Azokak
2021/03/16 - 10:47
'Egiako azoka' eta 'Artzaien superra', baserritar produktuak merkaturatzeko
Itxialdi betean jaiotako baserritar produktuak saltzeko bi eredu, Faktoria albistegian
2021/02/03 - 19:52
Abadiñok ez du San Blas azoka ospatu
Azken mendeetan Abadiñok San Blas feria ospatzen ez duen lehen eguna. Herria gune gorrian dago duela egun batzuetatik, eta ostalaritza itxita dago.
2021/01/28 - 13:56
Gipuzkoako Azoken Sarea sortu dute, merkatuen etorkizuna bermatzeko proiektua
Gipuzkoako 16 udalerrik hartuko dute parte ekimenaren lehen fasean; etorkizunean, Gipuzkoa osora eta Euskal Autonomia Erkidegora zabaltzea da helburua.
2020/12/22 - 16:18
Gabonetako nekazari azoka Gasteizen, segurtasun neurri zorrotzekin
43 postu egon dira, denak Arabako produktuekin eta aldi berean, gehienez, 150 bisitari egon dira plaza berrian. Murrizketak murrizketa, ekoizleak pozik daude.
2020/12/21 - 18:52
San Tomas egun berezia; fruta eta barazki azokarik gabe, baina txistorra dastatuz
Arauak errespetatuz ez da arazorik izan eta etxeetara eraman da txorizoa dastatzeko ohitura. Ateak irekita dituzten tabernetan opari atera dute, ohitura batzuk gordetzeko ahaleginean.
2020/12/20 - 16:01
San Tomas egun ezohikoaren bezpera bizi dute baserrietan, azokarik izango ez delako
Kristina Saralegik txerria eramaten du Donostiara. Beñat Bilbaok kapoiak, David Torrek frutak eta Gorka Irabazalek barazkiak eramaten dituzte Bilbora. ETBk denak elkarrizketatu ditu.
2020/11/17 - 14:01
Santo Tomas, Gabonetako azoka eta umeen parkea pandemiara egokituko dituzte Donostian
Gabonetako argiak azaroaren 27an piztuko dituzte. "Gabonak ospatuko ditugu, baina modu ezberdin batean", adierazi du Eneko Goia alkateak.
2020/10/27 - 10:47
Bilboko Konpartsak elkarteak ez du ekitaldirik egingo San Tomas egunean
Konpartsek ez dute ekitaldirik antolatuko abenduaren 21ean, COVID-19ak eragindako egoera dela eta. Azaldu dutenez, “prebentzioa eta elkar-zaintza printzipioak kontuan izanik” hartu dute erabakia.
2020/10/22 - 20:35
Gernikak bertan behera utzi du Urriko Azken Asteleheneko Azoka
Udalak herritarrei eskatu die jai alternatiborik ez egiteko, "aurten ez delako tokatzen", eta osasun arloko segurtasun neurriak betetzea.
2020/07/07 - 20:39
Ordiziako Udalak espazio publikoak itxi ditu eta azoka bertan behera utzi du
Besteak beste, kiroldegia, liburutegia eta haurrentzako parkeak egongo dira itxita.
2020/05/17 - 17:12
Lore Azoka egin dute berriro Bilboko Areatzan
Hamabostean behin, txandakatu egingo dituzte saltokiak igandez igande, eta metro biko aldea gorde behar da saltzaile era erosleen artean.
2020/05/13 - 20:32
Ohiko saltzaile guztiak izan dira gaur Ordiziako azokan, baina 3 gunetan bereizita
Ordiziako azokak saltzaile guztiekin ekin dio egunari, murrizketak indarrean jarri zituztenetik 2 hilabete pasatu eta gero. Hori ba, hiru kokaleku izan dituzte eta segurtasun neurri zorrotzak ere bai.
2020/04/18 - 16:57
Euskal Herriko azokak, zabalik, babes neurri guztiak errespetatuz
Joan den asteko iskanbilaren ondoren, aste honetan bai, azokak zabalik ikusi ditugu. Gaur, esaterako, Tolosakoa ikusi dugu: jendea erosketak egiten, baina hori bai, babes neurri guztiak errespetatuz.
2020/04/16 - 14:32
Nekazarien azokak martxan dira, segurtasun neurri zorrotzekin
EAEko Aldizkari Ofizialak azoketan hartu behar diren neurriak zerrendatu ditu, eta nagusiak pertsonen eta postuen arteko distantziak dira.
2020/04/11 - 16:18
Jaurlaritzak atzera egin du eta posible izango da azokak egitea
Polemika handi baten ostean, eta planto batzuen ondoren, gaur Jaurlaritzak atzera egin du eta posible izango da azokak egitea.
2020/04/11 - 15:13
Jaurlaritzak atzera egin du eta azokak egitea baimendu du
Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak prentsaurrekoan iragarri duenez, astelehenetik aurrera, orain arte bezala egin ahal izango dira tokian tokiko azokak.
2020/04/11 - 14:11
Bezeroa: ''Azokara etortzea da supermerkatura joatea bezala; ondo antolatuta dago''
Oñatiko Azokak ateak ireki ditu larunbat honetan, Jaurlaritzak nekazaritza- eta abere-elikagaien eta produktuen zuzeneko salmentako merkatuak eta azokak debekatu dituen arren.
2020/04/11 - 13:44
Bezero ugari, baserriko produktu freskoen bila, Oñatiko Azokan
Oñatiko Azokak ateak ireki ditu larunbat honetan, Jaurlaritzak nekazaritza- eta abere-elikagaien eta produktuen zuzeneko salmentako merkatuak eta azokak debekatu zituen arren.
2020/04/10 - 22:30
Osasun Sailak merkatu eta plazetako salmenta bertan behera uzteko agindua eman du
COVID-19ak sortutako egoeraren aurrean pertsonen joan-etorriak gutxitzeko eta jende pilaketa saihesteko hartutako neurria da. ENBA eta EHNE sindikatuek ez dute ulertzen debekua.
2020/04/10 - 16:26
Hainbat eragilek azokak egiten uzteko eskatu diote Jaurlaritzari
Hainbat nekazarik, elkartek, kooperatibak eta bestelako herritarrek sinatutako adierazpenean galdetzen dute ea zergatik debekatu diren azokak, baina supermerkatuek irekita jarraitzen duten.