HERIOTZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iñaki Garmendia 'Laja' trikitilari historikoa hil da

Gaur eguerdian zendu da, 74 urterekin. Trikitixaren munduan sona handiko gizona, ETB1eko 'Gure Doinuak' saioan atera zen azken aldiz telebistan, abenduaren 26an.
18:00 - 20:00
Iñaki Garmendia 'Laja' trikitilaria hil da

Iñaki Garmendia Laja trikitilari ezaguna hil da gaur eguerdian. Maxixatzen herri aldizkariak jakitera eman duenez, joan den igandean Aristerrazun (Aia) ondoezik sentitu eta astebete ospitalean eman ondoren, larunbat eguerdi honetan hil da. Igandeko erromeria bertan behera utzi dute Lajaren heriotzagatik Aristerrazun.

Azkoitian jaio zen Iñaki Garmendia 1944an. Laja baserria zuen jaiotetxea eta handik hartu zuen izen artistikoa. Oso txikitan hasi zen soinua jotzen eta Ramon Zubizarreta Landakandarekin batera, Laja eta Landakanda bikotea osatu zuen. Euskal Herri osoan zehar aritu ziren, plazaz plaza, urteetan.

Laja eta Landakanda trikitixaren munduan sona handiko bikotea izan zen eta arrastoa utzi zuen trikitixaren zein euskal musikaren historian. Makina bat euskaldunek dantza egin dute haien doinuekin. Azken urte hauetan Laja eta Mikel bikotearekin aritzen zen plazarik plaza.

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak 2016an "Laja, trikitixaren zubia" liburua kaleratu zuen, haren biografiarekin. Joxemari Iriondo kazetariak idatzi zuen biografia hura eta idazlea nahiz protagonista bera Euskadi Irratiko Arratsean saioan izan ziren handik hilabete batzuetara, liburu hura osatzeko zenbat hitz aspertu egin zituzten eta prozesua bera nolakoa izan zen kontatzen.

Hiru seme-alabaren aita, 74 urterekin zendu da. Jose Luis semeak aitaren bidea aspaldi hartu zuen eta plazaz plaza jarraituko du haren doinuak gogora ekartzen.
Sare sozialetan hasi dira jada dolumin mezuak:

Zure interesekoa izan daiteke

Judith Jauregui donostiar pianista Victoria Eugenia antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Judith Jaureguik Victoria Eugeniara eraman du "Homeland"

Donostiar piano-jotzaileak bere hiriko antzokian ("oso leku berezia niretzat") aurkeztu du bart disko berria, Griegen pianorako kontzertua eta Manuel de Fallaren "Noches en los Jardines de España" biltzen dituen lana. Errezitaldian, Chopin, Grieg, De Falla, Komitas Vardapet, Villa-Lobos eta Ginasteraren piezak errepasatu zituen Jaureguik. Datorren hilean, Bilbon (martxoak 7 eta 8), Errenterian (martxoak 26) eta Donibane Lohizunen (martxoak 28) joko du.

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa kontzertu horretarako entsegua egin du.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Lorca eta Falla batuko ditu Nafarroako Unibertsitateko Museoan

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Manuel de Falla konpositorea eta Federico García Lorca poeta batuko ditu De lo local a lo universal kontzertuan, otsailaren 5ean, Nafarroako Unibertsitateko Museoan (MUN). Musika proposamena Fallaren jaiotzaren 150. urteurrenarekin bat dator, eta XX. mendeko abangoardiak aztertzen ditu. Ignacio García-Vidalek zuzendutako entsegua bisitatu dugu.

LOS ANGELES (United States), 02/02/2026.- Puerto Rican rapper Bad Bunny (C) accepts the award for Album of the Year onstage during the 68th annual Grammy Awards ceremony at Crypto.com Arena in Los Angeles, California, USA, 01 February 2026. EFE/EPA/CHRIS TORRES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bad Bunnyk historia egin du Grammy sarietan, eta ICEren aurkako aldarria egin du: "Ez gara basatiak, gizakiak gara, eta amerikarrak"

Bad Bunny abeslari puertorricarrak ICEren ekintzak gaitzetsi ditu Grammy saria jasotzean: "Jainkoari eskerrak eman aurretik, ICE kanpora esango dut". Billie Eilishen hitzaldia ere argia eta zuzena izan da: “Inor ez da ilegala lapurtutako lurraldean”.  Beste batzuek ere salatu zuten Trumpek migratzaileekin eta horren kontra protestatzen ari direnekin duen jokabidea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X