Baiona
2024/10/06 - 20:09
Pradales eta Etchegaray mugaz gaindiko lankidetza indartzeko asmoz elkartuko dira
Bilkura 10:00etan egingo dute, Baionan. Horren ondotik, bi buruzagiak hedabideen aurrean agertuko dira bileraren ingurukoak azaltzeko.
2024/10/05 - 19:16
XVIII. mendean Lapurdin euskaraz idatzitako 52 eskutitz daude Londresko Artxibo Nazionalean
Le Dauphin izeneko itsasontzi korsarioari atzemandakoak dira. Bertan zihoazen euskaldunek Kanadan zituzten senideei eta adiskideei igorritako gutunak dira, eta Xabier Lamikiz historialariak aurkitu zituen orain 20 urte.
2024/10/01 - 15:08
Erretretaren erreformaren kontrako eta zerbitzu publikoen aldeko manifestazioa, Baionan
Batasun sindikalak deituta, 1.000 lagun inguru elkartu dira goizean antolatutako manifestazioan. Mobilizazioan lansariak konpontzea eta zerbitzu publikoak hobetzea eskatu dute. Iaz onartutako pentsioen erreforma ere izan dute aipagai, aldarrikapenen artean.
2024/09/14 - 14:43
Pelicot auziaren aurkako protesta egin du mugimendu feministak Baionan, ''Lotsa aldez aldatuko dugu'' lemapean
Gisele Pelicot hamarkada batez senarrak berak antolatutako bortxaketen biktima izandakoari babesa adierazi diote. Elkarretaratzerik jendetsuena Parisen espero da, 14:00etan.
2024/09/07 - 19:24
Ezkerreko milaka pertsona manifestatu dira Frantzian, Barnierren izendapenaren kontra
Jendetza bildu da eguerdian Baionan ere. Asanblea Nazionaleko lehen talde bihurtu ostean, Gobernua osatzen uzteko eskatu zion ezkerreko alderdiek osatutako Fronte Popular Berriak Macroni, baina presidenteak Michel Barnier kontserbadorea izendatu du lehen ministro.
2024/09/07 - 14:35
Hauteskundeen emaitzak errespetatzeko galdegin diote Macroni ehunka lagunek Baionan
Frantzia Intsumisoak eta ezkerreko elkarteek deituta, manifestazioak izan dira larunbatean, tartean Baionan, Emmanuel Macronen aurka protesta egiteko, Fronte Popular Berriko Lucie Castets barik Michel Barnier izendatu baitu lehen ministro, eta hauteskundeetako emaitzak errespetatzeko eskatu diote.
2024/08/14 - 23:07
Baionako Ingurumen Auzitegiak Gatika-Bordele tentsio handiko linearen lanak gelditzea erabaki du
Landetan egiten ari ziren obrek itsasoko ugaztunei eragiten dietela salatu zuten elkarte ekologistek, eta epaileak arrazoi eman die. Beraz, lau hilabetez geldirik egon beharko dute lanek. Hala ere, erabakiak ez die Hego Euskal Herriko lanei eragiten.
2024/07/25 - 21:50
Urruñan desagertutako emakumearen gurasoek hiru iloben zaintza eskatu dute
Laure Zacchellok hilabete pasatxo darama desagertuta. Horren bikotekidea kartzelan dago, hiltzailea delakoan. Emakumearen gurasoek andrazkoaren hiru seme-alaben zaintza osoa galdegin dute; orain akusatuaren gurasoekin partekatzen dute.
2024/07/17 - 13:53
Hil egin da Baionako autobus geltokitik gertu izandako liskarrean larri zauritutako gizona
Istilua Baionako bestetan jazo zen, eta gizona berehala eraman zuten Baionako Ospitalera. Homizidio saiakera leporatu zioten oso larri zaurituta utzi zuen atxilotuari. Patrice Lanies hil eta ia urtebetera jazo zen liskarra, biak Baionako jaien testuinguruan.
2024/07/16 - 20:09
Udako eguraldia Euskal Herrira iritsiko da azkenean
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkenean tenperaturak gora egingo du. 25 gradutik gora izango dira kostaldean eta 30 gradutik gora barnealdean.
