San Tomas azoka egun bateko atzerapenarekin helduko da Bilbora
Bilbok astelehenen honetan, abenduak 22, ospatuko du 2014ko San Tomas azoka. Ohi baino egun bat geroago egingo da, hala erabaki baitzuen antolatzeko lanetan aritzen den BBK-k. San Tomas eguna, abenduaren 21a, igandean zela eta, eta holakoetan egin ohi den bezala, larunbatera, hilaren 20ra, aurreratzea ebatzi zuten antolatzaileek. Erabakiak, baina, ezinegona eragin zuen Alde Zaharreko ostalari, auzokide eta merkatarien artean eta, eurekin hitz egin ostean, azoka astelehenera atzeratzea erabaki zuen BBK-k.
San Tomas azokaren 67. edizioan 286 postu izango dira Bilbon, Areatzan eta Plaza Berrian banatuta. Aipaturiko postu horietan, era guztietako produktuak erosteko aukera izango da dago: barazkiak, fruta, eztia, ogia, gazta, gozoak, sagardoa, txakolina, ... 09:00etatik 22:00etara bitartean merkatua zabalik egongo da.
Bestalde, ohitura denez, Oskorri & Pub Ibiltariak BBK Aretoan kontzertua eskainiko du.
Tren zerbitzu bereziak
Euskotrenek tren zerbitzuak indartuko ditu astelehen honetan, abenduaren 22an, Bilbon ospatuko den San Tomas Azoka dela eta. Era berean, Bilboko tranbiaren zerbitzua aldatuko du azokak hirian sortaraziko dituen beharrizanei aurre egiteko, kontuan izanda Alde Zaharrean sortzen den jende pilaketa, Euskotrenek jakinarazi duenez.
Horrela, tren zerbitzu bereziek lanegunetako ohiko trenak indartuko dituzte. Bilbo-Ermua linean, zerbitzuaren hasieratik eguerdira arte zerbitzu erregularrak indartuko dira, eta trenak bi noranzkoetan 30 minuturo ibiliko dira. Ermutik lehenengo irteera 06:21ean izango da, eta Bilbotik 06:00etan.
Bilbo-Bermeo lineari dagokionez, eguneko zerbitzua tren bereziekin indartuko da, eta zirkulazioak 30 minuturik behin egongo dira. Bermeotik lehen irteera 06:48an izango da, eta Atxuritik 06:19an. Bi noranzkoetan zenbait zerbitzu erregular kentzea beharrezko izango da: 09:30ean, 10:30ean eta 11:30ean Atxuritik Zornotza Geralekura irteten direnak eta 10:04an, 11:04an eta 12:04an Zornotza Geralekutik Atxurira irteten direnak.
Bestalde, Renfek Bilbo Santurtzi, Muskiz eta Urduñarekin lotzen dituen lineak indartuko ditu. Linea horietan, goizeko hamarretatik arratsaldeko ordu biak bitartean tren gehiago izango dira. Bestalde, Laudiotik Bilbora joateko trena izango da, 15 minutuz behin.
Zure interesekoa izan daiteke
Elkarretaratzea egin dute Donostian, hiriko gozoki-denda batean adingabe bati egindako sexu-erasoa gaitzesteko
Itaiak eta Amara Berriko Gazte Asanbladak deitu dute protesta, eta "eraso matxista bakoitzari aurre egin eta kaleak hartzeko" deia egin dute. Erasotzailea, dendaren jabea bera, kartzelan sartu dute.
Epaitegiak Euskal Udalekuak elkartearen aldeko epaia berretsi du, eta Arabako Foru Aldundiaren helegitea atzera bota
Epaileak bertan behera utzi du Sarrea Euskal Udalekuari Bernedon kanpamenduak antolatzeko ezarritako gaitasungabetzea. Legez Sarreak udalekuak ospa ditzakeen arren, antolatzaileek debekua indarrean sartu zenean martxan jarri zituzten alternatibei eustea erabaki dute.
Baso-sute handi bat piztu da Gironan
Baix Empordako sutearen ke-zutabeak 5 kilometroko altuera hartu du ostiral honetan.
Hilketa matxistak Alacanten eta Malagan: hiru emakume hil dituzte
Gizon bat atxilotu dute gaur emaztea eta alabetako bat hiltzea eta beste bat larri zauritzea egotzita. Asteazkenean, emakume baten gorpuatopatu zuten Malagan; martxotik desagertuta zegoen. Hilketaren ustezko egilea, bikotekide ohia, espetxeratu berri dute.
EHUk ikasgai guztietan izan diren noten berri emango du astelehenean, ikasgaien arteko alderaketa eginda
Estitxu Garai EHUko errektoreordeak babesa helarazi die irakasle eta zuzentzaileei eta “kezka” adierazi du, presioen ondorioz hainbatek zuzentzaile lanetan ez aritzea erabaki ondoren, "zuzentzailerik gabe geratzeko arriskua" dagoelako.
Donostian 29 urteko gizon bati arma zuriz egindako eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza
Gaztea Donostia Ospitalera eraman dute, baina, dirudienez, zauriak ez dira larriak.
Gasteizko blusek eta neskek zapi beltzekin omenduko dituzte martxoaren 3ko biktimak Andre Maria Zuriaren jaietan
Gainera, abuztuaren 6an ekitaldi bat egingo dute Poliziak hildako bost langileen oroimenez.
Orpoko probaren bitartez bizkarrezurreko muskulu-atrofia hauteman du aurrenekoz Osakidetzak
Gaitz neuromuskular arraro horren diagnostiko goiztiarrari esker, haurtxoa Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Neuropediatriara bideratu dute dagoeneko, terapia genikoa jasotzen ari da eta hasierako bilakaera ona da. Jaioberrien baheketa-programak, orpoko proba izenekoak, 24 gaixotasun detektatzeko aukera ematen du.
Sexu erasoei aurre egiteko informazio gunea Gaztelu plazan zabalduko dute sanferminetan, beste urte batez
Foruzaingoak, Udaltzaingoak eta Guardia Zibilak elkarlanean segurtasun dispositiboa diseinatu dute, eta horren baitan alkohol eta droga kontrolak egingo dituzte Iruñeko sarbideetan.
San Fermineko entzierroen ibilbidean irrist ez egiteko produktua aplikatu dute
Hamar bat pertsonak lan egin dute gauean produktu irristagaitza 1.875 metro karratu ingurutan zabaltzeko. Eremu babestuak Santo Domingoko aldaparen amaieran hasi eta Mercaderesko bihurgunera eta metro batzuk harago heltzen dira, Estafetaraino, hain zuzen ere. Lana eskuz egiten da, ureztagailuak eta erratzak erabilita. Arduradunen arabera, likido irristagaitzak erreakzio bat sortzen du, eta erreakzio horrek zoladuraren mikroporoak askatzen ditu. Zulo horiek bentosa-efektua sortzen dute, eta saihestu egiten du pertsonek edo zezenek irrist egitea. Konposatua duela 20 urtetik aplikatzen da Sanferminetan, eta bereziki ondo funtzionatzen du zoladura bustita dagoenean.