Azokak
2015/10/26 - 17:30
Urriko azken asteleheneko azoka jendetsua, Gernikan
Guztira, 313 salmenta postu jarri dituzte. Gernikako Udalak azokaren balorazio positiboa egin du.
2015/10/26 - 14:53
Urriko azken astelehena, egun handia Gernikan
Baserri giroko eta artisautzako eskaintza zabala da aurten ere, erakusgai eta salgai. Eguraldia lagun, iazko 80.000 bisitarien kopurua gainditzea espero dute.
2015/10/26 - 11:16
Giro bikaina Gernikan, goizean goizetik
300 postu baina gehiago prest daude, barazki, gazta, esneki eta artisau lana ederrenak erakutsi eta saltzeko. Milaka pertsona espero dituzte gaur Gernikan.
2015/10/25 - 14:29
Gernikan egingo den azokarako prestatzen ari dira baserritarrak
Gernikako urriko azken asteleheneko azokara eramango dituzten produktuak prestatzen ari dira bezperan baserritarrak. 300 salmenta postu baino gehiago batuko dira, Gernikakoa plaza berezia delako.
2015/10/22 - 13:11
313 salmenta-postu Gernikan, Urriko Azken Astelehenean
Jaiegun handirako dena prest egon dadin, larunbatean bertan kale batzuk itxiko dituzte, eta trafikoa ondoko kaleetara bideratuko dute.
2015/10/18 - 18:44
Artisauak, ekoizleak eta gurasoak bildu ditu Gaubeako azokak
Arabako patata omentzeko festa egin dute. Artisau eta merkatarien azoka, dastaketak eta patata zakuak erosteko aukera izan da Gaubeako azokan.
2015/10/06 - 16:26
Aguraingo azokak 620 urte bete ditu
Urriko lehen igandearen ondorengo asteartean ospatzen da Agurainen azoka. Aurten 620 edizio bete ditu. Ehunka lagunek baliatu dute tartea abere erakuketaz eta artisau produktuez gozatzeko.
2015/09/09 - 17:38
Zeanuriko Ipiñaburuk irabazi du Ordiziako gazta txapelketa
Jon Etxebarria da bertako jabea. Catalana Occidentek erosi du Ipiñabururen gazta erdia, 7.600 euroan.
2015/09/09 - 15:36
Giro paregabea Ordiziako azokan
Ordizia gaztaren hiriburu da berriz, Euskal Jaietako azoka bereziaren beste edizio batean. Ardi gaztaren 42. lehiaketa da aurtengoa, sukaldaritza eta telebistako aurpegi ezagunekin.
2015/05/15 - 22:36
Gaurtik eta igandera bitartean Arrain Azokan murgilduko da Bermeo
21. edizioa duen ekimen honek aurtengoan “Arrainari gustua hartzen” du leloa. Hamaika ekitaldi dago prestatuta kostako herrian. Kontserba-etxeek euren produktuak kalera atera dituzte.
2015/02/24 - 17:43
Akitaniaren azkenengo urtea Pariseko nekazaritza azokan
Euskal nekazarien eguna da gaur, baina ospakizun gazi-gozoa da aurtengoa; eskualde erreformaren ondorioz, azkenengo urtea izango du Akitaniak azokan. Kezkagarria da hori iparraldeko nekazarientzat.
2015/02/03 - 22:43
Iaz baino jende gutxiago ibili da eta hori, salmetetan nabaritu da
Otsailak hirugarrena du, eta urteroko legean, Abadiño San Blasetan izan da. Goizean goizetik egon da bertan giroa nahiz eta aurten jende gutxiago ibili den. Horrek, eragin zuzena izan du salmentetan.
2015/02/03 - 16:24
Azoka eta askoz gehiago Abadiñoko sanblasetan
Ehunka lagun, 200 abelburu eta 700 saltoki. Hotzak eta eguraldiaren iragarpen kaskarrak eraginda edo, aurten aurreko urteetan baino jende gutxiago ibili da.
2014/12/22 - 21:56
San Tomas Azokak jende mordoa bildu du, Bilbon
Egun bateko atzerapenarekin bada ere, jende mordoa bildu da egun osoan zehar. Musikaz, baserriko produktuz eta txorizo-taloz josita egon da Areatza eta Alde Zaharra.
2014/12/22 - 15:03
Giro paregabea eta jende andana Bilbon
Giro ezin hobea gaur Bilboko San Tomas ferian. Astelehena izanik ere, jendea erruz bildu da. Bisitari andana dabil, eta postuetako salmentak ere onak dira.
2014/12/22 - 12:14
San Tomas Azoka Bilbon
Bilbon giro bikaina gaur egun osoan zehar San Tomas azokan.
2014/12/22 - 01:00
San Tomas azoka egun bateko atzerapenarekin helduko da Bilbora
San Tomas azokaren 67. edizioan 286 postu izango dira, Areatzan eta Plaza Berrian banatuta.
2014/12/21 - 18:20
San Tomas azoka eguzkitsuaz gozatzen ari dira Bilbon
San Tomas azokaren 67. edizioan 286 postu izango dira, Areatzan eta Plaza Berrian banatuta.
2014/12/21 - 17:09
Bilboko Plaza Barriko erakustokiak, santomasetarako prestatzen
Plaza Barria erakustokiz bete da eta hainbat ekoizle hasiak dira euren postuak apaintzen. Laster hasiko dira martxa betean, bihar hiriko kaleak merkatu bihur daitezen.
2014/12/21 - 15:23
Azokak eta festak, janak eta edanak, Donostiako plazak bete dituzte
Eguberrietako ospakizunak gaurko egunez hasten direla esan genezake, San Tomas egunarekin batera. Donostian, esaterako, igarri da jende askoren feria kuttuna dela.