Azokak
2022/10/31 - 11:49
Bueltan da Gernikako Urriko Azken Asteleheneko azoka
Bi urteko etenaren ostean, Euskal Herriko azokarik garrantzitsuenetako bat ospatuko du gaur Gernikan: Urriko Azken Astelehena. Guztira 291 postu izango dira, gehienak artisautzakoak (50 stand) eta ondoren gazta saltzen dutenak (37).
2022/10/29 - 20:12
Usain gozoa zabaldu da gaur Tolosan, 'Tolosa goxua' azokan
Sagar tarta eta euskal pastel leihaketak egin dituzte, baita haurrei zuzendutako gozogintza tailerrak ere. Gainera, bost euskal pastel erraldoi mila zati egin eta jendartean banatu dituzte.
2022/10/22 - 17:03
Tolosan marka hautsi dute, 350 kilo txanpiñoi prestatuz
Tolosa onddo eta perretxiko zaleen hiriburu bihurtu da egunotan, Mikologika azokarekin. Larunbat honetako egitarauaren barruan, marka berri bat ezarri nahi izan dute; 350 kilo barrengorri saltsan prestatu dituzte. Lapikoak 700 kilo ere hartzen ditu, horiei saltsa eta barazkiak gehitu ondoren.
2022/10/03 - 11:47
Urriko lehen asteleheneko azoka ospatuko dute berriro Gernikan, pandemiak bi urtez eten ondoren
Gaurkoa ez da urriko azken astelehenekoa bezain ezaguna, baina erreferentea da Bizkaiko abeltzainentzat.
2022/10/03 - 11:37
Gernikako Urriko Lehen Asteleheneko Azokak 114 behi pirioniotar bildu ditu
Gernikak Urriko Lehen Asteleheneko ganadu azoka ospatuko du gaur, pandemiak eragindako bi urteko geldialdiaren ostean. Hitzordu hau Urriko Azken Astelehenekoa bezain ezaguna ez bada ere, Bizkaiko abeltzainentzat erreferentea da.
2022/09/07 - 16:52
Ilarduiako La Leze gaztandegiak irabazi du lehen saria Ordizian
Araiako Aixtra izan da bigarren eta Joseba Insausti ordiziarra hirugarren. Aurtengo gazta irabazlea keztatua da.
2022/09/07 - 14:29
Euskal jaietako azoka bereziaren eguna dute gaur Ordizian
Goizean goizetik giro bikaina dago Ordiziako kaleetan. Era guztietako lehiaketak, erakusketak eta enkanteak ikusteko aukera dago. Gazta lehiaketa izango da eguneko ekitaldi nagusienetako bat.
2022/06/17 - 20:32
Makina-erremintaren azoka pozik agertu da 2022ko edizioaren "arrakastarekin", 35.000 bisita jaso ostean
BIEMH Makina-erremintaren nazioarteko biurteko azokak 2024ko ekainaren 3tik 7ra ospatuko du hurrengo edizioa.
2022/06/14 - 16:26
Nola aldatu da makina-erremintaren nazioarteko azoka 61 urte hauetan?
31 edizio eta 61urte bete ditu aurten makina-erremintaren nazioarteko azokak. Azkoitiko Ibarmia ekoizleak eta Maquinser banatzaileak ez dute hutsik egin urte guzti hauetan.
2022/06/13 - 19:22
Abian da makina-erremintaren nazioarteko azoka BECen, euskal industriaren ahalmenaren erakusleihoa
Ostiralera bitartean, 28 herrialdetako 1.446 enpresa arituko dira beren produktuak eta berritasunak erakusten makina-erremintaren nazioarteko biurteko azokan.
2022/06/13 - 16:54
San Antonio ospatzera gogoz joan da jendea Urkiolara, pantemiak bi urtez ezarritako etenaren ondoren
Eguna goibel hasi da Urkiolan, behe lainoa eta xirimiriarekin. Baina orduak pasa ahala, alaitzen joan da. Jende asko bildu da santutegiaren inguruan. Pandemiaren ondoren, erromeria berreskuratzeko bazuten askok gogoa.
2022/06/13 - 12:38
Makina Erremintaren Biurtekoak azken edizioko bisitari kopurua gainditzea espero du
Gaur hasi den Makina Erremintaren Biurtekoak Barakaldoko BECeko sei pabiloi hartzen ditu. Aurreko edizioak 42 000 bisitari bildu zituen eta antolatzaileek 31. edizioan kopuru hori gainditzea espero dute.
2022/06/13 - 11:59
1.446 enpresak hartuko dute parte gaur hasi den Makina Erremintaren Biurtekoan
31. BIEMHek 28 herrialdetako 1.446 enpresa bilduko ditu gaur hasi eta ekainaren 17ra arte. 34.000 makina, produktu, zerbitzu eta berritasun baino gehiago erakutsiko zaizkie mundu osotik etorriko diren milaka bisitariei.
2022/06/13 - 11:32
AFM makina-erreminta klusterra: "Dena gehiago okertzen ez bada hazkunde txiki batekin bukatuko dugu urtea"
Makina-erremintaren nazioarteko azokaren harira, Xabier Ortueta zuzendari nagusiak esan du langile gazteak falta dituztela. Horren esanetan, erretiratzen diren 10 lagun bakoitzeko 7 gazte sartzen dira. Gaineratu duenez, sektoreak ondo ordaintzen du.
2022/06/12 - 17:27
Astelehen honetan zabalduko da BECen aurtengo Bienala 4 urteren ondoren
Makina-erremintaren Nazioarteko Bienala indartsu dator, pandemiak behartuta, 4 urte itxaron ondoren. Aurten 1.446 enpresa erakusketari daude 28 herrialdetatik etorriak. 3.400 makina, produktu, zerbitzu eta berrikuntza daude ikusgai. Arazo nagusia makinak azokaren hasierarako garaiz heltzea izan da.
2022/06/08 - 14:31
Urteko hitzordu industrial handiena datorren astelehenean hasiko da BECen
BIEMH 4.0 Industriaren lehen mailako erakusleihoa izango da eta, Addit3D, BeDIGITAL, IMIC eta WORKinn azokekin batera, fabrikazio aurreratuaren inguruko ibilbidea eskainiko du.
2022/06/05 - 18:21
116 erakustoki jarri dituzte Bioterra Azoka ekologikoaren 19. edizioan
9.600 bisitari baino gehiago hurbildu ziren iaz Bioterrara eta aurten ere milaka lagun dabiltza goizetik jasangarritasunaren erronka nagusiak eztabaidatzeko topagunean.
2022/06/01 - 14:25
Ziburuk liburu eta disko azoka hartuko du hirugarrenez
33 argitaletxe eta 30 sortzaile izango dira larunbatean, herriko Pilota plazan.
2022/05/17 - 16:45
7.000 lagun bilduko dira hiru egunetan BECen, elikaduraren eta teknologiaren azokan
Elikagaiak eta teknologia batzen dira gaur, bihar eta etzi, BECen, Food 4 Future azokan. Bertan, teknologiak gastronomiari eskaintzen dizkion azken berritasunak daude ikusgai.
2022/03/15 - 15:24
Saltzaileek uste dute ostegunetik aurrera nabaritu litekeela zenbait produkturen falta
Garraiolari autonomoen grebak jarraitzen badu aste honetan egoera okertuko dela uste dute eta jadanik hasi dira prezioen igoera somatzen.