Albiste izango dira: Laborarien protesta Baionan, Amnistiaren Legea eta euskal literatura sustatzeko tresna
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urtarrilak 24, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Laborarien protesta Baionan: Ipar Euskal Herriko eta Frantziako laborariek A-63 autobidea blokeatu dute bart, bidean traktoreak, kamioiak, gurpilak eta lasto fardoak utzita. Ondorioz, pilaketa handiak sortu dira Baiona parean, eta mugen arteko zirkulazioa etenda dago. Gainera, blokeoari ostiralera arte eusteko asmoa dute laborariek.
- Amnistiaren Legea: Amnistia Legearen baitan terrorismo delituei buruzko testua moldatzeko erdibideko zuzenketa (zuzenketa transakzionala) adostu dute PSOEk eta Junts per Catalunyak. Iturri sozialistek aurreratu dutenez, itundutako aldaketak "joan den asteko ponentzian onartutako zuzenketa teknikoen bide beretik datoz" eta helburua "lehendik juridikoki argia den testuari, are argitasun handiagoa" ematea da. Sumar, ERC, EH Bildu, EAJ eta Podemos taldeek ere babestu dute zuzenketa.
- Euskal literatura sustatzeko tresna berria: Etxepare Euskal Institutuak euskarazko literatura nazioartean zabaldu eta beste hizkuntzetara itzul dadin sustatzeko sortutako tresna baten berri emango du: euskal literatura-laginen ataria. Webgunea ingelesez dago, eta egungo euskarazko literaturaren laginak biltzen ditu bi helbururekin. Batetik, euskal idazle, editore eta literatura-agenteei laguntzea euskarazko literatura-lanen atzerrirako itzulpen- eta argitalpen-eskubideen salmentan (foreign rights), honela euskarazko literaturaren ikusgarritasuna eta kanpo-proiekzioa bultzatzeko. Bestetik, nazioarteko publikoari egungo euskarazko literaturaren argazkia eskaintzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.