The B-52s eta Phil Anselmo, Panteraren kantuak jotzen, Azkena Rock jaialdian
Azkena Rock jaialdiak iragarri duenez, The B-52s Gasteizen izango da, 40. urteurrena betetzen duela eta Europan egingo duen azken biran, kartelburu mailan, aurretik iragarritako Stray Cats eta Wilco taldeekin batera. Horiekin izango dira Deadland Ritual supertalde berria (Geezer Butler Black Sabbathekoa, Matt Sorum Guns N’ Roseseko kide ohia…); Philip H. Anselmo & The Illegalds Panteraren, abeslariaren talde zaharraren, kantuak jotzen; Corrosion of Conformity ‘Deliverance’ diskoaren 25. urteurrena ospatzeko; Glassjaw; eta Meat Puppets, jatorrizko formazioarekin.
Azkena Rock jaialdiaren 18. edizioa 2019ko ekainaren 21ean eta 22an egingo dute, Gasteizen, eta antolatzaileek egun bakoitzeko programazioa ere iragarri dute gaurko oharrean.
Ostirala, ekainak 21
STRAY CATS/ THE B-52S/ DEADLAND RITUAL/ BLACKBERRY SMOKE/ GLASSJAW/ THE LIVING END/ LUCERO/ INGLORIOUS/ TROPICAL FUCK STORM/ THE HILLBILLY MOON EXPLOSION/ SURFBORT/ MICKY & THE BUZZ/ GIANTE…
Trashville: BLIND RAGE & VIOLENCE/ THE CHEATING HEARTS/ DOLLAR BILL & HIS ONE MAN BAND/ LOS DUQUES DE MONTERREY
Larunbata, ekainak 22
WILCO/ TESLA/ PHILIP H. ANSELMO & THE ILLEGALS/ CORROSION OF CONFORMITY/ MEAT PUPPETS/ MORGAN/ UNSANE/ STARCRAWLER/ GARBAYO/ OUTGRAVITY...
Trashville: LOS TORONTOS/ PUSSYCAT & THE DIRTY JOHNSONS/ THE COURETTES/ DEADBEATZ
Bonuek 126,5 euroko prezioa dute (hamar gehiago, kanpatzeko aukerarekin), eta eguneko sarrerek 71 eurokoa.
Zure interesekoa izan daiteke
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da