Bahiketak
2023/10/26 - 22:40
Gaurko operazio militarrarekin herritarren gogo-aldartea suspertu nahi du Israelek
Azken orduotan kezka areagotu egin da Hamasek iragarri baitu Israelek Gazan egindako bonbardaketen ondorioz 50 bahitu hil direla. Haien senideek protesta egin dute gaur Tel Aviven Defentsa Ministerioaren egoitzaren atarian, lur inbasioa gatibuak etxera onik ekarri ostean abiatu dezatela eskatzeko.
2023/10/26 - 20:35
Albaresek "babesa eta elkartasuna" helarazi dizkio Ivan Illarramendiren sendiari
Espainiako Gobernuko Atzerri Gaietarako ministroak Hamaseko bahituen senide talde bat hartu du; tartean, Ivan Illarramendi bilbotarraren senide bat. Urriaren 7an bahitu zuten, Israelgo kibbutz batean, emaztearekin batera.
2023/10/26 - 19:00
Gutxienez 50 bahitu hil dira Israelek Gazaren aurka egindako bonbardaketetan, Hamasen arabera
Hamas Erresistentzia Islamikoaren Mugimenduko Ezzedin al Qassam Brigadek 50 bat "preso sionisten" heriotza baieztatu du, Gazaren aurkako "bonbardaketen eta sarraskien" ondorioz.
2023/10/23 - 22:55
Gazan bahituta zituen bi emakume israeldar askatu dituela iragarri du Hamasek
Nurit Yitzhak eta Yochved Lifshitz askatu dituzte, azken hori 85 urtekoa. Talde islamistak adierazi duenez, "permiazko arrazoiengatik eta gaixorik daudelako" utzi dituzte libre.
2023/10/22 - 22:39
Hamasek bahitutakoen senideak Genevan egon dira, Nazio Batuen inplikazioa eskatzeko
Azken egunotan, Hamasek bahitutakoak aske uztea eskatzeko hainbat elkarretaratze izan dira, Israelen batik bat. Gaur, bahitutakoen senideak Genevan egon dira, NBEk Europan duen egoitzaren aurrean, eta babes handiagoa eskatu diote bahitutako 212 senideak aska ditzaten.
2023/10/21 - 11:20
Bi emakumezko estatubatuar, Hamasek askatutako lehenengo bi bahituak
Gurutze Gorriaren esku utzi dituzte Judith eta Natalie Raanan. Bahituak askatzeko negoziazioetan, Qatar aritu da bitartekari moduan.
2023/10/20 - 21:48
Bahitutako bi estatubatuar askatu dituela jakinarazi du Hamasek, arrazoi humanitarioak argudiatuta
Talde islamistaren arabera, "bi ama-alaba" dira, Judith eta Natalie Raanan. AEBk eta Israelek ez dute oraindik ezer baieztatu.
2023/10/20 - 13:19
Urkulluk buruzagi palestinarrekin hitz egin du Ivan Illarramendi eta gainerako bahituak askatzeko eskatzeko
"Korridore humanitarioak irekitzeko, bahituak askatzeko eta irtenbide negoziatu bat bilatzeko saiakera ororekin bat egiten dut", gaineratu du lehendakariak. Gainera, bi Estatuak, Israel eta Palestina, onartzearen alde agertu da.
2023/10/19 - 16:56
Ivan Illarramendiren aitaginarreba israeldarra: ''Ez dakigu nor dugun aurrean''
Ivan Illarramendi eta Dafna Garcovich Hamasek bahitu zituen, urriaren 7an. Dan, Dafnaren aita, alboko kibbutz batean bizi zen.
2023/10/17 - 23:12
Sanchezek baieztatu du Hamasek Ivan Illarramendi bahituta duela
Aldez aurretik, Israelgo Kanpo Ministerioak Espainiako bandera sartu du Hamasen esku dauden bahituei buruzko mezu batean.
