Donostia Ospitalean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru urteko zigorra eskatu dute ume bat bahitu zuen emakumearentzat

Azken urteetako lehenengo saiakera izan zen 2012koa. Iragan ostiralean, Donostia Ospitalean, beste emakume bat atzeman zuten, jaioberri bat lapurtzen saiatzea egotzita.

Gipuzkoako Fiskaltzak hiru urteko kartzela zigorra eskatu du 2012ko irailean jaioberri bat ordubetez bahitu zuen emakumearentzat. Bahiketa Donostia Ospitalean gertatu zen.

Azken urteetako lehenengo saiakera izan zen 2012koa. Izan ere, iragan ostiralean, Donostia Ospitalean, beste emakume bat atzeman zuten, umetxo bat lapurtzen saiatzea egotzita.

José Manuel Ladrón de Guevara Donostia Ospitaleko gerenteak azaldu zuen iragan ostiralean gertatu zena "ezohiko gertakaria" izan zela eta gurasoek jakin behar dutela jaioberriak ezin direla gelatik atera gurasoetako batekin ez bada.

Fiskaltzak hiru urteko espetxe zigorra eskatu du orain lehen kasuko emakumearentzat, legez kanpoko atxiloketa leporatuta.

2012ko egun hartan, buruko arazoak dituen emakume batek jaioberri bat bahitu zuen goizaldean Donostia Ospitalean. Ordubete geroago atzeman zuten emakumea eta umetxoa onik aurkitu zuten.

Gertakaria 06:30 inguruan jazo zen. Gurasoak lotan zeudela eta familiakoa zela esanez, gelan sartu, haurtxoa hartu eta mediku-azterketa bat egitera eraman behar zuela adierazi ostean, ospitaletik eraman zuen.

Emakumearen jarrera susmagarriak ospitaleko langileen arreta deitu zuen, eta segurtasun-kameren laguntzarekin identifikatu eta gero, Ertzaintza eta Udaltzaingoa ohartarazi zituzten. 

Emakumeak taxi bat hartu zuen ospitaletik ihes egiteko, taxilariak Herrera auzora eraman zuen, eta Donostiako udaletxearen parean atzeman zuten azkenik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X