Urriaren 26an
Gorde
Kendu nire zerrendatik

313 salmenta-postu Gernikan, Urriko Azken Astelehenean

Jaiegun handirako dena prest egon dadin, larunbatean bertan kale batzuk itxiko dituzte, eta trafikoa ondoko kaleetara bideratuko dute.
Gernikako urriko azken astelehena
Gernikako urriko azken astelehena

Datorren astelehenean, urriaren 26an, Gernikan, Urriko Azken Astelehena izeneko nekazaritza-azoka egingo da. Aurten ere gaztagileek bilduko dute ordezkaritza zabalena (61 postu), eta bigarren, artisauek (50 postu). Eta horien atzetik barazki-saltzaileak (48 postu), ogia eta euskal pastela (20) eta txakolingileak (19) izango dira. Aipatutakoez gain, honako hauek ere salduko dira: kontserbak, (15), makinak (13),  frutak (12),  sagardoa (6), erroskillak (6), eztia (4), esnekiak (6) eta beste 6 postuetan, bestelakoak.

Beti legez, barazki-, fruta-, lore-, txakolin-, ezti- eta gazta-txapelketak egingo dira azokan. Pilota-partidak ere ohikoak dira egun horretan, eta aurten zesta-puntako partida bikainak eta kiniela amerikarra programatu dituzte.

Kaleak itxita

Jaiegun handirako dena prest egon dadin, larunbatean bertan, kale batzuk itxiko dituzte, eta trafikoa ondoko kaleetatik bideratuko dute.

Moztuko dituzten kaleak honako hauek dira: Adolfo Urioste, Artekalea eta Juan Kaltzada. Ostiralean, urriaren 23an, itxiko dituzte horiek, 15:00etan. San Juan kalea, berriz, larunbatean, urriaren 24an, 14:00etan.

Gainera, asteartean ere kaleok itxita egongo dira, garbiketa-lanak egin ahal izateko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X