2024/07/14 - 16:08
Baionako bestetan izandako sexu-erasoak gaitzesteko elkarretaratzea egin dute
Ipar Euskal Herriko Itaia mugimendu feministak salatu duenez, Baionako jaiak hasi zirenetik 11 eraso zenbatu dituzte, "bortxaketa ahaleginak, eraso fisikoak eta ahozko erasoak tartean". Azken egunean bakarrik, bi sexu-eraso salatu dituzte.
2024/07/13 - 18:36
Homizidio saiakera leporatuko diote Baionan gizon bat larri zaurituta uzteagatik atxilotutako gizonari
Ostegun gauean izan zen liskarra. Biktima, 58 urtekoa, oso larri dago, Jerome Bourrier Baionako fiskalak jakinarazi duenez. Biktima festatik etxera bueltan zen eta mozkor zegoen. Erasotzailea, aldiz, 39 urteko guadalupearra, ez zebilen festa giroan, baina aurrekari judizialak ditu indarkeriagatik.
2024/07/12 - 13:54
Gizonezko bat garun-heriotza egoeran da Baionan, autobus geltokitik gertu izandako liskar baten ostean
Istilua ostegunean jazo zen, 21:00ak aldera, eta gizona berehala eraman zuten Baionako Ospitalera. Patrice Lanies hil eta ia urtebetera jazo da liskarra, biak Baionako jaien testuinguruan.
2024/07/11 - 19:57
Giro ezin hobea Baionako besten bigarren egunean, Haurren Egunean
Familiak gerturatu dira gaur eguerdian Leon Erregearen lehen iratzartzea ikustera. Txikien entzierroa eguneko beste protagonista nagusietako bat izan da.
2024/07/11 - 18:19
Sexu-eraso bat izan da Baionako besten lehen gauan
Prefekturak azaldu duenez, biktima larrialdi zerbitzuetan artatu dute. Bestalde, Itaia mugimendu feministak baieztatu duenez, festetarako espresuki jarritako babesgunean, beste bi emakumeren aurkako eraso fisikoak salatu dituzte.
2024/07/10 - 20:20
Herriko Giltzak plazara botata hasi dira Baionako Bestak
Normalean baino bi aste lehenago, eta sekula baino goizago, agertu da Leon erregea Baionako udalexeko balkoian. Baionarrei giltzak eman eta festa lehertu da. Txoriak-txori abestuz ongi etorria eman diete aurtengo festei eta bertakoak ez direnei ere gonbitea luzatu diete.
2024/07/10 - 09:52
Albiste izango dira: Bidaiderik gabeko adingabe atzerritarrak, Baionako bestak, eta NATOren bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/10 - 07:00
Hiriko giltzak botatzearekin, gaur hasiko dira Baionako Bestak
17:00etatik aurrera, gustu guztiak asetuko dituen egitarau zabalaz gozatu ahal izango dute baionarrek igandera bitartean. Parisko Olinpiar Jokoak medio, bi aste lehenago (uztailaren 10etik 14ra) ospatuko dira aurten Lapurdiko hiriburuko jai nagusiak.
2024/07/05 - 11:26
Amaitu da Frantziako hauteskunde-kanpaina, ultraeskuinaren eta "koalizio handiaren" arteko lehiarekin
Azken inkesten arabera, ultraeskuinak ez luke gehiengo osoa lortuko. Hori dela eta, eskuin muturra alde batera utzita, kontrakoak diren alderdien arteko "koalizio handi" bat izango litzateke Frantziaren gobernagarritasunerako aukera bakarra.
2024/07/02 - 22:26
214 hautagaik bigarren itzuliari uko egin diote ultraeskuinaren gehiengo absolutua eragozten saiatzeko
Gutxienez ezkerreko 130 hautagaik uko egin dute, 82 makronistak eta eskuin tradizionaleko bik. Ipar Euskal Herrian, bi barrutitan (4.ean eta 6.ean) hiruna hautagaitza izango dira; soilik bakarrean, bosgarren barrutian, erretiratu delako Lasserre macronista.