Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gernika-Lumok bertan behera utzi ditu urriko lehen eta azken asteleheneko azokak

"Zuhurtziagatik" eta "oraindik ekitaldi jendetsuak egiteko baldintzak betetzen ez direlako" utzi dituztela bertan behera ziurtatu dute.
Urriko azken asteleheneko azoko, Gernikan.
Urriko azken asteleheneko azoko, Gernikan. EITB Mediako artxiboko irudia.

Gernika-Lumoko Udalak bertan behera utzi ditu urriko lehen eta azken asteleheneko azokak, koronabirusaren pandemiaren ondorioz, bigarren urtez jarraian.

Ohar batean azaldu dutenez, "zuhurtziagatik" eta "oraindik ekitaldi jendetsuak egiteko baldintzak betetzen ez direlako" utzi dituztela bertan behera ziurtatu dute.

Era berean, pandemia kontrolatzeko higiene- eta osasun-neurriak "zorrotz betetzeko" eskatu diete herritarrei, eta pandemiaren eragina areagotu dezaketen bestelako jaiak ez antolatzeko.

Bi azokak urriro egin izan dira, gutxienez duela 650 urte sortu zirenetik, eta Gerra Zibilak eta egungo koronabirusaren pandemiak bakarrik utzi dituzte bertan behera.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X