Baiona
2023/12/09 - 20:55
Bertan behera geratu da faroltxoen ikuskizuna Baionan, haizeagatik
Jendetza espero zen ikuskizunaz gozatzen gaur Baionan, baina eguraldiak ez du lagundu. Gaur zortzi, abenduaren 16an, askatuko dituzte faroltxoak, 19:00etan, Errobi ibaiaren ertzean.
2023/12/09 - 16:15
Biriatuko mugan auto-ilara luzeak izan dira
Baionako linternen ikuskizunak jende asko erakarri du eta auto-ilara luzeak izan dira Biriatuko mugan.
2023/12/06 - 15:14
Irteera operazioak zirkulazioa zaildu du AP-8an, Irunen, Baionarako noranzkoan
Goizean zehar 10 kilometrorainoko auto ilarak sortu dira puntu horretan.
2023/11/28 - 09:12
Albiste izango dira: "Artikotik Kantaurira" berezia, su-etenaren luzapena Gazan eta Herri Urrats 2024
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/11/25 - 21:40
Indarkeria matxistarik gabe bizi ahal izatea eskatu du euskal jendarteak
Mugimendu Feministak milaka pertsona bildu ditu euskal geografian zehar egun osoan zehar egin diren manifestazio eta mobilizazioetan, indarkeria matxista "Giza Eskubideen urraketarik zabalduena" izaten jarraitzen duela salatzeko.
2023/11/16 - 13:51
Irundik Baionara, "Harro Herri" lelopean
2024ko martxoaren 14an emango ditu lehen pausoak euskararen aldeko lasterketak, Gipuzkoan, eta hamaika egun geroago, martxoaren 24an, irakurriko dute, Lapurdiko hiriburuan, lekukoak gordeta eramango duen mezua. Azterketak Euskaraz kolektiboa omenduko du 23. edizioak.
2023/11/04 - 23:10
Gazako sarraskia gelditzeko, konponbidea eta bakea eskatu dituzte Baionan
Ipar Euskal Herrian, bakea eskatu dute Palestinarentzat, hirugarren larunbatez jarraian. "Gazako sarraskia gelditu, konponbidea eta bakea" lelopean, ehunka pertsona bildu dira Baionako kaleetan.
2023/10/14 - 22:19
Gazte bat hil dute tiroz Baionan
Fiskaltzaren iturrien arabera, baliteke gertaera droga-trafikoarekin lotuta egotea.
2023/09/30 - 18:17
Hilketa leporatu diete Baionako jaietan gizon baten hilketarekin lotuta atxilotutako zazpi lagunetatik bosti
46 urteko gizonak jipoia jaso eta bederatzi egunez koman egon ondoren hil zen. Sazpi atxilotuetatik bost, 21 eta 27 urte bitartekoak guztiak, espetxera bidali dituzte behin-behinean; beste bi pertsona, berriz, epailearen zaintzapean daude.
2023/09/27 - 14:34
Sei gizon atxilotu dituzte Frantziako iparraldean, Baionako festetan gizon bat hiltzea egotzita
46 urteko gizona jipoitu egin zuten jaietako lehen egunean, eta bederatzi egunez koman egon ondoren hil zen.
2023/09/23 - 21:18
Milaka pertsona atera dira Frantzian polizia indarkeriaren aurka
30.000 pertsona inguru espero ziren ezkerreko erakundeek deitutako manifestazioetan, poliziaren hedapen handi baten erdian.
2023/09/23 - 15:45
Polizia indarkeriaren aurkako manifestazioa egin dute Baionan
Gazte migratzaile baten heriotza, arrazismoa eta polizia indarkeria salatzeko manifestazioa egin dute larunbat honetan Baionako kaleetan.
2023/09/03 - 22:47
Abisu horiak astelehenerako, haize-boladengatik barnealdean eta tenperatura altu iraunkorrengatik kostaldean
Zerua hodeitsu egongo da, eta baliteke han-hemenka zaparradak botatzea. Hala ere, euri txikia edo ertaina izango dira ziurrenik. Maximoek, berriz, gorakada nabarmena izango dute.
2023/08/23 - 20:26
Gueñesen EAEko mende honetako tenperaturarik altuena erregistratu da: 45,6 °C
Termometroek gainditu egin dituzte aurreikuspenak. EAEko lurralde osoa alarma gorripean egon da.
2023/08/23 - 17:46
Gazte bat atxilotu dute Baionako bestetako hilketarekin zerikusia izan dezakeelakoan
46 urteko gizon batek jipoia jaso zuen bestetako lehenengo egunean eta bederatzi egun koman igaro ostean hil egin zen.
2023/08/21 - 09:16
Gaur eramango dute epailearen aurrera ostiralean Urruñan autobus-gidari bati eraso zion gizona
Gidaria ospitalean artatu behar izan zuten, eta salaketa jarri zuen larunbat goizean Donibane Lohizuneko polizia-etxean. Erasotzailea atxilotuta egon da asteburuan.
2023/08/04 - 22:48
"Biolentziarik ez" lelopean, jaietan izandako hilketa eta erasoak salatu dituzte Baionan
"Biolentziarik ez" lelopean elkarretaratze jendetsua egin dute Baionan jaietan izandako hilketa salatzeko. Elkarretaratzean, gainera, Herriko Etxeari besten ereduaren gaineko hausnarketa eskatu diote.
2023/08/04 - 17:07
Seaskak Etxepare lizeoan duen barnetegia langileentzat erresidentzia bilakatu da udan
Lapurdiko kostaldean etxebizitza aurkitzea ez da batere erraza, eta arazo hori biderkatu egiten uda sasoian. Inguruan lanean dihardutenei laguntzeko asmoz, Seaskak, Etxepare lizeoan duen barnetegia langileentzat erresidentzia bilakatu du uztail eta abuzturako, eta oso harrera ona izaten ari da.
2023/08/04 - 15:23
Elkarretaratzea deitu dute gaurko Baionako bestetako hilketa eta sexu-erasoak salatzeko
Bilkura 18:00etan izango da, Baionako herriko etxearen aurrean, peñek, ostalariek eta PAF elkarte feministak deituta. Oposizioak besta ereduaren inguruko hausnarketa eskatu dio, beste behin, auzapezari.
2023/08/03 - 21:52
Baionako bestetan jipoia jaso zuen 46 urteko gizona hil da
Hiru gizonek eraso egin zioten Baiona Ttipian uztailaren 26an, asteazkena, gauean. Biktima jipoitu egin zuten erasotzaileei aurpegiratu ondoren, bere etxe aurrean pixa egiteagatik.