urriaren 31an
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskotrenen zerbitzu berezia Gernikako Azken Astelehena dela eta

Mailaka pertsona garraiobide publikoen bidez etortzea espero dutenez, areagotu egin dute tren kopurua, herri bizkaitarrera heltzea errazteko asmoz.
Gernikako azokan barazkiak
Gernikako azokan barazkiak

Euskotren sozietate publikoak tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu Bilbao-Bermeo linean, Gernikan ospatuko den Urriko Azken Asteleheneko azoka dela eta, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.

Horrela, trenak 30 minutuan behin ibiliko dira Bilbo eta Bermeo artean ia egun osoan. Gainera, Bilbo-Gernika eta Zornotza-Gernika zirkulazioek 15 minutuko maiztasuna izango dute jenderik gehieneko momentuetan.

Gaueko zerbitzuari dagokionez, trenak izango dira Gernika eta Bermeo artean 01:00, 04:00 eta 06:30ean, eta Gernika eta Bilbo artean 01:45, 04:45 eta 06:45ean. Gaur trenek ez dute Lurgorri eta Institutua geralekuetan geldialdirik egingo.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, euskotren.eus webgunean eta @euskotrenEJGV Twitter gunean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X