Azkoitia
2019/06/14 - 12:47
Udalen osaketa, akordioen menpe
Gehiengo osorik ez dagoen udalerrietako askotan EAJ-PSE itunak baldintzatuko ditu Alkatetzak EAEn, baina oraindik ikusteko dago zer gertatuko den Iruñea eta beste udal batzuetan.
2019/05/25 - 18:21
Azkoitiko EH Bilduko zinegotzi batek mehatxu 'faxista homofoboa' jaso izana salatu du
Iraitz Otaño hautetsiak joan den ostegunean, maiatzak 23, jaso zuen gaztelaniaz idatzitako mezua bere etxeko buzoian eta salaketa jarri zuen Ertzaintzan.
2019/04/22 - 14:34
Gizon bat hilik aurkitu dute bere autoaren barruan, Azkoitian
Urrategi auzoan gizon bat auto barruan konorterik gabe zegoela adieraziz deia jaso du Ertzaintzak 08:30ean. Gerturatu den medikuak hilik zegoela egiaztatu du.
2019/04/22 - 14:32
Pertsona baten gorpua aurkitu dute istripua izan duen auto baten barruan, Azkoitian
Lehen hipotesien arabera, gidaria ondoezik aurkitu zen trafiko istripua gertatu aurretik. Beraz, dirudienez, autoa errepidetik atera orduko hil zen gizona.
2019/04/16 - 12:03
Zabalik da 270 udaltzain postu betetzeko aukeraketa prozesuan izena emateko epea
Interesa dutenek maiatzaren 20ra arte eman ahalko dute izena. Guztira, 36 udalerritako 270 udaltzain postu bete nahi dituzte hautaketa prozesu horretan.
2019/04/12 - 23:17
Korrikak jendetza batu du Donostian
Gipuzkoako kostaldea zeharkatuta, arratsaldean iritsi da Donostiara euskararen aldeko lasterketa. Erdigunean eta auzoetan jende andana izan da.
2019/04/12 - 16:33
Irudi ikusgarria utzi du Korrikak Azkoitian
Euskararen aldeko lasterketari azkoitiarrek eman dioten babesa ikaragarria izan da. Aurtengo edizioan herriko 45 eragilek hartu dute parte.
2019/04/12 - 13:46
Korrika Azkoitian barrena ibili da, euskararen alde ‘klika’ egiteko
21. Korrikak ez du etenik, eta ostiral honetan Gipuzkoan murgildu da, Gasteizera bidean. Azkoitian, herritar ugari bildu dira euskarari babesa adierazteko.
2019/03/31 - 22:43
Azkoitiko garaje bateko sutean aurkitutako hilotzaren inguruan ikertzen dabiltza
Erretako auto batean emakume bat hilik topatu dute. Suak hondatutako garajeen jabeek poliki-poliki autoak ateratzen ari dira.
2019/03/31 - 20:40
Emakume baten gorpua aurkitu dute Azkoitian sutea izandako garajean
Garajean aurkitutako gorpua 57 urteko emakume batena da; kiskalitako autoaren jabearena, hain zuzen. Sutearen jatorriari dagokionez, oraingoz, hipotesi guztiak daude zabalik.
2019/03/30 - 17:49
56 etxebizitzatako bizilagunak atera behar izan dituzte Azkoitian, sute bategatik
Lur azpiko garaje batean izan da sutea, eta Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko probaren ibilbidean dagoenez, ordubete atzeratu behar izan dute lasterketaren irteera, 17:30 arte.
2019/03/05 - 10:33
Martxoaren 8rako Gipuzkoan deituta dauden kontzentrazio eta manifestazio nagusiak
Kontsulta ezazu Mugimendu Feministak Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatu duen egitaraua, herriz herri.
2019/03/02 - 21:45
Arzalluzek agur jendetsua jaso du Azkoitian
Euskal Herriko eta kanpoko buruzagi politiko asko izan dira sendiarekin batera hileta-elizkizunean.
2019/03/02 - 21:27
Herritarren eta politikarien aitortza jaso du Xabier Arzalluzek
Ehunka persona bildu dira buruzagi jeltzaleari azken agurra emateko, eta familiari elkartasuna adierazteko.
2019/03/02 - 20:17
Agurra Xabier Arzalluzi
Buruzagi jeltzaleari azken agurra eman diote ordezkari politiko ugarik eta EAJk, osorik.
2019/03/02 - 19:57
Azken agurra eman diote Xabier Arzalluzi Azkoitian
Txalo eta 'Gora Euskadi Askatuta' oihu artean sartu dute burukide jeltzalearen hilkutxa Andra Mari Eliza barrura.
2019/03/01 - 13:13
Arzalluzen hileta larunbatean izango da, Azkoitian
Azkoitiko (Gipuzkoa) Andre Maria Jasokundearen elizak hartuko du zeremonia, 19:00etan.
2019/01/14 - 21:39
Eskusoinu eta panderoak nagusi Azkoitian, Lajaren omenezko hiletan
Xabier Solano, Imuntzo eta Beloki, Zabale anaiak… trikiti eta bertsolaritza munduko aurpegi ezagun asko soinua eta panderoa eskuan hartuta sartu dira elizan, isilean.
2019/01/12 - 20:48
Iñaki Garmendia 'Laja' trikitilaria hil da
Trikitiaren munduan arrastoa utzi du azkoitiarrak, urte asko egin baititu Euskal Herriko plazak eta erromeriak bere musikarekin alaitzen.
2019/01/12 - 16:39
Iñaki Garmendia 'Laja' trikitilari historikoa hil da
Gaur eguerdian zendu da, 74 urterekin. Trikitixaren munduan sona handiko gizona, ETB1eko 'Gure Doinuak' saioan atera zen azken aldiz telebistan, abenduaren 26an.