Azokak
2016/12/14 - 12:46
Bilboko Metroak zerbitzua bikoiztuko du San Tomas egunean
Tren kopurua ia bikoitza izango da, ohiko egun batekin alderatuta. Kontsulta ezazu zein ordutan eta nondik abiatuko diren azken metroak.
2016/12/13 - 14:03
Santa Lutzi azoka Urretxun eta Zumarragan
Astearte honetan Santa Lutzi azoka ospatzen da Urretxun eta Zumarragan. Egunean zehar Euskal Herriko frutak eta barazkiak ikusgai eta salgai izango dira, hala nola, eztia, ogia, gazta, taloak, etab.
2016/12/05 - 15:47
Potxolak, San Tomasetako zerriak, 398 kiloko pisua du
Aurten Donostiako San Tomasetan Potxola txerria izango da ikusgai. Kristina Saralegi jabearen esanetan, Potxola inoiz hazi duen txerririk handiena da, 398Kg-ko pisua du.
2016/12/05 - 14:00
Potxola izango da San Tomas eguneko erregina, Donostian
Azken 13 urteotan bezala, Leitzako Arro baserrian (Nafarroa) hazten ari dira txerria. Konstituzio enparantzan ikusgai izango da.
2016/12/05 - 13:32
Potxola, aurtengo San Tomas Azokako txerria
Aurtengo txerria ezagutzeko aukera izan dugu. Potxola du izena eta egun 398 kilo pisatzen ditu. Jabeak aitortu digunez, orain arte izan duten txerririk pisutsuena da Potxola.
2016/11/30 - 14:03
San Tomas abenduaren 21ean, bai; baina zergatik?
Bilbo, Donostia, Arrasate, Lekeitio, Zaldibar, Azpeitia, Hondarribia, Usurbil eta Errenterian ospatzen da urtero antzinako tradizioa eta, Arrasatekoak 1351. urtean du jatorria.
2016/10/31 - 20:22
"Asko gara gazta ona egiten dugun artzainak, maila altua dago"
Olaberriako Aizpea gaztandegikoek irabazi dute Gernikako azokako gazta txapelketa. Mikel Etxezarreta pozik azaldu da sariarekin. Esan duenez, maila handia dago gazta egiten duten artzainen artean.
2016/10/31 - 16:41
Urriko azken astelehena, Gernikan
Milaka lagun gerturatu dira Gernikara, Euskal Herriko azoka garrantzitsuenetako bat bisitatzera.
2016/10/31 - 10:10
Urriko azken astelehena, egun handia Gernikan
332 postu bisitatzeko aukera izango da gaur. Festa egun jendetsua izan ohi da, baina gaurkoan are gehiago izango da, azaroaren 1eko zubiarekin bat egin du eta.
2016/10/31 - 08:45
Euskotrenen zerbitzu berezia Gernikako Azken Astelehena dela eta
Mailaka pertsona garraiobide publikoen bidez etortzea espero dutenez, areagotu egin dute tren kopurua, herri bizkaitarrera heltzea errazteko asmoz.
2016/10/31 - 08:45
322 postu jaki gozoez lepo Gernikako Azken Astelehenerako
Gazta, barazkiak, txakolina, ogia, euskal pastela, kontserbak, frutak, eztia, esnekiak, erroskillak eta sagardoa, besteak beste, antzinako feriaren parte-hartzaileen eskura egongo dira.
2016/10/29 - 19:44
La Leze gaztandegi arabarrak irabazi du 2016ko Artzai Gazta lehiaketa
Nafarroako Ricardo Remiro gaztandegiak lortu du bigarren saria, eta Gipuzkoako Mausitxarentzat izan da hirugarrena.
2016/10/04 - 16:25
Euskal Herriko azokarik zaharrena, beste behin, Agurainen
Milaka lagun bildu dira, astearte honetan, Arabako herri horretan; duela 600 urte ekin zioten azoka egiteari, eta aurten, beti bezala, giro bikaina dago.
2016/06/13 - 20:56
Abere eta bertako produktuen azoka ospatu dute Urkiolan
Eta noski, abadiñoko harri ezagunari ere birak eman behar, bakoitzak bere maitasun eskaria betetzea lortu dezan.
2016/05/24 - 16:00
Donostiako Bretxako azoka 'Arraindegi' izeneko eraikinera eramango dute
Udalak eta Bretxako kudeatzaile berriak adostu dute egungo merkatal guneko sototik atera eta Bretxako saltokiak Pescaderiara eramatea.Gainera Osasun Zentroa eta kirola egiteko gunea izango du.
2016/05/21 - 22:58
Bermeoko arrain azokaren 22. edizioa
Arrantzari, itsasoari eta kontserbei eskainitako merkatua ari dira egiten Bermeon asteburu honetan, ostiralean hasi eta igandera bitartean.
2016/05/21 - 16:17
Giro bikaina Bermeoko Arrain Azokan
Itsasoari, arrantzari estu lotutako herria da Bermeo, eta horren erakusle da bertan aurkituko dugun eskaintza.
2016/05/08 - 19:30
Ospakizun asteburua Erdi Aroko azokaren XVIII. edizioan
Balmasedak, beste urte batez, Erdi Aroko azoka hartu du. 250 artisautik gora eta 35 antzerki konpainia baino gehiagok girotu dute herria asteburu guztian zehar. Planik ez da falta izan egunotan!
2016/05/02 - 14:08
Jende ugari, Idiazabalgo Gazta Egunean
Gabiriako Bazkarrika gaztandegiak lortu du Gazta Onenaren saria Idiazabalgo Gazta Eguna jendetsuan.
2016/04/23 - 22:25
LANDARE BEREZIEN 14.AZOKA AIAKO ITURRARANGO LORATEGIAN
Ehundaka lagun hurbiildu da Aiako lorategira. Lorezaleak batez ere. Europako milaka landare mota erosteko aukera dute asteburu osoa iraungo duen azokan. 48 lore mintegi daude ikusgai.