Ezkerreko milaka pertsona manifestatu dira Frantzian, Barnierren izendapenaren kontra
Ezkerreko alderdiek, sindikatuek eta hainbat erakundek deituta, milaka manifestari bildu dira larunbat honetan Frantziako kaleetan, Michel Barnier kontserbadorea lehen ministro izendatzearen aurka protestatzeko.
Parisen, Bastillako plazan hasitako protestan, Jean-Luc Melenchon Frantzia Intsumisoa (LFI) alderdiko buruzagia izan da, eta bertan azpimarratu du "luze iraungo duen borroka" izango dela.
Melenchonen hitzetan, Parlamentuko saioak hasi bezain pronto, Barnierren aurkako zentsura-mozioa aurkeztuko dute, eta ezkerreko alderdi guztiek babestuko dute. Dena dela, Parlamentuko jarduera ez da urrira arte hasiko.
Baionan ere, Barnierren izendapenaren kontra manifestatu dira eguerdian, eta Frantziako azken hauteskunde legislatiboetan izandako emaitzak errespetatzeko eskatu diote manifestariek Frantziako presidenteari.
Gobernua osatzeko eskatu zion Fronte Popularrak Macroni
Ekainaren 30erako eta uztailaren 7rako Macronek aurreratutako hauteskunde legislatiboetara aurkeztu zen Fronte Popular Berria (NFP), ezkerreko alderdiek osatuta, eta 577 diputatuetatik 193 eskuratu zituen. Asanblea Nazionaleko lehen taldea izanda, Gobernua osatzen uzteko eskatu zion presidenteari.
Horren aurrean, eskuin tradizionalekoa den Michel Barnier Errepublikarrak (LR) alderdiko burua izendatu zuen Macronek. Alderdi horrek botoen % 6 lortu zituen, eta 47 eserleku, baina Macronen alderdikideen babesa du (166 diputatu).
Macronen esanetan, zentsura-mozio baten bidez azkar botatzeko arriskurik ez duen bakarra Barnier da, Marine Le Penen eskuin muturrak (bozkatuena, botoen % 37 eta 142 eserleku jaso baitzituen) iragarri duelako ez duela horren aurkako zentsura-moziorik bozkatuko, momentuz.
Zure interesekoa izan daiteke
Kongresuko Mahaiak ez ditu onartu hauteskundeak aurreratzea eskatzen zuten Juntsen eta PPren zuzenketak
Bilera telematiko batean, Mahaiaren gehiengoa (PSOE eta Sumar) osatzen duten alderdiek argudiatu dute eskumen hori Gobernuko buruarena dela esklusiboki, eta ez botere legegilearena.
Zapaterok bitxiengatik ere deklaratuko du asteazken honetan, Calama epaileak atzeratzea ukatu ostean
Espainiako gobernuburu ohiaren defentsak atzerapena eskatu zion Calama epaileari, gutxienez 1,3 milioi euroko balioa duten bitxien jatorriari buruzko dokumentazioa biltzeko denbora gehiago edukitzeko. Ferrazko bere bulegoan aurkitutako bitxiengatik kontrabando eta zerga delituak leporatu dizkio.
Imanol Pradales lehendakariari elkarrizketa, gaur gauean, ETB1en
Elkarrizketa Orain eta ETB On plataformetan ere jarraitu ahal izango da, 20:30etik aurrera.
Albiste izango dira: Imanol Pradales lehendakariari elkarrizketa ETBn, AEB eta Iranen arteko bake akordioa eta medikuen greba
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Begoña Gomezen agerraldiaren ondoren, Peinado epaileak hiru egun ditu orain ahozko epaiketa hasi ala ez erabakitzeko
Defentsak eta Fiskaltzak auzia artxibatzeko eskatu dute, eta Hazte Oir erakundeak koordinatzen dituen herri-akusazioek kautelazko hainbat neurri eskatu dituzte, pasaportea kentzea, adibidez.
Imanol Pradales lehendakariari elkarrizketa
Euskal herritarren % 23,3 independentziaren alde daude, eta % 69,9 erabakitzeko eskubidearen alde, Naziometroaren arabera
Euskal estatuari emandako babesa % 41,1ekoa da, eta inkestatutako gizon-emakumeen % 27,7 aurka daude.
Frankismoak Eltziegon eraildakoen senideek olibondo bat landatu dute euren omenez
La Pilastra Memoria eta Kultura Demokratikorako elkartea aurkeztu dute ekitaldian, biktimen memoria berreskuratzeko eta bizikidetzaren oinarri diren balioak sustatzeko lan egiteko asmoz sortu den ellkarte arabarra.
Zapaterok ikertu gisa deklaratuko du asteon Plus Ultra auzia eta atzeman zizkioten bitxiak tarteko
Calama epaileak hilaren 17an eta 18an galdekatuko du presidente ohia. Pandemia garaian erreskatatu zuten aire konpainiaren auziagatik ez ezik, bere bulegoan aurkitutako bitxiengatik ere galdetuko diote.
Ansolaren esanetan, EAJ ez da inoiz egongo Vox partaide den alternatibetan: "Voxekin inoiz ez, ezer ez"
Iñigo Ansola Bizkai Buru Batzarreko presidenteak Voxen alternatiba politiko oro baztertu du: "Ez dugu inoiz parte hartuko Vox presente dagoen inongo alternatibatan... printzipioengatik, balioengatik, gure herriarekiko errespetuagatik. Voxekin inoiz ez, ezer ez".