Azkoitia
2022/05/07 - 19:16
''Emakume aurreratuak eta ausartak ziren''
Emakume Abertzale Batza sortu zela 100 urte bete direnean, talde hartako emakumeak omendu ditu EAJk Bilbon. Julene Urzelai azkoitiarra izan zen talde hartako hizlari ospetsuetako bat, eta haren etxekoak ekitaldian izan dira. Tegi Urzelai ilobak emakume abertzale haien ausardia azpimarratu du.
2022/05/05 - 18:44
Txinatik datozen osagaien faltak eragina du euskal enpresetan
Euskadik autogintzarako osagaiak erosten ditu Txinan. Azkoitiko Ibarmia lantegia 6 makina egiten ari da Txinarako. Kezkatuta daude Shanghaiko blokeoagatik.
2022/04/09 - 20:30
Ortuzarrek "populismo merkea" egotzi dio Ayusori, eta "burgesak bezala" bizitzea GKSri
EAJren buruzagiak esan du Madrilgo erkidegoko presidenteak "askatasuna" erabiltzen duela "gehien dutenei mesede egiteko eta zergak jaisteko".
2022/04/08 - 16:57
9. etapan, Gipuzkoako bazterrak hitzekin lotuko ditu Korrikak
Arratsaldeko 16:00etatik aurrera Urola Garaira joko du Korrikak. Ondoren, Goierrin sartuko da. Iluntzean, atzera berriz Tolosaldera. Gauerdi partean Nafarroa iparraldera egingo du salto.
2022/04/08 - 08:10
Korrika, Gipuzkoan barrena
Gipuzkoa ia osotik igaroko da gaurkoan, Debabarrenetik hasi, eta Urola, Donostia-Beterri, Tolosaldea eta Goierri zeharkatuko baititu.
2022/04/02 - 17:57
Jose Maria Piris ETAk 1980an hildako 13 urteko haurra omendu dute Azkoitian
Hilketa izan zenetik 42 urte igaro direnean jaso du erakundeen lehen aitortza ofiziala Jose Maria Piris ETAk hildako umeak. Azkoitian izan zen atentatua 1980an.
2022/04/02 - 15:16
ETAk hildako lehendabiziko haurra gogoratu du Eusko Jaurlaritzak, Azkoitian
Duela 42 urte, Jose Maria Piris 13 urteko mutil azkoitiarra hil zen ETAk jarritako bonba bat lehertuta, eta Fernando Garcia, 11 urtekoa, larri zauritu zen atentatu berean. Gaur, lehen aldiz, erakundeen aitortza ofiziala jaso dute.
2022/04/02 - 12:23
Jose Maria Piris ETAk hildako lehen haurraren istorioa azaldu digu Fernando Garcia azkoitiarrak
Jose Maria Piris, 13 urteko mutikoa, 1980ko martxoaren 29an, futbolera jokatzetik zetorren. Lurrean fardel bat ikusi eta hura hartu orduko, eztanda egin zion. ETAk hildako lehen haurra izan zen. Harekin zioan laguna, Fernando Garciak ere, zauri larriak jaso zituen. Gertatutakoa azaldu digu.
2022/03/03 - 18:00
EAEko intzidentzia metatuaren mapa, udalerriz udalerri
Kontsulta ezazu hemen Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztien intzidentzia metatuaren kolorezko mapa.
2022/02/24 - 13:25
Intzidentzia, 500 kasutik gertu Araban eta Bizkaian
Gipuzkoan, 600 kasutik gertu dago intzidentzia metatua. Kopuru horretatik behera kokatu dagoeneko Gasteizen eta Bilbon, eta Donostian, ordea, 700 kasutik behera jaitsi da.
2022/02/17 - 13:35
1.000 kasutik beherako intzidentzia dute Arabak eta Bizkaiak
Bilbok ere lortu du 1.000 kasuko langatik jaistea (941ean dago). Bizkaian, gainera, bada 500 kasutik beherako intzidentzia duen udalerri handi bat ere: Bermeo (461 kasukoa).
2022/02/14 - 13:53
Gipuzkoak ere lortu du 2.000 kasutik behera jaistea intzidentzia-tasa metatua
Horrela, hiru lurraldeak daude gaur-gaurkoz muga horren azpitik. Nolanahi ere, herri gehienek gorriz margotuta jarraitzen dute.
2022/02/10 - 14:00
2.000 kasutik beherako itzidentzia-metatua dute Bizkaian eta Araban
Gipuzkoak, berriz, 100.000 biztanleko 2.130eko intzidentzia du. Nabarmen egin dute hobera datuek hiru lurraldeetan.
2022/02/07 - 15:13
Bizkaia da oraindik ere EAEtik intzidentzia txikiena duen lurraldea, 2.287 kasurekin
Arabak jarraitzen dio, 2.446 kasurekin, eta gaur-gaurkoz Gipuzkoa da egoera okerrenean dagoena, 2.708 kasuko intzidentzia metatuarekin.
2022/02/03 - 14:03
Astigarraga, Eskoriatza eta Usurbil dira intzidentzia altuena duten EAEko udalerriak
Intzidentziak behera egiten jarraitzen du hiru lurraldeetan: 2.830ekoa da Araban, 2.671koa Bizkaian eta 3.110ekoa Gipuzkoan.
2022/01/31 - 17:33
Bermeo eta Astigarraga dira, hurrenez hurren, intzidentzia baxuena eta altuena duten EAEko udalerriak
3372 kasuko intzidentziarekin, Gipuzkoa da lurralde astinduena; Bizkaia, berriz, egoera onenean dagoena.
2022/01/27 - 14:27
EAEko 16 udalerri handitan 4.000tik gorakoa da oraindik intzidentzia metatua
Ondorengoak dira: Andoain, Aretxabaleta, Astigarraga, Deba, Eibar, Elgoibar, Eskoriatza, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Pasaia eta Usurbil, Gipuzkoan; Agurain, Araban; eta Elorrio, Bizkaian.
2022/01/24 - 14:53
5.000 kasutik beherakoa da intzidentzia metatua EAEko hiru lurraldeetan
Bermeo da EAE osotik intzidentzia baxuena duena: 2.820 kasu. Hiru hiriburuetan 4.000tik gorakoa da intzidentzia; Bilbon 4.122koa, Donostian 4.272koa eta Gasteizen 4.884koa.
2022/01/20 - 14:07
5.048 kasuko intzidentzia du Bilbok, 5.290ekoa Donostiak eta 5.359koa Gasteizek
Araban, Gasteiz da intzidentzia altuena duen udalerria (5.359 kasukoa); Bizkaian, Berango (6.634koa), eta Gipuzkoan, Elgoibar (6.868koa).
2022/01/17 - 14:36
Ordizia da intzidentzia tasa altuena duen EAEko udalerria
100.000 biztanleko 7.825 kasuko intzidentzia tasa metatua du Gipuzkoako aipatu udalerriak. Oro har, behera egin du intzidentziak Euskal Autonomia Erkidegoko leku gehienetan, nahiz eta badiren salbuespenak; Gasteiz, adibidez