Bahiketak
2014/08/24 - 23:45
2 urtez bahituta egon den kazetari estatubatuar bat askatu dute Sirian
Theo Curtis kazetaria 2012ko urrian bahitu zuten Turkian Siriara sartun nahian zegoela.
2014/08/21 - 17:54
Hamaseko buruetako batek 3 israeldarren bahiketarekin lotu du taldea
Talde palestinarrak ez du akusazioa baieztatu, ezta ukatu ere. Ekainean bahitu eta hildako hiru gazte israeldarren aferak eragin du azken asteetako Gazako Zerrendako gatazka.
2014/07/01 - 23:22
Hilda aurkitutako hiru gazteak agurtu dituzte
Gobernuak Hamasi leporatu dizkio hilketak. Hamasek, baina, ez duela zerikusirik dio. Israelgo armadak bonbardaketak egin ditu Gazan, eta Zisjordanian eginiko erasoetan bi gazte palestinar hil ditu.
2014/07/01 - 21:07
Eyal Yifrah: 'Bahitu egin naute!'
Hiru gazte judutarraren bahitzaileek auto barruan tiro egin zuten, Eyal Yifrah-ik poliziari deitu ziola ohartu zirenean.
2014/06/30 - 21:53
Bahitutako hiru gazte israeldarren gorpuak aurkitu dituzte
Gazteak pasatu den ekainaren 12an desagertu ziren. Israelgo Segurtasun Kabineteak larrialdiko bilera deitu du; bitartean, istilu larriak bizi dituzte Hebronen.
2014/06/29 - 17:23
Ukraina: OSCEko begiraleak libre, baina su-etena geroz eta hauskorrago
Ukrainan askatu dituzte hilabetez bahituta egon diren OSCEko begiraleak. Poroxenko presidenteak su-etena luzatu arren, indarkeria da nagusi eta bost soldadu hil dituzte. Kieven protesta egon da gaur
2014/06/23 - 12:28
Zisjordanian matxinada has litekeela ohartarazi dio Abbasek Israeli
Duela 11 egun, Israelek operazio militarra abiatu zuen, bahituta dauden hiru gazte askatzeko.
2014/06/21 - 12:53
Gazte bat atxilotu dute bikotekidea urtebetez giltzapetuta izateagatik
Atxilotuak (26 urte) sexu erasoak eta eraso fisikoak egiten zizkion bikotekideari (22 urte), eta, etxetik alde egiten zuenean, giltzapetuta uzten zuen. Erasotzailearen aita ere atxilotu dute.
2014/06/17 - 17:09
Israelgo armada Hebron-en bahitutako hiru gazte juduen bila ari da
Israelgo armada joan den astean bahitutako hiru gazte juduen bila ari da Zisjordanian. Israelek Hamas mugimenduari leporatzen dio bahiketa, eta talde horretako 200 kide atxilotu dituzte dagoeneko.
2014/06/16 - 14:43
Abasen lankidetza eskatu du Netanyahuk, bahitutako gazteak aurkitzeko
Israelgo lehen ministroaren aburuz, Hamasekin egindako akordioa "txarra da Israelentzat, palestinarrentzat eta eskualdearentzat". Abasek hiru gazte israeldarren bahiketa gaitzetsi du.
2014/06/15 - 11:21
Israelek 125 palestinar atxilotu ditu hiru neraberen bahiketa dela eta
Netanyahuk bahituen segurtasunaren erantzule izatea leporatu dio Abbasi. Antza, ostegun gauean Israeleko hiru nerabe bahitu zituzten Zirjordanian, eta Israelek bilaketa operatiboa abiarazi du.
2014/05/29 - 10:33
OSCEren begiraleak milizianoen esku daudela jakinarazi dute
Bestalde, errusiazale matxinoek salatu dute milizianoen ehun bat gorpuk hiru egun daramatzatela Donetskeko aireportuan.
2014/05/27 - 14:14
Arma kimikoak suntsitzeko taldea bahitu dute Sirian
Talde terrorista batek arma kimikoak suntsitzeko lanean ari den lantaldeko sei kide eta bost gidari siriar bahitu ditu.
2014/05/27 - 12:31
Behatzaile talde batekin kontaktua galdu duela esan du OSCEk
Bere aldetik, Errusiaren aldeko taldeek Slaviansk hiria utzi nahi dutenei lagunduko dietela adierazi dute.
2014/05/03 - 11:59
Errusiazaleek aske utzi dituzte bahituta zeuzkaten begiraleak
Apirilaren 25az geroztik eduki dituzte gatibu. Aurreko igandean, begiraleetako bat askatu zuten.
2014/04/27 - 13:44
Errusiazaleek bahitutako begiraleetako bat aske utzi dute
Gatibu dagoen begiraleetako batek, Axel Schneider koronel alemaniarrak, adierazi du ez dutela "presoak" direla uste, Ukrainako hiri horretako alkate berriaren "gondidatuak" baizik.
2014/03/30 - 13:54
Sirian sei hilabetez bahituta izan diren bi kazetari askatu dituzte
Javier Espinosa eta Ricardo Garcia Turkiara igarotzeko mugan zeudela bahitu zituzten. Madrilera heldu dira dagoeneko, Turkiatik abiatutako Aireko Indarren hegazkin batean.
2014/03/02 - 14:22
Marc Marginedas kazetaria askatu dute Sirian bahituta izan ostean
El Periodico egunkariko kazetaria orain dela sei hilabete bahitu zuten yihadistek; orain Turkian da.
2014/02/18 - 00:50
NBEk Ipar Koreako gizateriaren aurkako krimenak salatu ditu
Ipar Korean giza eskubideen urraketa "sistematiko eta masiboa" dela erakusten duten zantzuak jasota, NBEko Giza Eskubideen Kontseiluak txostena egin eta nazioarteko auzitegi batek epaitzeko eskatu du.
2014/01/23 - 13:21
Hiru urteko zigorra eskatu dute ume bat bahitu zuen emakumearentzat
Azken urteetako lehenengo saiakera izan zen 2012koa. Iragan ostiralean, Donostia Ospitalean, beste emakume bat atzeman zuten, jaioberri bat lapurtzen saiatzea egotzita.