2023/10/17 - 13:51
''Nire alabaren berririk izan ez dudan egun hauetan, banekien bizirik zegoela''
"Nire alaba borrokalari bat da", esan du Keren Sherf Shem Hamasek bahitutako Mia Shem gazte franko-israeldarraren amak. Miliziak zabaldutako bideo batean agertzen den lehen bahitua izan da, eta ahalik eta lasterren askatzeko eskatu du.
2023/10/17 - 12:18
Hamasek bahitu israeldar baten bideo bat argitaratu du, gatibu baten lehen bizi-proba
21 urteko neska gaztea Maya Sham bezala identifikatzen da bideoan eta basamortuan egiten zen musika jaialdian bahitu zuten, Gazatik gertu. "Ni zaintzen ari dira, botikak ematen. Etxera lehenbailehen itzultzeko eskatzen dizuet ", dio neskak bideoan.
2023/10/16 - 22:28
Madariaga: ''Bahituak askatzea lehenesteko eskatu dute haien senideek''
Israelgo agintariek 199ra igo dute Hamasek bahitutako herritarren kopurua, eta familiei jakinarazi diete gaur. Horietako asko presioa egiten ari dira Israelgo Gobernuaren gainean, senideen askapena lehenetsi dezan ofentsiba eta erasoen aurretik.
2023/10/16 - 16:29
Hamasek bahitutako israeldarrak 199 direla konfirmatu die gobernuak euren senideei
Horietako batekin hitz egiteko aukera izan du Xabier Madariaga lankideak. Familia hauek eskari argia dute Benjamin Netanyahurentzat; lurreko inbasioa egin aurretik bahiturikoak onik itzultzea euren etxeetara.
2023/10/14 - 22:47
Madariaga: ''Bahitutako batzuen senideek Netanyahuri leporatzen diote gertatutakoaren erru guztia''
Xabier Madariaga EITBk Jerusalemera bidalitako berriemaile bereziaren arabera, Hamasek bahitutako batzuen senideek elkarretaratzea egin dute Tel Aviven, lehen ministroari azalpenak eskatzeko.
2023/10/14 - 16:10
Milia Arranbide euskal israeldarrak osaba-izebak desagertuta ditu, baina ez du Israelen erasoa babesten
Arranbide Belgikan bizi da, baina osaba-izebak Israelgo kibbutz batean bizi dira, eta desagertuta daude Hamesen erasoaz geroztik. Euskal jatorriko israeldarrak ez du Israelgo "muturreko gobernu militarista" babesten, eta bakean bizi diren bi estatu, Israel eta Palestina, ikusi nahiko lituzke.
2023/10/13 - 16:32
Ertzaintza haur baten bahiketa saiakera ikertzen ari da Bilbon
Ostegun eguerdian gertatu zen bahiketa saiakera, Autonomia kalean, eta familiak salaketa jarri du.
2023/10/13 - 00:03
Hamasek bahituak askatu arte Gazan argindarrik eta urik ez dela egongo ohartarazi du Israelek
Bestalde, Hamasek 97 pertsona bahituta dituela baieztatu du Israelgo Armadak. EFE agentziak aipatutako Hamaseko kide baten arabera, oraindik goizegi da bahituen askapenari buruz hitz egiteko.
2023/10/13 - 00:02
Hamasek hildakoak eta bahitutakoak 36 herrialdetakoak direla baieztatu du Israelek
Bestalde, Hamasek bahitutako 97 pertsonaren familiekin haremanetan jarri da Israel. Larunbatetik, dagoeneko 1.300 pertsona hil dituzte Israelen, eta 1.537 Gazan.

2023/09/15 - 11:38
Maiatzaren 14ean hasiko da Basurtun haur jaioberri bat bahitu zuen emakumearen aurkako epaiketa
Fiskaltzak lau urteko kartzela-zigorra eskatuko du kasu horrengatik auzipetutako emakumearentzat.