RUNAWAY LOVERS DJS
04:55 TITO RAMONE
Rat Hole
02:15 WENDY PELAYO
04:15 ALEX DBDB
Ekainak 18, larunbata
Andre Maria Zuriaren plaza
13:30 KIM LENZ
17:00 Ateen irekiera
GOD
17:30 WICKED WIZZARD
19:15 ISRAEL NASH
21:35 PATTI SMITH
0:25 SUZI QUATRO
RESPECT
18:20 DEWOLFF
20:20 EMMYLOU HARRIS
23:10 BLACK MOUNTAIN
01:45 MICHAEL MONROE
LOVE
18:00 JOSEBA IRAZOKI ETA LAGUNAK
19:20 ROBYN HITHCOCK Y LOS DEL HUEVOS BAND
20:50 RYLEY WALKER
23:45 VULK
01:50 DANIEL ROMANO'S OUTFIT
TRASHVILLE
Trashville A Go-Go!
19:00 TIBURONA
21:00 MESSER CHUPS
23:00 OH! GUNQUIT
01:00 SUICIDE GENERATION
03:15 ESTRELLA ELECTRÓNICA
04:55 ZOMBIERELLA
Rat Hole
02:15 ADRIÁN VS. SANTO
4:15 CHERIES DJs
Sarrerak
Bonua: 145€
Bonua + kanpina: 160€
Kanpina 4 gau: 15€
Eguneko sarrera: osteguna: 45€ eta ostiral eta larunbata: 65€
Zure interesekoa izan daiteke
ETSk Bilbon emango duen kontzertua abuztuaren 25era aurreratu dute, ikuskizunetako teknikarien greba dela eta
Hasiera batean abuztuaren 26rako aurreikusita zegoen En Tol Sarmiento taldearen kontzertua datorren asteartean izango da azkenean, taldeak eta Bilboko Udalak aldaketa adostu ostean.
Natxo de Felipe berriro oholtzara igo da Oskorrirekin argitaratu gabe geratu ziren abestiak berreskuratzeko
Natxo de Felipe musikari beteranoak abesti horiei hautsa kendu eta bizitza berri bat eman die "Abandonatuak" ikuskizunean, Arantzazuko Santutegian. Hitzordua Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan txertatu da, eta EITBren parte-hartze eta babesarekin eraman da aurrera. Emanaldian, taldearen diskoetan sekula lekurik aurkitu ez zuten kantu horiek entzun ahal izan dira berriro, formatu berritu eta elektriko batean.
Zea Mays, Leire Martinez, Bebe, M-Clan... Aste Nagusiko kontzertu guztiak
Aste Nagusiak musikaz beteko du Bilbo aste osoan zehar, hiriko hainbat agertokitan banatutako kontzertu-programazio zabalarekin. Hauek dira jaietako musika-eskaintzaz gozatzeko emanaldi eta ordutegi nagusiak.
Juan Diego Florez tenor perutarraren emanaldia eta 9 ikuskizun Donostiako Musika Hamabostaldia abiatzeko
Gaur hasi eta abuztuaren 30era arte, 60 kontzertu baino gehiago izango dira Kursaalen, Victoria Eugenian eta Tabakaleran. Ikuskizun aipagarrien artean, "Arriaga harrigarria", Arriagaren heriotzaren bigarren mendeurrena gogoratuko duen kontzertua, eta Natxo de Felipek agertokietara egingo duen itzulera, Arantzazun izango den emanaldiarekin.
Zita bikoitza etxean
“Tantas cosas que contar” Amaia Montero abeslaria La Oreja de Van Gogh taldera itzuli izana ospatzen duen bira Donostiara iritsiko da asteburuan. Iluben, Donostia Arenan, dago jarrita hitzordua, ostiral-larunbatetarako.
Natxo de Felipe agertokietara itzuliko da "Abandonatuak" proiektu berriarekin
Oskorrik agur esan eta 11 urtera, Natxo de Felipe berriro igoko da agertokietara disko berri batekin: Abandonatuak. Argitaratu gabe geratu ziren talde mitikoaren kantuak berreskuratu ditu proiektu honetan, eta abuztuaren 20an zuzenean aurkeztuko du Arantzazuko Santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan. Philiperena taldearekin batera aritu da disko honetan, Xabier de Felipe, Przemysaw Pujanek, Esther Alba eta Karmele Castillorekin batera.
Ia 50 urtez Jazzaldiko buru izan den Miguel Martin omendu dute Donostian
Donostiako Jazzaldia saria eman zioten bart Miguel Martini, ia 50 urtez Jazzaldiko buru izan denari. Orain arte berak ematen zien Trinitate Plazan sari hori musikariei, eta aurten berak jaso du errekonozimendu gorena. Jon Insausti Donostiako alkateak eman zion saria.
ETSk hasiera bikaina eman dio Donostiako Jazzaldiari
En Tol Sarmiento talde arabarrak Donostiako Jazzaldiaren 61. edizioa inauguratu du bart. Kontzertuaren irudiak zuzenean proiektatu zituzten Kursaaleko fatxadan.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Jazzaldia abiatzeko ETSk gaur hondartzan emango duen kontzertu jendetsua Kursaaleko fatxadan ikusi ahal izango da
Asteazken honetan ekingo diote doako kontzertu jendetsuei, Keler Gunean. Arabako talde ezagunak joko du 23:30ean, eta, aurretik, LP artista estatubatuarraren musika izango da protagonista. Datorren egunetan Danielle Nicole, Kokoshca, Emma-Jean Thackray, Nøgen eta HOFE igoko dira Zurriolako oholtzara, besteak beste.